Osasuna, askatasuna eta AHTa
Osasuna, askatasuna eta AHTa –
Ez nekien ondo nola enfokatu gaurko iritzi tartea. Gauza askori buruz hitz egin nahi dut eta niretzat guztiz erlazionatuta daude, baina zaila egiten zait lotura bilatzea.
Hasteko esan nahi dut, nik ez dudala hartu Pfizer eta horrelako mafiosoek sortu duten farmako genikoa. Bere datu ofizialen arabera, 2021ean 2020an baino bi aldiz pertsona gehiago hil dira Covid dela eta. Hildako gehienak herrialde txertatuenetan gertatu dira baina hemen, irtenbidea, txertatzea, txertatzea eta txertatzen behartzea da; infinituraino.
Sistema kapitalistaren ofentsiba izugarria da eta herritar xumeak askatzeko eta defendatzeko omen daudenak sistemarekin lerrokatzen dira eta kontra egiten dugunoi negazionistak, ultraeskuindarrak, terraplanistak eta egoistak deitzen gaituzte. Arau arbitrarioak ez betetzea kriminalizatzen dute eta sistemaren erreformaren aurka daudenak iraintzen dituzte. Beraiek dira sistema kapitalista garaituko dutenak eta besteok inozo batzuk gara. Hori diote, baina, praktikan zer gertatzen ari da?
Adibide bat jartzearren, atzo behin betiko onartu zuten Burgos eta Gasteiz arteko AHTa eraikitzeko proiektuaren informazio-azterlana. EH Bilduk babesten duen PSOE-Podemos koalizio-gobernuak onartu du hori. Pasaden urtean Araba, Nafarroa eta Burgosko tren sozialaren aldeko plataformek, Renfe eta ADIFeko sindikatuekin batera akordio bat sinatu zuten, UGT eta CCOO barne. Akordio horretan AHTrako trenbide berri bat ez eraikitzea eta gaur egungo trenbideak hobetzea eskatzen zitzaien gobernuei. Sindikatu eta plataforma guztiek sinatutako akordioa izan arren, ezkerreko alderdi horiek ez dira praktikara eramateko gai izan. Nafarroan ere AHTko obrak aurrera doaz, bertako gobernua bultzatuta. PSNk, Geroa Baik, Podemosek eta Ezkerrak osatzen dute Nafarroako gobernua, EH Bilduko babesarekin.
AHTarena adibide bat besterik ez da. Mozal legea, lan-erreforma, pentsioak, presoak, bertsio ofizialarekin bat ez datorren aurkako zentsura, segurtasun nazionalaren dekretuan babestuta… Alarma-egoera batekin ere ez dira gai izan zaharren egoitzak edo ospitale pribatuak publifikatzeko; ez dute ezta eskatu ere egin. Horrela irauliko dugu sistema? Horrela askatuko dugu Euskal Herria? Badakit ez dela hain erraza baina bide onetik goaz? Nik behintzat, ez dut ikusten.
Aurten, frantziar estatuko hauteskundeak izango dira eta gauzak ez badira guztiz aldatzen Makronen eta ultraeskuindarraren arteko lehia izango da. Estatu Batuetan Biden eta Trumpen artean aukeratu behar izan zuten. Espainar estatuko hauteskundeak antzekoak izango dira eta Pedro Sanchezen eta ultraeskuindarraren artean aukeratzeko momentua heltzen denean, ezkertiarrak omen diren alderdiak Pedro Sanchezen alde egingo dute, txanpon baten truke.
Baina ultraeskuina sistema kapitalistaren semea da. Ultraeskuina garaitzeko kapitalismoa garaitu behar dugu eta Makron eta Sanchez bezalako kapitalistak zurituz eta babestuz ez dugu hori lortuko. Kapitalismoaren behin betiko krisia bizitzea egokitu zaigu eta irteera ekosozialismo feminista edo basakeria izango da.
Erradikalismo hutsala eta arduragabea iñigo lezarena.
Txertoen kontrako jarrerak , “inutilak” bihurtzen ditu jendartea edo eta sistema aldatzeko.Ados Eneritz.
Asmatutako pandemia honek, behintzat, bakoitza irudikatzen du.
Erlijio kovidiarrean fede itsua dutenak gutxienak dira. Horietako askok interes-gatazkak dituzte.
Gehien-gehienek gero eta galdera gehiago egiten dizkiote beren buruari eta lehen une hauetan harritu ez direlako zentzuz betetako erreakzioa ez dezakegu baztertu.
Asmatutako pandemia? Erlijio Kovidiarra? Ez zaude batere ondo, argi dago, animo eta zorte ona opa dizut benetan, baina laguntza behar duzula uste dut.
Bestela, testua ez dago nondik hartu. Testu politikoa nahi du izan baina oinarririk ez du.
Pandemia gertatzen da planeta mailan denbora errealean gertatzen den hildakoen mailaren arabera eta kopuru hori pandemia egoera deklaratzeko proportzio handikoa denean. Bistan da ez dela kasua. Mundu mailako hilkortasuna ez da %1 iristen.
Horren aurrean, inkisidore berriek, ez laburrek ez nagiek, pandemiaren definizioa aldatu dute. Hildakoaren kopurua kontuan hartzeari utzi eta kutsatzeen kopuruarekin ordezten dute. Gero pcr-ak ateratzen dituzte paseatzera eta eszenatokia muntatuta dago. Benetako mafiosoak.
Mafiazaleei argi eta garbi esaten diegu euskal herriak adiskidetasuna eta poza baino ez dituela kutsatzen.
Bota ditzagun historiako zakarrontzira beldur-saltzaile hauek.
Mafiosoei aurre egin behar diegu, elkarri zainduz eta osasun sistema publikoa indartuz.
Arrazoi duzu, beldurra saltzen digute, baina konponbidea ez da gaixotasuna eta bere ondorio sozialak ukatzea.
Euskal erkidegoan aste honetan 20 hildako bakarrik covidagatik !!
Bai, Espainian mailan, 2020an 4 gripe-kasu detektatu ziren, ez gehiago.
Atzeratutzat hartzen gaituzte.
Jarrai dezagun haien informazioan sinesten. Eta bide batez jarrai dezagun covid-19a sars-cov2rekin nahasten. Oraindik han aislatu ez dagoena eta beraz sekuentziatu gabe.
Jenio batzuk dira.
https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/33131800/
https://journals.plos.org/plosone/article?id=10.1371/journal.pone.0238614
https://www.scielo.br/j/mioc/a/3hzYZ4W4m4bHGTNX8fJS65p/?lang=en
https://wwwnc.cdc.gov/eid/article/26/6/20-0516_article
https://www.mja.com.au/journal/2020/212/10/isolation-and-rapid-sharing-2019-novel-coronavirus-sars-cov-2-first-patient
https://journals.lww.com/ijmr/Fulltext/2020/51020/First_isolation_of_SARS_CoV_2_from_clinical.22.aspx
https://www.medrxiv.org/content/10.1101/2021.07.12.21260377v1
Segi, segi esaten birusa ez dutela isolatu. Itsutasunaz ari ginen beste elkarrizketan, ezta, Freud?
Aupa Gorka. Oso ados zurekin. Elkarri zaindu. Osasun publikoa indartu. Zerbitzu publikoak indartu. Elkareragin. Ekozidioari aurre egin alternatiba bideragarriak irabaziz, gehiengoak irabazi. Eta erradikalflipatuekin…tira…pedadogia, zientzia,antolakuntza. Pena ematen dute , baino enfin….
Kapitalismoak, bizirauteko, etengabeko hazkundea behar du mugatua den eta baliabide agortagarriak dituen planeta honetan. antikapitalismoa erradikala da arazoaren erroetara doalako eta deshazkundea, antidesarrollismoa, elkartasuna, elikadura burujabetza ezinbesteko egitasmoak dira zibilizazio hondamendia saihesteko.