Zerga aitorpena eta elizaren dirua
Zerga aitorpena eta elizaren dirua –
Berriro iritsi da apirila eta zerga aitorpena egiteko garaia. Laster, edo artikulu hau argitaratzeko unean jada abiatua da kanpaina, hasiko zaigu Eliza eskatzen bere laukotxoan X jartzeko ezinbetesteko lan sozial egiten dutela adieraziz. “X por tantos” lelopean.
Urtero ere izaten dira zerga aitorpena lehen aldiz egin behar dutenak eta bereziki haiei komentatu nahi genieke zenbait puntu agian ez dituztenak oso argi.
Askok uste dute fededunak bakarrik direla bere dirutik elizari ematen diotenak. Hori soilik igandeko mezan uzten dutena, zergekin gertatzen dena da batzuk erabakitzen dutela denon arte bete dugun kutxako diruarekin zer gertatuko den. Beste herrialde batzuetan, Alemania adibide, fededunak zerbait gehixeago ordaintzen dute eta geldikin hori estatuak elizei (edo sektei, ordaintzaileren arabera) ematen die; baina Espainian ez. Espainian fededunak ez dute besteak baino xentimo bat gehiago ordaintzen baino bai X jarri. Kutxa betetzen denean, denon artean betetzen dugunean, estatuak Xk zenbatu eta %0,7 kontuak atera eta diru hori Elizari ematen dio inolako kasurik egin gabe sosak osasun bidetan, hezkuntzan edo errepideak mantentzen erabili nahi ditugunei. Gauza bera gertatzen da euskal kupoarekin. Bateren batek esango du beste laukitxo bat ere badagoela beraz bakoitzak bere diruarekin nahi duen helburuetara bideratu dezakeela, horrek aurreko erabakia zuritzen du baino ez konpondu. Bai, bakoitzak bere dirua nahi duenean gasta dezake, ez gara horretaz ari baizik eta denon diruaz ere zer egingo den erabakitzen dutela eta baliteke guztiak ados ez egotea. Arazo hori konpontzeko gure proposamena laukitxoak kentzea da.
Ideia bat egiteko, 2020ko ekitaldi fiskalean, gipuzkoarrek Eliza Katolikoari egindako ekarpena 3,46 milioi eurokoa izan zen (295 milioi Espainiako Estatu osoan). Kontsolamendu bat geratzen zaigu: Gipuzkoan dago Eliza Katolikoaren laukitxoa X batez markatzen duen pertsona gutxien (%15,36).
Honi lotuta beste okerreko ideia, Elizak berak sustatua, diru horrekin “Caritas” edo “Manos Unidas” antzeko elizaren GKEak mantentzen direla. Ez dakit konturatu zareten elizari dirua urrituko zaiola edo OIZ zerga kobratuko zaiela komentatzen denean, beti-beti erantzuna zera dela: “eta orain nola mantenduko ditugu jangelak? Kaleko ume gaixoak”. Ez dute era bateko egia esaten. Elizak ez ditu bere kontuak sekulan argitaratzen baino Caritasek bai eta horri esker badakigu Caritasen kontuetatik elizak %2,3 baino gutxiago ematen duela. Aipatutako erakundearen aurrekontua ± 386.719.134 € da, hierarkiak ematen diena 6.724.809 €. Benetan horrelako erakundeei dirua eman nahi badizue edo zuzenean eman, zerga aitorpena arintzen duena, edo gizarte helburu laukitxoan jarri X. Elizak sosik ere ez badie ematen GKE horiek ez dute desberdintasun handirik nabarituko.
Badira ere Elizaren laukitxoa markatzen dutenak artea atsegin dutelako. Burgos, Toledo, Sevilla, Donostiako Artzaia Ona katedralak onean mantentzea nahi dutenak. Oker berriro. Eraikuntza hauek edo Elizak dituen eskultura, margo eta liburuak konpondu behar direnean, denon arte ordaintzen dugu kontua Kultura Ministerioaren bidez, konpontzen badute zeren ziur denok gogoratzen ditugula ermita txikiak apain baino apainagoak egoten zirenak auzoarenak ziren bitartean eta immatrikulatu ondoren goitik-behera erortzen ari direnak. Edozein herri txikiko museo xumeenak sarrerak salduz dirua egiten duela eta behartuta dago zerga aitorpena egitea baino Eliza ez, zeren Kordobako meskita, Donostiako Andre Maria eliza ikusteko edo Toledoko katedraleko gau bisitetako ez dira sarrerak saltzen baizik eta limosna eskatzen. Txartelak zera jartzen du “donativo minimo” eta prezioa. Gure “borondatez” gutxiengo hori eman ezean sartu gabe geratuko gara, hortik aurrera nahi adina eman daiteke baino ordainketa ez direnez, Elizak ez du irabazirik ezta zerga aitorpenik egin behar.
Pentsa genezake dirua apaizen soldatak ordaintzeko erabiltzen dela baino, esan bezala, Elizak ez ditu kontuak argitaratzen eta apaizek zerga aitorpenik ez dutenez egiten, zaila da jakitea. Ziurtatu dezakeguna zera da eritegietan egoten direnei Osasun Ministerioak ordaintzen diela eta armadako kapilauei Defentsa Ministerioak.
Hau Eliza Katolikoekin bakarra gertatzen da. Beste inolako fedekoa edo ateoak izateak ez gaitu salbatzen hierarkia katolikoa mantentzeaz. Konkordatua izenpetu zenean Elizak hitza eman zuen hau denboraldiko izango zela eta autofinantziaketara iritsiko zela bataiatuak eta limosna emateko prest dauden fededunak gauza bera zirela pentsatuz. Ez, ez dira gauza bera. Umetan bataiatzen gaituzte galdetu gabe eta handitzerakoan askotan ez gaude gurasoen erabakiekin ados. Azkeneko urteetan arazoa larritu egin da bataiatuak ere orduan eta gutxiago direla eta. Egia da krisia hasi zenetik markatutako laukitxoen kopurua gora egin duela eta horrengatik idazten dugu artikulu hau. Berriro, Caritasi dirua eman diozunak EZ markatu elizaren laukitxoa.
Aspalditik ere sozialistak agindu digute Konkordatua deuseztatuko dutela eta elizaren dirua amaituko dela. Orain arte aldaketa bakarra Zapateroren garaikoa da. Elizari ematen zitzaion ehunekoa 0,52tik %0,7ra igo zuen!!!
Estatua mantentzen dugu, gero, arazoak ditugunean, estatuak mantendu gaitzan eta ez utzi borondateko onen jendeen eskuetan trapu zaharrak bagina bezala, horretarako dagoen dirua auskalo zertan gastatzen duten gotzainei eman gabe. Laukitxorik gabeko zerga aitorpena eskatzen dugu, denon arte bete duguna denon onerako erabili dadin. Gipuzkoa, Araba, Bizkaiak eta Nafarroan kontzertu ekonomikoa dugu; gure Batzar Nagusiak nahi badute hori egin dezakete.