Eusko Itxuranta
Eusko Itxuranta –
Eusko Itxurantak nagusi dirade gure herri honetan. Gero eta zabaltzenago ari den giza espeziea. Homunkulus euskonikus terminologia zientifikoan:
Eskuzabala da osoki, hartzeko denean, batez ere. Ahozabala eta eskuzabala.
Plantak egiten trebea da, basko eta euskaldun itxurak egiten trebea da, abila da gure eusko itxuranta. Artista bera.
Txintxo izaten ere badaki, Pintxo Pote bilakatzen denean:
Pintxopotea egiten, hau da, kirol nazionala egiten, oso jatorra eta oso majua, eta gainera itxaroten dakiena beste inor ez dagoenean ondoan. Oie tu, un bino riko riko y un pintxo de esos ke tu sabes? Zenbat da, moreno? Ke te doi?
EuskoItxuranta