Kontaketa Erotikoen II. Leihaketako irabazleak

Kaixomaitia.eus Kontaketa Erotikoen II Lehiaketaren sari banaketa –

Kaixomaitia.eus Kontaketa Erotikoen II Lehiaketa

Gaur eguerdian ospatu dela elkar ek Donostian duen dendan “Kaixomaitia,eus Kontaketa Erotikoen II Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. 8 testu finalisten artean honela ebatzi dituzte Antxiñe Mendizabal (elkar argotaletxeko editorea), Dorleta Kortazar (ipuin kontalaria) eta Iñigo Arandia (Kaixomaitia.eus eko arduraduna) epaimahaikideek 3 irabazleak eta 4-8 arteko postuen behin betiko sailkapena:

  1. Ostera, Oihana Iguaran
  2. Inspirazio basa, Irati Goikoetxea
  3. Bihotza lapurtu zidan Panpayruna, Ernesto Prat
  4. Vänköpingeko sauna, Mikel Casuso
  5. Azalera, Oihana Iguaran
  6. Esnatu, Maialen Lizarralde
  7. Itzulera, Haizea Muñoa
  8. Gorria, La Perlata Punk Rock

Lehen hiru sailkatuek 1000€, 500€ eta 250€ ko sari ekonomikoak, 100€ko Elkar opari txartela eta liburu sorta jaso dituzte hurrenez hurren, gainerako sailkatuek berriz, 100€ko opari txartela eta liburu sorta.

Oihana Iguaranek bi testu aurkeztu zituen eta biek egin dute finalerako bidea, Ostera kontaketa izan delarik lehen saria eraman duena, zoritxarrez, Oihana ezin izan da Donostiara bertaratu Bilbon aurrez zuen konpromiso bat zela eta. Antolakuntzak jakinarazi dio jada ebazpenaren berri eta datorren astean zehar helaraziko dio saria. Kaixomaitia.eus-ek eskerrak eman nahi dizkie lehiaketa honetan parte hartu duten idazle guztiei, epaimahaikide izan diren Antxiñe eta Dorletari eta elkar argitaletxeari sustapen eta ekoizpen lanetan bidelagun izateagatik. Eta baita zuri ere, jakina, lasterarte, maitia!

Argazkiak: Jonan Muñoa Galarraga

Kaixomaitia.eus Kontaketa Erotikoen II Lehiaketa