“Kulturartekotasuna: herria, hezkuntza eta hizkuntza” jardunaldiko materiala eskuragarri

IMG_0251

Irailaren 20an, asteartea, “Kulturartekotasuna: herria, hezkuntza eta hizkuntza” izenburupean EMUNek goiz osoko egitaraua prestatu zuen gaiarekin interesa izan dezaketen hiru profesional multzori zuzenduta, batik bat: euskara teknikariak edo euskalgintzan dabiltzanak, immigrazio teknikariak eta irakasleak. 100 lagun inguru bildu ginen Gasteizko Goiuri- Villasuso jauregian eta gai askoren gaineko ponentziak entzun eta hausnartzeko tartea izan genuen.

Partehartzaile guztiei eskerrak ematearekin batera, egun horretan erabilitako materialak eta tailerretatik ateratako ondorioak jarri nahi dizkizuegu eskuragarri, hemendik aurrera ere, eguneroko lanean, erabilgarri izango zaizkizuelakoan. Horiez gain, argazkiak, bideoak, hizlariei egindako elkarrizketak eta egunean bertan twitter bidez egin zen jarraipena ere eskura dezakezue orri honetan.