Inkesta: Zein da bake prozesuak aurrera egiteko pauso eraginkorrena?

urratsaUrratsak ematen ari dira azken asteotan bake eta normalizazio egoerara hurbiltzeko. Gernikako Akordioa EPPK sinatu egin du eta lehendakariak lehenbizikoz aipatu du euskal presoak hurbiltzearen aukera. Nork eta noruntz egin beharko luke orain pausoa?

Inkestan erantzun gehiago ere jar daitezke “Other” atalean eta ez dago zertan erantzun bakarra aukeratu.


 

inkesta

5 pentsamendu “Inkesta: Zein da bake prozesuak aurrera egiteko pauso eraginkorrena?”-ri buruz

  • Iñakito Garay 2011-09-30 16:48

    Asko gustatuko litzaidake “other” bozkatzen duzuenok zeren alde egiten duzuen jakitea, gehiegi eskatzea ez bada, jakina.

  • Josemari Navascués 2011-09-30 16:53

    Other:
    PNV-k, PSOEk eta PPk Gernikako Akordioa sinatzea.

  • Joseba Uria 2011-09-30 17:18

    “Autodeterminazio eskubidea” jarri du beste batek. “Results-en” klik eginda eta gero “Other-en” ikus daitezke. Erantzunak aukeratu ditut gertuen izan daitezkeenak pentsatuta. Baina, beste mila izan daitezke. Hamaika ikusiko ditugu aurrerantzean!

  • Galdetegi alderdikoi (edo “tendenziosoa” nahiago baduzue) beste erantzun pare bat erantsiko nioke; apur bat orekatzeko, bederen:

    -Espainiako Erresumak inolako bortxakeria edo mehatxurik egin gabe gure autodeterminazio eskubidea errespetutako duela iragartzea.

    -EAJk aitortzea hamarkada guzti hauetako kolaborazionismo antzua izan dela eta barkamena eskatzea Ertzaintzaren bidez sortu dituen biktimei.

    Ez horregatik

  • Other? Zer dala ta other? Ez al zen autre?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude