Osasuna, askatasuna eta AHTa

Osasuna, askatasuna eta AHTa –

Ez nekien ondo nola enfokatu gaurko iritzi tartea. Gauza askori buruz hitz egin nahi dut eta niretzat guztiz erlazionatuta daude, baina zaila egiten zait lotura bilatzea.

Osasuna, askatasuna eta AHTa

Hasteko esan nahi dut, nik ez dudala hartu Pfizer eta horrelako mafiosoek sortu duten farmako genikoa. Bere datu ofizialen arabera, 2021ean 2020an baino bi aldiz pertsona gehiago hil dira Covid dela eta. Hildako gehienak herrialde txertatuenetan gertatu dira baina hemen, irtenbidea, txertatzea, txertatzea eta txertatzen behartzea da; infinituraino.

Sistema kapitalistaren ofentsiba izugarria da eta herritar xumeak askatzeko eta defendatzeko omen daudenak sistemarekin lerrokatzen dira eta kontra egiten dugunoi negazionistak, ultraeskuindarrak, terraplanistak eta egoistak deitzen gaituzte. Arau arbitrarioak ez betetzea kriminalizatzen dute eta sistemaren erreformaren aurka daudenak iraintzen dituzte. Beraiek dira sistema kapitalista garaituko dutenak eta besteok inozo batzuk gara. Hori diote, baina, praktikan zer gertatzen ari da?

Adibide bat jartzearren, atzo behin betiko onartu zuten Burgos eta Gasteiz arteko AHTa eraikitzeko proiektuaren informazio-azterlana. EH Bilduk babesten duen PSOE-Podemos koalizio-gobernuak onartu du hori. Pasaden urtean Araba, Nafarroa eta Burgosko tren sozialaren aldeko plataformek, Renfe eta ADIFeko sindikatuekin batera akordio bat sinatu zuten, UGT eta CCOO barne. Akordio horretan AHTrako trenbide berri bat ez eraikitzea eta gaur egungo trenbideak hobetzea eskatzen zitzaien gobernuei. Sindikatu eta plataforma guztiek sinatutako akordioa izan arren, ezkerreko alderdi horiek ez dira praktikara eramateko gai izan. Nafarroan ere AHTko obrak aurrera doaz, bertako gobernua bultzatuta. PSNk, Geroa Baik, Podemosek eta Ezkerrak osatzen dute Nafarroako gobernua, EH Bilduko babesarekin.

AHTarena adibide bat besterik ez da. Mozal legea, lan-erreforma, pentsioak, presoak, bertsio ofizialarekin bat ez datorren aurkako zentsura, segurtasun nazionalaren dekretuan babestuta… Alarma-egoera batekin ere ez dira gai izan zaharren egoitzak edo ospitale pribatuak publifikatzeko; ez dute ezta eskatu ere egin. Horrela irauliko dugu sistema? Horrela askatuko dugu Euskal Herria? Badakit ez dela hain erraza baina bide onetik goaz? Nik behintzat, ez dut ikusten.

Aurten, frantziar estatuko hauteskundeak izango dira eta gauzak ez badira guztiz aldatzen Makronen eta ultraeskuindarraren arteko lehia izango da. Estatu Batuetan Biden eta Trumpen artean aukeratu behar izan zuten. Espainar estatuko hauteskundeak antzekoak izango dira eta Pedro Sanchezen eta ultraeskuindarraren artean aukeratzeko momentua heltzen denean, ezkertiarrak omen diren alderdiak Pedro Sanchezen alde egingo dute, txanpon baten truke.

Baina ultraeskuina sistema kapitalistaren semea da. Ultraeskuina garaitzeko kapitalismoa garaitu behar dugu eta Makron eta Sanchez bezalako kapitalistak zurituz eta babestuz ez dugu hori lortuko. Kapitalismoaren behin betiko krisia bizitzea egokitu zaigu eta irteera ekosozialismo feminista edo basakeria izango da.

Beldurra gainditzeko, antolatzeko eta borrokatzeko garaia da.

Osasuna, askatasuna eta AHTa

AHT-rik EZ!

10 pentsamendu “Osasuna, askatasuna eta AHTa”-ri buruz