Medikuarekin euskaraz
Medikuarekin euskaraz –
Askotan hitz egin da osasunean hizkuntza eskubideak kontuan hartzeak duen garrantziaz, are gehiago hizkuntza berariazko tresna eta ezinbesteko bitarteko izaten den kasuetarako, psikologia, psikiatria, logopedia… Baina Osasungintzaren barruan euskarazko arreta eskaintzeari begira berehalako neurriak behar dituen beste alor bat, pediatriarena da.
Nafarroan osoan, Osasunbidean 69 pediatra lan-postu daude. Horietatik, 9k dute euskararen nahitaezko B2 mailako ezagutza ezarrita. Euskararen ezagutza egiaztatu behar duten 9 horietatik 7 legeak ezarritako eremu euskalduneko osasun etxeetan daude. Beraz, eremu misto eta ez euskaldunean nahitaezko ezagutza duten lan-postu bi baino ez daude (Iruñerrian biak), hau da, hiriburuan zein gainerako eremu mistoko udaletan bizi diren 15 urtetik beherako 95.000 haur ingururieuskarazko arreta jasotzeko eskubideasistematikoki ukatzen zaie, osasun etxe guzti horietan euskarazko profila duten lanpostu bi bakarrik soilik daudelako eta horien ezgaitasun edo oporretan, euskara ez dakiten profesionalak kontratatzen dira gainera. Urgentzia pediatrikoetan ere, ez da nahitaezkoa izaten euskararen ezagutza.
Beraz, guraso askori itzultzaile lanak egitea tokatzen zaie Nafarroako Gobernuak ez dielako haurren eskubideei aitortzarik egin nahi, ez bait dezagun ahaztu Nafarroan ere haur guztiek izan beharko luketela bertoko hizkuntza ezagutzeko eskubidea eta nola ez, beraien osasuna berdintasunean zaindua izateko eskubidea.
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2022ko martxoaren 29koa]