Oihanederrek eskaintza kultural ugaria eskainiko du urte berriarekin batera

Oihanederrek eskaintza kultural ugaria eskainiko du urte berriarekin batera –

Neguarekin batera, urtaro berriko programazioa aurkeztu du Oihaneder Euskararen Etxeak. Udazkeneko eta Gabonetako egitarauei jarraituz, negurako ere euskarazko proposamen desberdinak antolatu dira Oihanederren: kontzertuak, ikastaroak, erakusketak, lehiaketak, aurkezpenak, ikuskizunak, filmak eta deialdiak. Urtarrileko bigarren astean emango zaio hasiera denboraldi berri honi.

2022 urtean sartzearekin bat, Oihaneder Euskararen Etxeak neguko egitaraua aurkeztu du. Aurreko urtaroetan bezala, Oihanederrek ekitaldi ezberdin eta ugariz osatutako kultur proposamenak eskainiko ditu negu honetan.

Urtarrilaren 10etik aurrera eta martxoaren 31ra arte, mota askotako jarduerak antolatuko dira publiko ezberdin ugari euskal kulturara erakartzeko asmotan: kontzertuak, antzezlanak, ikastaroak, erakusketak, lehiaketak, aurkezpenak,ikuskizunak, filmak, deialdiak…

  1. Kontzertuak: Antuxuna ta Patx, Sara Azurza eta Mila modu (Eskilarapeko soinuak); Arthur (Egin Leku!).
  2. Antzezlanak: Taulara lehiaketaren antzezlan irabazleen aurkezpena.
  3. Ikuskizunak: Komunetik (Hatz(a)marka kolektiboa), Kantatu, maitatu eta zalantza (Anari Alberdi eta In?igo Astiz), Euskal literaturaren historia sobrenatural bat (Irati Jimenez) eta Tribiz, baserri galdue (Jon Ander Urresti).
  4. Ikastaroak: Hezi-Ola: aisialdia, hiri hezitzailearen oinarri (Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak, Gasteizko Berritzeguneak, Oihaneder Euskararen Etxeak eta UEUk elkarlanean antolatua)
  5. Erakusketa: Nortasuna +: Euskal keramikagile garaikideak elkartearen erakusketa, euskara eta euskal identitatea oinarri.
  6. Lehiaketak: Minecraft mini-joko liga online (Game Erauntsiarekin elkarlanean) eta liburuen eta diskoen zozketak sare sozialetan.
  7. Deialdiak:
    • Taulara, formatu txikiko antzerkiak bultzatzeko lehiaketa.
    • TopAraba, Araban euskal kulturaren sormen esparrua sustatzeko egitasmoa.

8. Filmak: Happy end, Gosetiak eta Emakumea film laburrean.

9. Dokumentalak: Dardara, Stop-Zemlia eta Urak aske.

10. Aurkezpenak eta bestelakoak: Izan media tailerrak (Hala Bedi), Etxepare, jalgi hadi batura (Xabier Amuriza), Eragiteko janzten, Korrikaren aurkezpen soziala eta Euskara Gasteizen Landuchiotik hizkuntza aniztasunera (Ruben Sanchez).

Oihanederrek eskaintza kultural ugaria eskainiko du urte berriarekin bateraUrtarrilaren bigarren astean emango zaio hasiera denboraldi berri honi: Michael Haneke zuzendariaren Happy end filma ikusteko aukera izango dute kulturzaleek (jatorrizko hizkuntzan, frantsesez eta ingeleraz, euskaraz azpititulatua). Aste berean, Hezi-Ola ikastoari amaiera emango zaio azken solasaldiarekin: “Aisialdia, hiri hezitzailearen oinarri”.

Aipatu behar da Oihanederren webgunea izango dela eguneratuta egongo dena behin betiko informazioarekin, gaur egun bizi dugun egoerak sortzen dituen azken orduko egokitzapenak bertan eguneratuko dira honenbestez. Aldi berean, jarduera bakoitzaren informazio xeheagoa datak heldu ahala jakinaraziko da.

Bestalde, pandemiak eragindako neurriak jarraiki burutuko dira Oihanederreko ekitaldi guztiak; beharrezkoak izango dira bai musukoa, bai Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR). Beraz, udazkenean zehar indarrean jarritako neurri eta arau ezberdinekin jarraitzea ezinbestekoa izango da.

Honi lotuta, neguko programazioko jarduerak doakoak izanik ere (Hezi-Ola ez beste guztiak), gonbidapena aurrez eskuratu beharko da ohiko moduak erabilita (oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita, telefonoz eskatuta edota Bibe plataformaren bidez eskuratuta). Salbuespenak salbuespen, astebeteko aurrerapenaz jarriko dira gonbidapenak eskuragarri.

Oihanederrek eskaintza kultural ugaria eskainiko du urte berriarekin batera