Berttolo Hegi hazpandarraren sakelako hiztegia
Berttolo Hegi hazpandarraren sakelako hiztegia –
2023ko uztailaren 16an, igandearekin, Baztandarren Biltzarra zela eta, Elizondon topatu nintzen Berttolo Hegi adiskide hazpandarrarekin. Hizketan hasi orduko sakelako telefonoa atera eta zerbait idazten hasi zen. Zer idazten ari zen galdetuta, bere hizteginoan hitzak eta erramoldeak biltzen ari zela erantzun zidan. Interesgarria zela aipatu nion, eta hurrengo egunean posta elektronikoz bere hiztegi osoa igorri zidan. A zer altxorra!
Hasiera batean modu alfabetikoan antolatzea pentsatu nuen, baina gero ikusi nuen ainitzetan hitzak banatuta bai, baina ideia baten inguruan kateatuak eta txirikordatuak zeudela; batzuetan bi tokitan hitz bera aipatua ere bazela ikusi nuen, baina ondoan azalpen ezberdina emana zuela edota kate berezi baten barruan kokatua zegoela. Beraz, nire xedea ezinezkoa zelakoan, bertan behera uztea erabaki nuen. Gerora, frantsesezko testuak kentzea pentsatu nuen, baina Berttoloren itzulpenak eta erdal azalpenak berezi-bereziak eta arras pertsonalak zirenez gero, horrela uztea deliberatu nuen.
Denetik bada Berttolok “Etxeko hiztegia” bataiatu duen hiztegino honetan, baina, batez ere, Hazparne inguruko hitzak. Egiten ari den hiztegiari buruzko azalpen hau emailez igorri zidan “Hizteginoan agertzen ditudan hitz eta erramoldeak ez dituk nonahitik, nahas-mahas, hartuak; hauek dituk zinez etxean eta Hazparne aldean oraino ohituki erabiltzen ditugunak eta gaur egun euskaraz eskolatuak izan diren gazteek ere ikasi eta orokorki ezagutzen ez dituztenak. Hitzak, erramoldeak eta ahoskatzeko manerak idazten ditiat, berenaz, euskara mintzaira arin eta libre bat baita eta molde / arau hertsiekin ez delakotz mugatu eta estekatu behar, oraiko aditu batzuek gaur egun egiten duten bezala. Euskara laguntzeko ordez, jendea isilarazten diek. Azken gauza bat: azpimarratzen daiat ene bilketa-lan pertsonal hau ez dela batere bururatua, gauzak gogorat heldu zauzkidan arau osatzen baitiat… On litekek ere, beste lekuetako jendeek gauza bera egin dezaten eta beren eskualdeko ahal bezain bateko altxorra zaharrak bil ditzaten betikotz galduak izan aitzin. Lan hori ez baita adituetatik jinen, ez paitakie.”
Azkenean, hori guztia dela eta, Berttolo Hegik eman bezala ekarri dut lerro hauetara. Barka biezadate irakurleek nire erabakia ez bada beraien gustuko izan!
…
– Xantza ukan dik! Atsean hartu dik! (Atsian hartuik)
– Bere burua manttonatu : se faire plaisir / …du bien / besteak baino lehen
– Baduk burutik hik!! > Zozoa haiz ala? (Bauk burutik hik)
– Burutik joana haiz hi!! > Zozoa haiz hi!! (Burutik joana hiz hi)
– Zer haiz to, mentsa?! > zozoa haiz ala? (Ze hiz to, mentsa?)
– Ez haiz burutik xuxen hi?! >Zozoa haiz ala?! (Ehiz burutik xuxen hi!)
– Zer haiz to, pitotia?! (Gure aita zenak, irriteko; azken ia, ya motz bat bezala, Amikuzeko moldean) > Zozoa haiz ala?! (Ze hiz to, pitotia)
– Ase ta pase, gose ta etxerat (ase ta pase gose ta etxeat)
– Tira! = Zerbitza hadi (mahaian jatekoa, plateratik hartzeko)
– Ez di-h-n-at uste = ez zata-k-n-iduritzen
– Ba araiz ! Evidemment !
– Zer botia! (Ze botia) > quel bazar!
– Kaskoinaren botia (kaskoinaan botia) > le n’importe quoi de gascon (edo beste norbait…)
– Seguraz ere > Hain segur, Dohaika (seurazee)
– Ene gostuko / ene iduriko > naski (eneostuko)
– «Ibiltzen ginen» ordez > baginabil(e)an
– Zer … pikorra ! edo zoin pikorra den > zoin haundia den
– Zer ulia! > Quelle mauviette! (Ze ulia)
– Zer mutiko kinkila (kinkila= haundi luzea) (ze mutiko kinkila)
– Mugitu > higitu (muitu)
– Ahal dena da = c’est difficile
– Giza gaizoa : mon pauvre (giza-aizoa)
– Mutiko/galtza (…) petreila(k) > Guenilles / déguingandé
– Zilipitrina = déguenillé, lambin, répugnant, mou
– Xahu nuk! (Je suis foutu!)
– Zokoleta hutsa da = essentiellement du chocolat (edo kafea hutsik (besterik gabe)
– Euskara hutsean mintzo zen = ez zen euskaraz baizik ari (eskuara hutsian ai züen)
– Kafe-esne boskatuia (ogiarekin barnean) (kafesne boskatüa)
– (Jatean) Tira ! > Zerbitza zaite
– Haize mehea = haize hotxa (haize meiha)
– Gaitzeko arrakasta ukan du = succès énorme («gaitzeko = alimaleko)
– Gezurtia > edo > gezurtaria
– On egin > edo > On dagizu(e)la
– « Uste dut… «-en ordez, « Ene iduriko… » edo « iduritzen zait / za(i)tak..»
– « Piza/kaka « egin » nahi dut… » en ordez, « pizile/kakile naiz » edo «pizegile/kakaegile naiz » (?)
– Biziki (oso) pizile/kakile naiz = pizile/kakile hantuia naiz » (pizile hantüa niz)
– « Su hartu du »ren ordez = « sulotu da »
– « Euria egiten du » = Euria ari du (euria hari du)
– Euria anitz ari da (ez) > euria ihauts ahala / zarraztan ari du (iauts ahala ari du)
– Euri zirtzila
– Denbora mutina = temps « gluant » (très humide et pluvieux)
– Euria gelditu da > Atertu du / ateria da
– Euria egin du = bai
– Gaua etortzean (argh !) > ilhuntxan (ilhuntza)
– Lan egin > Lanean arizan
– « Rr » frantsesaren ordez « Rh », adib. : Erhan, « erran » frantxutaren ordez, edo rrrrr españolaren ordez
– Mintzatzean «e » frantxutak hitz buztanetatik khen : duttt(e), errannn(e), zaittt(e) etab…
– Berekin mintzatu haiza ? > elhegin duka? (Elhein duka?)
– « Euria gelditu da » = atheria da, edo athertu du
– Biziki zikina = zikina jana
– Zerbait egin dezaket problemarik gabe, edo aise = gosturik hoberenean egin dezaket
– (Zerbait) gostarik egina = … fait avec difficulté.
– …. eta…. ZERA… nola erranen diat… delako…
– Hotza dut (Argh !) > Hotz dut ; Hozten naiz ; Hoztua naiz ;
– Je suis gelé = Hormatua naiz (hormatüa niz)
– Urde «melenga » ! > douceureux, faible de caractère,
– Gizon eihartuia = très maigre (eihartüa)
– Kakeriatuia = rachitique (kakeriatüa)
– Gizon tipula = très gros
– Crétin = ergela – perttolia! Krapotta, aluxka!
– Urde kixkila = chétif, gringalet, mesquin,
– Kixkileria = broutille
– Mutiko/neska(…) = zirtzila
– Auherra = fainéant glandeur
– Alferra = fainéant
– Putz-hantua / putz-untzia! : orgueilleux/prétentieux
– Ausarta = sans gêne
– Ilhauna = mandila (bandit) / hautsa bezain arina den norbaitentzat
– P(h)erreka = pequenot/prétentieux
– Mentsa = idiot
– Xoxoa = crétin
– Pitilia! = conard! Pittilia! = petit con. Pititia.
– Mandrila! Voyou!
– Kuskula! Gros couillon
– Zikinkeria! – ordure saleté
– Xoriburu! Etourdi!
– Ergela! Dingue/sot Ezdeusa!!
– Xoroa! Etourdi!
– Burugabea! Etourdi!
– Puñeta!
– Putxas! Putas! Puta! Futxo! Diable!
– Futitua! Je m’enfoutiste!
– Izorra hadila! Vas te faire foutre!
– Kaka hire! Vas chier
– Ez deusa! Bon à rien!
– Mekanika! Crétin!
– Oilarra! Celui qui s’emporte facilement
– Nigar-untzia! Pleurnicheur !
– Zakurra! Faux jeton!
– Maripinpirina! Léger de la tête
– Mari-mutiko! Fille garçon manqué
– Astapitoa! Couillon!
– Astaña! Eh be!/ Anesse !
– Piltzarra! Salope!
– Kaka hire! Merde à toi!
– Ha(b)il kakite(r)at! (Hail kakiteat!)
– Okila!
– Biligarroa! (Biliarroa!)
– Zer tresna! Quel déconneur!
– Faltsua! > faux-jeton
– Gezurtaria! Edo Gezurtia! Menteur
– Ustela! Pourriture/salaud!
– Zikinkeria! Saleté/ordure
– Ustel zikina! Sale pourri!
– Mutur haundia! Grognon!
– Mutur fina /moko fina! Delicat de la bouche!
– Melenga! Malingre?
– Zilina! Longuet/mou
– Tripoila! Gros ventru!
– Tipula! Patate!
– Kaprizonzia! Capricieux (kaprizuntzia)
– Mukutzua! Petit morpion! (Mukutzüa)
– Alu zikina! Sale salaud (alu zikhina!)
– Alua! / Aluia > Salaud (alüa)
– Zikintsua! (Zikhintsüa)
– Leher egizak! (Leherrizak!)
– Ez dik leher egiten! Pourvu qu’il crève! (Eztik leherriten!)
– Aski dik leher egitea! Qu’il crève! (Askiik leherritia)
– Leher egin dezala! Qu’il aille se faire crever (leherrin dezala!)
– Debruaren xoria duk >C un petit malin (deurüen xoria’uk)
– Izorra hadi!
– Kopeta tzarra / sale caractère!
– Izorratzailea! (Izorratzalia)
– Aski dik izorratzea! (Askiik izorratzia!)
– Izorratu zian! (Izorratu zien!)
– Debruiak sar balakiola! Que le diable le lui foute! (Deurrüak sar balakiola!)
– Ausarta!
– Andoila!
– Re Dios! Re Diez! Re puta!
– Mekauen sos! Mekauen Dios! Mekauen Diez!
– Xoxoa – cretin
– Kuia couillon
– Kuskula lourdeau
– Zozoa – imbecile
– Mentsa idiot
– Barraka!
– Urguil ontzia! (Urguluntzia!) Buru haundia!
– Bekaiztia! Jaloux (bekhaiztia!)
– Bekaizkorra! Jaloux! (Bekhaizkorra!)
– Jeloskorra! Jaloux
– Jaun futro! Monsieur foutre!
– Auherra! / Alferra!
– Herresta!
– Urde zikina!
– P(h)erreka!
– Gaixtakina! Voyou!
– Zikoitza!
– Putruna! Poltron! Dégonflé
– Hamaixtu (hiri)! Gare (à toi)!
– Mutiko zakurra = mutiko faltsua
– Mutiko u(l)lia = sans caractère
– Barrakeria = désordre
– Mari-mutiko = garçonne
– Nun habila / Zabiltza(te) ?= que fais-tu par ici ? (Nun haila?)
– Hemengo aldi ?
– Ahultasuna ren ordez > AhulEZIA
– Susarta = sans gêne
– Minguria = douillet à la douleur
– Nik dakita = je ne sais pas trop (nitakita)
– Alo ! = eh ben !
– Nago(k-n), hean …. = je me demande si…
– Nindago(ia)n, hean… = je me demandais si… (nindoian hean…)
– Bai, zergatik ez dut… ordez > bai, ZEREN eta…etc
– Aiuta ! (Eh be !!) – en fait, seringue de lavement
– Espero dut hemen aurkitzea > Agian hemen aurkituko/harrapatuko dut.
– Amikatua = affamé (amikatüa)
– Onxkoa = biziki ona
– Hauta ! = Biziki biziki ona
– Ahotik ezin utzia = must
– Untsaxko = biziki ontsa
– Haundixkoa (etc) = pitta bat haundiegia etab…
– ….keta = …. bila / xe(r)ka (arroltzeketa, sosketa…etab.)
– Iraila > buruila
– Azaroa > hazila
– Udaberria > primadera
– Udazkena > larrazkena
– Kurri(tu) = oinez ibili
– Amentsak = cauchemars
– Ifrentzuz= alderantziz
– Jendez mukatuia (mukatüa)
– Mukuru betea (bethia)
– Jendeketa bazen !
– Lantxurda = eurixka, xirimiria
– Uharra = averse
– Euria jauts ahala ari du (euria iautsahala ai du) > il pleut à verse
– Poxi bat ! = ça c’est sûr !
– Putxa(s) ! = punaise ! Mince alors !
– Lazoa = flemmard/négligeant
– Xithoitza / ithoitza/ ithaitza (goutte de liquide / ithaizura (ithaxura) = gouttière / fuite
– … eta gero > …(e)tik landa
– Tshirt > larrusukoa
– Slipak > pantalunak
– Mantille > Mantalina
– Combinaison fém.) = Zaiazpikoa
– Biranazka = 2 par 2
– Gaiztakeriak egin = faire des bétises
– Gaixtakerietan arizan = faire des bétises
– Gaixtakina = malfaiteur
– Gauza andana bat > gauza parrasta bat
– Sekulan / inoiz > Egundaino
– Inoiz/iñor/Iñun>Nehoiz/Nehor/Nihun
– Larderia = hargne
– Pozoluan da = trabatzen du (pozolüan)
– Seko ! = bat batean
– Geldi-geldia = (ss discontinuer euria gogotik ari du (ari du)
– Zalaparta(ka) = S’agiter / s’ébrouer
– Zirtzila = Débraillé
– Oihuka/nigarrez marruman
– Koño ! / mutiko koñoatua koñoatüa)=
– Kontxo !
– Begi harmatuak (harmatüak)
– Zer mutiko puñeta dena ! = Quel enfoiré !
– Lanari lotu = lanean hasi (lanian hasi)
– Atzo arratsean > Barda
– Ez du gogorik / ez du emaiarik / Ez du funtsik
– Debruiak sar balakio ! (Deurrüak)
– Debruia !! (Ebe dis-donc !)
– Egitekotan > Egiteaz geroz (tant qu’à faire)
– Alde bat = beti (aldeat)
– Poxi bat ! = ça c sûr !
– …. zarpaila ! =
– …. nahasia ! = tracassier
– Santsana = tracassier
– (Neska) zartzala
– Zirtzila!
– Ttanko ! > Pile-poil !
– Baliabideak > Ahalak
– Bat – Batto > Baño
– Bi – biga
– Zato(z) ) > Haui (haugi)
– Hastiroa = kakinagarria = tracassier ! (Kakinaarria)
– Samur(tu)= (se) facher
– Kexatu (khexatu) = (se) fâcher
– Eguraldia > Aroa – denbora
– Desegin > Barre(i)atu (barreatu)
– Haizu (da) > Permis
– Korrika > Lasterka
– Burrunba (tintamarre)
– Den-mendrena (le moindre, le minimum)
– Deitoragarria = lamentable, déplorable
– Mikoa / mininoa / ñimiñoa = arras ttipia
– Purruska / purruskeria > miettes
– Ttuttula = qq de nouille
– Etxetiarra (locataire) maizterra.
– Ez du pilik ! = ez du sosik
– Xahu h(a)iz = t’es foutu
– Hanitz(etan)> Frango(tan)
– Denak/guziak/guziz > Oro(…)
– Hozpila > freskoa
– Aroa freskatu d(a)u > Hozpildu d(a)u – Hozpiltzen ari…
– Beldurra – izidura (izitu)
– Xintxikatua > déchiqueté (xintxikatüa)
– Hamaixtu ! > Gare à toi!
– Badiagu bakarren … eginik (badiuk bakarren … inik) > bakarren = hanitz harro haundia = sobera mintzo dena
– Neska/muttiko ttakala
– Zakurra bere ilekin jan nezake
– X futitu bat > denetaz futitzen den norbait
– Futitu > s’en ficher
– Zer botia! > quel bazar! (Ze botiia)
– Lan hau eginen du aire bat >zerbait errexki egin (lan hau inen du aireat)
– Xahu naiz = je suis foutu (xahu niz)
– Badira itzul-ipurdika = badira zernahi (badia itzulipurdika)
– Aire bat egin zian (aire bat= biziki aise egin zian (aireat in zien)
– Irri zapartaka ari ziren > ils riaient aux éclats (Irri zapartaka hai zien)
– Ondo haietan ibili ginen (ondo heetan eraili gintüen) > on s’était balladés dans les parages
– Ondo haietan baginabilean (ondo heetan baginailean) > on se balladait dans les parages) (toka/nokan)
– Zipan nintzen > trenpan nintzen
– Bustia zipatua nintzen (bustia zipatüa nintzen) > trenpatua nintzen
– Nigarrez zipaka ari da (il sanglote) (niarrez zipaka hai da)
– Hamaixtu hiri!> prends garde à toi !
– Eman-ahala! > a woek!
– Lanean karraskan ari da (lanian karraskan hari da) > il travaille (edo beste) à tout rompre.
– Oihuka marruman ari da (oihuka marruman hari da) > (il hurle)
– Perttolia!! > Sot !
– Zagozte ixilik!/ hor/ geldirik etab. > Egon zizte ixilik etab… (zaozte geldiik etab…)
– Hago ixilik!! (Aoxilik!!) egon hadi ixilik (egoadi ixilik) > Tais-toi
– Ixilik hago!! (Berdin)
– Egon hadi hor! (egoadi hor) > restes là !
– Hago hor! (hi); Zagozte hor! > restes/restez là
– Bego hor! (utzi hor);
– Doi bat = pitta pitta bat = poxi bat = poxiño bat = doi-doia = arrunt guti
– Motzexkoa/handixkoa/pizuxkoa…. etab. > pitta bat motzegia/pizuegia…etab.
– Egiten dik aire bat! (Iten dik aireat!) > biziki errexki egiten dik!
– Zer mutiko pikorra! Zoin pikorra den!> zoin haundia den!= alimalia da!
– Zer mutiko kakola! > quel maladroit !
– Parrasta = Andana (alimaleko jende parrasta)
Ederra bezain aberatsa. Eskerrik asko, Joseba eta Berttolo.