Duda-mudatan
Duda-mudatan –
Erribera kalean topo egitean, begietara begiratu zioten elkarri, eta berehala konprenitu zuten bata bestearentzat eginak zirela. Baina biak presaka zebiltzan: bata bezero bat bisitatzera zihoan, besteak hitzordua zeukan ile-apaindegian. Eta duda-mudako une baten ondoren, bakoitzak bere bideari jarraitu zion.
Duda-mudatan