Zientzialarien erreboltaren agiria (2022-04-09)

Zientzialarien erreboltaren agiria –

Behean sinatzen dugunok hainbat zientzia-diziplina eta ezagutza-eremuak ordezkatzen ditugu.Hemen azaltzen dugun konpromezua gurea pertsonala da eta ez dira tartean sartzen lan egiten dugun instituzioak. Gure espezializazio desberdinetik behaketa bera partekatzen dugu: hamarkadetan, gobernuek bata bestearen ondoren, ez dute krisi klimatikoaren, energetikoaren eta bioaniztasunaren tamaina, larritasuna eta premiarekin egokituriko neurriak hartu.

Gure zibilizazioaren eta planetako bizitzaren beraren iraupenarako mehatxuak egunero handiagotzen ari dira.

Zientzialarien erreboltaren agiria

Dudarik ez: desagertze masiboa eta kaos klimatikoa martxan daude.

Ikerketa zientifikoaren ondorioak eztabaida ezinak dira: katastrofeak gure begien aurrean gertatzen ari dira eta eskala handian. 2020tik jasaten ari garen COVIC pandemia, deforestazioarekin erlazionaturiko zoonosian du iturria. Tanta hotzak, elurteak, uholde-urak, lehorteak, bero-olatuak eta megasuteak biderkatzen eta azeleratzen ari dira. Bizi garen herrialdeetan, lurrazalaren %75 basamortu bihurtzeko arriskuan dago jadanik.

Maila globalean seigarren desagertze masiboan sartuak gaude: fauna- eta flora-espezieak hamarnaka ari dira egunero desagertzen. Edozein ikuspundutik begiratuta, kutsadura-mailak asaldagarriak dira (plastikoak, plagizidak, nitratoak, metal astunak etab…) eta badakigu zenbait atzeraezinzeko puntu klimatiko –tipping points—azeleratu direla jadanik.

2019an, gizadiaren biziraupenerako mehatxuaren eta Lurraren bizitza-sistemaren kolapso globalaren ebidentzia zientifikoak kontutan hartuta, komunitate zientifikoaren 11.000 kidek alerta publiko bat argitaratu zuten planetaren gobernu guztiei zuzendua.

Gora begira gaude, baino ez dugu ekiten: zientziak diona 2022an

Hala ere, ez gobernuek ezta arduradun ekonomiko handiek ez dira aurrez aurre jarri jadanik abian dagoen katastrofearen handiari begira. Valérie Masson-Delmotte, paleoklimatologo eta IPCC-ren 1 taldearen kozuzendariarentzat, A. Mckayren Ez ezazu gora begira filma, motz gelditzen da: “gure errealitatea, zientzialari gisa, fikzio hori baino askoz ere okerragoa da”.

2021eko IPCCren lehen kapituluaren adituen ondorio batzuk hauek dira:

“Beroketa globala, muga-gainditzerik gabe edo oso murritza, 1,5ºCtara mugatua gera dadin, ibilbideak azkarrak eta neurri handikoak beharko lirateke sistema energetikoan, landalurrean eta hirietan, azpiegituretan (garraioa eta eraikuntzak barne) eta industrian. Holako trantsizio sistemikoek ez dute aurrekaririk eskala-mailari dagokionez, eta sektore guzitetan isurien murrizketa sakonak, klima-aldaketa arintzeko hautapen multzo zabala eta hautaturiko bidean inbertsio kopurutan igoera garrantzitsuak eskatzen dute”.

Baino errealitatea da zientziak eskatzen dituen trantsizio azkar hauek, posible izanik ere, ez direla gertatzen ari.

2022an, isuri kantitatea gora doa, baliabideak agortzen ari dira eta gobernuek jarraitzen dute diru publikoz subentzionatzen erregai fosilak eta ingurumena bezain giza-osasuna kaltetzen duten bestelako jarduerak. Horregatik hain zuzen, Europan, Alemania eta Frantziako gobernuek, beraien epaitegi konstituzionalek kondenatuak izan dira geldotasun klimatikoagatik eta Espainian tramitean dago orain Estatuaren aurkako kereila klimatikoa.

Delay means death. Atzeratzeak esan nahi du heriotza, esan zuen António Guterres-ek, Nazio Batuen idazkari orokorrak, IPCC-ren Ebaluaketa Informearen II kapituluaren berriki egin den argitalpenaren saioan, Ukraniako gerra hasi eta gutxira. Gatazka militar hau erlazionaturik dago krisi klimatikoaren eta baliabideen krisiarekin. Horrela azpimarratu zuen Svitlana Romanko meteorologo ukraniarra eta IPCC-ren kideak: “Aldaketa klimatikoak eta gatazka honek erro berberak dituzte: erregai fosilak”. Kausak berdinak dira eta Lurrean dagoen bizitzaren suntsipenaren inguruko ondorioak ere berdinak izango dira, zeren, bide honetatik jarraitzen badugu gure espeziearen geroa zuzenki eta berehala mehatxatua dago. Gatazka militarrak aregotuko dira, jokuan jarriz gure elikadura- eta energía-segurtasuna gure gizarte guztietan.

Egoera hain larri da, hain kontsentsuatua eta gobernuek ekintza konkretuetan horren inpakto gutxirekin, ezen Bruce Glavovic profesoreak, IPCC-ren II kapituluaren koordinatzaileak, duela gutxi argitaratu duela deia bat komunitate zientifikoari zuzendua, proposatuz informe gehiago ez egitea.

“Eskatzen dugu IPCCren ebaluaketa gehiago ez egitea (…) arik eta gobernuen fede onez beren erantzunkizunak betetzeko prest ez dauden eta maila lokal eta globalean, urgentziaz, ekimen koordinatua martxan jartzen ez duten bitartean”

 

Zeintzuk dira trantsizio azkarraren blokeoaren erantzuleak?

Gure gobernuek eta enpresetako lobbiak dira zuzenki ingurumen-ekimen azkarraren erantzuleak, arreta printzipioa bazterrean utziz eta hazkunde infinitoa baliabide finitoak dituen planeta batean, besterik ez dela, baizik eta António Guterres-en hitzak erabiliz “gizadiarentzat bidexka suizida” bat. Horrela aldarrikatu zuten IPCCko III kapituluko adituek:

“Ekonomia, politika eta boterearen arteko elkarrekintza zentrala da azaltzeko zergatik isuri per capita handiena duten herrialdeak, logikoki isuriak murrizteko aukera gehienak duten horiek, diren praktikan kontrako jarrera hartzen dutenak”.

Botere ekonomikoek gaur egun defendatzen duten hezkunde-helburuak, erabateko kontraesanean daude, muga planetarioen atalasen azpitiko ingurumen inpaktuak murrizteko asmoarekiko. Horrela, eredu produktiboaren eraldaketa erradikala gerarazten da, nahiz eta ezinbestekoa izan, denbora galdu gabe, eraldaketarekin hastea, eta hórrela tenperatura igoera 1,5 eta 2ºC artean mugatzea.

IPCCren seigarren informea guztiz argia da: kontsumo indibidulean eman daitezkeen aldaketak ez dira aski eta behar da produkzio-sistemaren eraldaketa sakon eta azkarra, hala nola justiziazko trantsizioa giza-talde zaurgarrienentzat.

Helburu hori lortzeko adituek gomendatzen duten goberrnantza zuzendua dago “berrikuntza social”-era eta “instituzio berri”-en sortzera, hiritarren benetako parte hartzea eta ekimen klimatikoaren benetako demokratizazioa ahalbidetu eta bermatu dezaketenak. IPCC-k seinaltzen duen bezala orain eraiki behar duguna da eskubide berriak, ekonomia berriak eta instituzio berriak Lurraren aldeko demokrazia paketsuaren alde.

Apirilaren 4etik 9ra egingo da komunitate zientifikoaren kideek internatzionalki koordinaturiko  desobedientzia zibil paketsuaren lehen ekintza.  Komunitate zientifikoak kontsentsuaturiko gomendioak helburu lotesleak behar dira bihurtu, 2005etik Aarhusko konbenio europearrak aurreikusten duen bezala, hiritarren benetako parte hartze bermatuko duten mekanismo instituzionalekin.

Gonbidapena luzatzen diogu komunitate zientifiko osoari, talde eta ekintzaile sozial orori eta hiritar guztiei agiri ha usina dezan eta ekintzara pasa dadin. Ordua iritsi da eraldaketarako. Ekiten ez badugu neurri ezinezko sufrimendua sorraraziko da. Baina  ekidin daitekeen sufrimendua da. Eta ekidin daiteke soilik baldin eta onartzen badugu gure planeta eder honek mugak dituela eta gu garela muga horietara egokitu behar garenak.

Baliabideen eskasiagatik gerrak egiten diren eta aurrekaririk ez duen gizadiaren zaurgarri kolektiboaren garai honetan, adimen kolektiboa funtziona dadin premiazkoa da: denon konpromezu beharrezkoa da ekintzara pasatzeko une iritsi dela onartzeko, eta eraldaketa egiteko adorea izateko.

AGIRIA BABESTEKO SINADURA BILKETA:

http://forms.komun.org/rebelioncientifica2022

Zientzialarien erreboltaren agiria Zientzialarien erreboltaren agiria Zientzialarien erreboltaren agiria Zientzialarien erreboltaren agiria Zientzialarien erreboltaren agiria