“Serendipia” filmarentzat Lekeitioko 44. Euskal Zine Bilerako Urrezko Antzarra
“Serendipia” filmarentzat Lekeitioko 44. Euskal Zine Bilerako Urrezko Antzarra –
Iban del Campok zuzendutako Serendipia film laburrak irabazi du 44. Euskal Zine Bilkerako Film Onenaren saria, pasa den larunbatean Lekeitioko Ikusgarri aretoan egin den sari banaketa ekitaldian. Izaskun Arandia, Iratxe Fresneda eta Ane Pikazak epaimahaikideek azaldu dutenez, “zinemagintzaren mekanismoa koherentzia osoz praktikan ipini duelako” erabaki dute Serendipiari jaialdiko sari nagusia ematea –Urrezko Antzarra eta 1.900 euroko saria–. “Pelikula ariketa formal on bat da bere osotasunean”, esan dute.
Amancay Gaztañaga eta Joseba Usabiaga dira film laburreko aktoreak. Lantaldea osatzen dute Silvia Rey gidoian, Esteban Ramos argazki zuzendaritzan, Loreto Agirre produkzio zuzendaritzan, Leire Orella jantzien diseinuan, Jone Gabarain makillaje eta ileapainketan, Inge Mendioroz muntaian eta Maite Arroitajauregi (Mursego) musika konposizioan. Limbus Filmaken ekoizpen hau, Zineuskadiren Itxitik deialdiari esker aurerra atera da, EITB eta Laboral Kutxaren laguntzarekin. Donostiako CIC nanogune eta Zumarragako Antio Interpretazio Zentroan filmatu zen 2020ko abenduan.
Serendipia ezusteko aurkikuntza bat da. Filmean, puntako euskal birologo bat, laborategi batean koronabirusaren txertoaren ikerketan murgilduko da konfinamenduaren egunetan.
“Serendipia” filma ikusteko hurrengo aukera Durangoko Azokan izango da. Bertan aurkeztuko du Iban del Campok abenduaren 4an, larunbatean, eguerdiko 13:00etan Irudienean.
Maialen Sarasua Olidenek editatuko trailerra
44 Urrezko Antzarra