Nafarroa sutan

Nafarroa sutan –

Suteak Nafarroak

Suhiltzaileak lanean ari dira San Martin Unx, Uxue, Belaskoain, Girgillao, Artazu eta Iratxetako sei sute-gune itzaltzeko. 13 herri hustu dituzte gaur goizean. A-12 errepidea berriz ireki dute.

suteak
Argazkia: Eduardo Sanz | Europapress

Nafarroako 112 zerbitzuak jakitera eman duenez, Nafarroako 13 herri hustu behar izan dituzte astelehen goiz honetan, suteak direla eta. Egunean zehar Uxueko eta San Martin Unxeko bizilagunak etxera itzultzea espero da. Astelehen honetako lehen orduan, halaber, Iruñea eta Logroño lotzen dituen A-12 errepidea ireki da berriro.

Asteburukoak baino baldintza lagungarriagoak espero dira egoera lasaitzeko, oraindik euririk egin ez duen arren, tenperaturek behera egin dute eta haizeak iparraldera. Nafarroako Gobernuak Efe agentziari adierazi dionez, nahiz eta egoerak hainbat puntutan kezkagarria izaten jarraitzen duen, hobekuntza txiki bat ikusi da eguraldi aldaketarekin. Nafarroan piztutako suteak «gertaera tragiko eta historikotzat» jo ditu Nafarroako Gobernuak,  eta haien hedadura neurtzerik ez dagoenez, «Hamarkadetako handiena» izan dela uste da. Guztira 700 pertsona ebakuatu dira azken egunotan: Makirriain, Sansoain, Olleta, Lerga, Amatriain, Arzotz, Eslava eta Biguria herriak izan dira ebakuatu horietako batzuk, besteak beste.

Informazio gehiago hemen + + + +

Argazkiak: LaRazon eta europapress

Nafarroa sutan Nafarroa

Nire begietatik ...