Nola pentsa, hala mintza

Nola pentsa, hala mintza –

Nola pentsa, hala mintzaAurrekoan batek esan zidan premia sozialak euskaratik erantzun behar diegula; bestela, akabo. Eta, orduan, nik beste galdera batekin erantzun nion: zer paper jokatu beharko luke euskarak jendarte berdinzaleagoa lortzeko? Eta hor geratu ginen biok interesante aurpegiarekin zer erantzun jakin barik.

Eta hor gabiltza: mestizatu behar dugu? Hibridatu? Disruptibotik jo behar dugu ala konbentzionaletik? Edo zirrikituak bilatu behar ditugu konbentzionalean guk gura duguna egiteko? Maitasunezko interpelazioak egin behar ditugu?

Izan ere, kapitalismoak (gehitu gura beste adjektibo) desira eta espektatiba berdinak dituzten pertsonak nahi ditu munduko edozein lekutan. Hori dela eta, Sortuk plazaratu berri duen Arnasberritzen izeneko txostenean, honako hau esaten da:

“Euskara mundu berri baten ametsaren gogo-eroale bihurtu behar dugu. Globalizazio neoliberalaren totalitarismo berriari aurre egiteko lekune bat, praktika bat, politika eta estetika bat (ez hori bakarrik, baina hori ere bai)”.

Nora Salbotxek ere antzekoa dio (hezkuntza arloari dagokionez, behinik behin):

“Badagokigu intersekzioetan sakontzea eta geure buruak, gure komunitateak, gure espazio eta gauzak ere interpelatzea, eta galdetzea nola elikatzen duen burujabetza teknologikoak euskara gure ikastetxeetan eta nola euskarak elikadura subiranotasuna, nola horiek guztiek feminismoa eta, bueltan-bueltan, nola feminismoak elikadura, euskara eta teknologiak, bertzeak bertze”.

Ni bat nator euskara mundu ikuskera eraldatzailearekin lotu behar dela dioen horrekin. Nik uste dut narratiba berriak eta bizipen kitzikagarriak behar ditugula euskaldunok (edo euskarak). Baina, ahaztu barik sarritan titietaraino gaudela denok, ahaztu barik geure larrua asmatzeko askeak izan behar ditugula, ahaztu barik neoliberalismoari aurre egin behar diogula. Eta, kontuan hartu behar dugu egiten dugun edozein ekintzaren eragin pedagogikoa, grin komunitariotik abiatuta, beti.

Nola pentsa, hala mintza

Zer duzu buruan “Nola pentsa, hala mintza”-ri buruz

  • josu naberan 2022-01-13 11:08

    egunon, betiko kalakekin “titietaraino” hagoen hori.

    Zeharo gai garrantzitsua deritzoat planteatu duan gai honi.

    Hain garrantzitsua, non liburu bat idatzi berri diat GAI HORRI BURUZ, hain zuzen:
    “Gure Kultur Nortasuna eta Iraultza”

    Horri buruz dakidan guztia azalduz.

    Azken atalean, Patriarkatuaren Sorrera arakatu ondoren,
    Egungo Egoera baloratzen diat eta, batik bat Aurrera begirako Proposamen zehatzak egiten.

    Ezein herri bada, Euskal Herria dok halako iraultza bat gauza lezakeen herrietariko bat, Mundu mailako jatorrizko herriekin eta Emakumeen ahalduntzearekin batera.

    Halere, baldintza bat zegok, txit garrantzitsua: dagoen errealitateariko KRITIKOAK izan beharra.

    Eta hortxe zegok gakoa eta iltzea: euskal herritarrok beste ezein herri baino kolonizatuago gaudela. Eta, besteak baino maila kultural apalagoa dugula, beraz.
    Ondorioz, hemen gertatzen diren gauzak (Iruña-Veleia autosuntsitea eta halakoak) ez ziratekeela gertatuko ez Kataluinan, Ez Espainian, ezta, jakina La France Handian.