Kritika Zinematografikoa: ‘Camera Cafe: La película’

 -Kritika Zinematografikoa: CAMERA CAFE: LA PELÍCULA –
 Kritika Zinematografikoa: Introduction

Kritika Zinematografikoa: 'Camera Cafe: La película'

Zuzendaria: Ernesto Sevilla
Urtea: 2022
Herrialdea: Espainia

 

-Kostunbrismoaren berezko absurdoa-

Orain dela bi urte, Madrilgo 2 de Mayo arte-guneak erakusketa berean jarri zituen Goyaren grabatuak, Chiquito de la Calzadaren alkandora, eta Miguel Nogueraren marrazki surrealistak. Joaquin Reyes umoristak aholkatuta, esposizioak Humor absurdo. Una constelación del disparate en España zuen izena, eta horrexetan jartzen zuen fokua, espainiar kostunbrismoaren eta umore absurduaren arteko lotura intimoan. Goya margolariaren interesen artean zegoen, adibidez, herri ohitura eta sinesmenen izaera ilogiko, amoral eta zentzugabea. Esan liteke, bada, hemeretzigarren mendeko grabatu haiek ospakizun umoretsuaren eta kritika-sozialaren arteko muga hauskorrean mugitzen zirela; eta, hein batean, Torrente bezalako figura garaikideei erreparatuz gero, baliteke tentsio bera oraindik ere gure testuinguruan presente egotea —nik behintzat, Santiago Seguraren filmak ikusten ditudanean ez dut argi izaten gustu txarreko zentzugabekeria ironikoa den ala ez—. Herri-mailan arrakasta izaten duen komedia kostunbristak ez al du maiz izaten, bada, nolabaiteko ukitu absurdo hori?

Aitortu beharra dago euskal panorama ere ez dela tentsio horretatik libratu. Izan ere, Wazemank telesaila (eitbn, goizeko hiruetan) berrikusiz gero, baliteke ikusleak antzeko pertzepzioa izatea; erreferentzia folklorikoen zein ‘Auto-Patxi’ren kiratsa alde batetik, tonu zeharo absurdo eta abangoardista bestetik. Wazemanken garai hartan Espainia mailan ‘los chanantes’ etiketarekin ezagutu diren kideek ere antzeko umorea ekoitzi zuten. Ernesto Sevillak gorpuzten zuen ‘el Gañan’ pertsonaia, esaterako, ez zegoen Jose Motaren unibertsotik urruti, eta bestalde, pos-umorearen kategorian sar zitezkeen sketch arraroak zituzten, maila meta-ironikoan mugitzen zirenak. Beharbada nahaste arraro horrek erakarri du Arturo Valls, eta Ernesto Sevilla eta Joaquin Reyes chananteei Camera Café telesailaren egokitzapen zinematografikoa bideratzeko laguntza eskatu die. Esteban Navarro gidoilariarekin batera, kostunbrismoaren berezko absurdoa muturrera, ia parodiaren eremura, eraman nahi izan dute.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

 Kritika Zinematografikoa: Introduction

 -Kritika Zinematografikoa: CAMERA CAFE: LA PELÍCULA 

 

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude