Inkesta: Zein da bake prozesuak aurrera egiteko pauso eraginkorrena?
Urratsak ematen ari dira azken asteotan bake eta normalizazio egoerara hurbiltzeko. Gernikako Akordioa EPPK sinatu egin du eta lehendakariak lehenbizikoz aipatu du euskal presoak hurbiltzearen aukera. Nork eta noruntz egin beharko luke orain pausoa?
Inkestan erantzun gehiago ere jar daitezke “Other” atalean eta ez dago zertan erantzun bakarra aukeratu.
Asko gustatuko litzaidake “other” bozkatzen duzuenok zeren alde egiten duzuen jakitea, gehiegi eskatzea ez bada, jakina.
Other:
PNV-k, PSOEk eta PPk Gernikako Akordioa sinatzea.
“Autodeterminazio eskubidea” jarri du beste batek. “Results-en” klik eginda eta gero “Other-en” ikus daitezke. Erantzunak aukeratu ditut gertuen izan daitezkeenak pentsatuta. Baina, beste mila izan daitezke. Hamaika ikusiko ditugu aurrerantzean!
Galdetegi alderdikoi (edo “tendenziosoa” nahiago baduzue) beste erantzun pare bat erantsiko nioke; apur bat orekatzeko, bederen:
-Espainiako Erresumak inolako bortxakeria edo mehatxurik egin gabe gure autodeterminazio eskubidea errespetutako duela iragartzea.
-EAJk aitortzea hamarkada guzti hauetako kolaborazionismo antzua izan dela eta barkamena eskatzea Ertzaintzaren bidez sortu dituen biktimei.
Ez horregatik
Other? Zer dala ta other? Ez al zen autre?