Leire Jimenezek irabazi du 2023ko Udako Zuzeu Gaztea Saria

Leire Jimenezek irabazi du udako Zuzeu Gaztea Saria –

2003ko uztailetik irailera bitartean, hamaika sinaduraren 24 sarrera argitaratu ditu Zuzeuk GAZTEA atalean, eta horietako hamarrek lehen aldiz parte hartzen zuten sariketan. Guztien artetik, Leire Jimenez Marinen “Katalanei esker!!” saritzea erabaki dugu.

Leire Jimenezek irabazi du udazkeneko Zuzeu Gaztea SariaHiru hilabeteko honetan “Espainolaren inposizioa” ere idatzi duen emakume gazteak gaia modu argian aurkeztu eta bere puntuz-puntu eman digu bere iritzia gurean beti kezka iturri izaten den euskara esparru berri batera zabaldu dela-eta, espainiar kongresura. Positibotzat du kontua Jimenezek, eta katalanei bat zor diegula iritzi dio.

Gainontzean, izan da nabarmentzeko moduko idatzi gehiago ere. Esaterako, interesgarria begitandu zaigu Xabier Bilbao Zabalak “Corpore sano in men sana” iritzian agertu duen ikuspuntua, eta Xabier Mugarzak “Azken ihesia” sarreran gai latz bat aurkezteko egin duen ahalegina, eta bitxia iruditu zaigu Juan Santa Colomaren “Txoriak euskaraz eta japonieraz mintzatzen dira” idatzi ere. Espero dezagun guzti hauek, eta aipatzeke utzi ditugunak, aurrerantzean ere idazten jarraitzea.

.

Hiru hilabetero saria, 30 urtez azpikoen idatzi onenari

Aurki itxiko da Zuzeu Gaztea Sariaren hurrengo lehiaketan parte hartzeko aukera, urtea bukatzearekin batera. Momentuz hamar iritzi plazaratu dira, Gaztea atalean irakurgai dituzunak. Eta oraindik hilabete bat duzu aurretik, parte hartu nahiko bazenu ere. Hemen duzu arautegia. 

Leire Jimenezek irabazi du udako Zuzeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.