44. Euskal Zine Bilerak baditu bere irabazleak

44. Euskal Zine Bilerak baditu bere irabazleak –

Larunbat honetan ospatutako Sari Banaketa ekitaldian aurtengo jaialdiko sarituak eman dira ezagutzera

20 film izan dira aurtengo Euskal Zine Bilerako Sail Ofizialeko filmen lehiaketan parte hartu dutenak. Den denak azaroaren 22tik 25era bitartean ikusi ahal izan dira Ikusgarri zine aretoan eta zinebilera.eus orrialdean. Genero eta izaera oso ezberdinetako lanak ikusi ahal izan dira jaialdian zehar eta, aniztasun horren bidez, istorio ikusgarri eta interesgarriez gozatzeko aukera egon da.

Hori bai, film guzti horien artean hiru izan dira gailendu direnak. Saridunak erabakitzearen arduradunak Izaskun Arandia, Iratxe Fresneda eta Ane Pikaza zinegileak izan dira. Esperientzia eta ikus-entzunezko sektorearen ikuspegi zabala duten epaileek erronka handia izan dute film laburren artean onenak aukeratzeko.

.

Film onena, Zuzendaritza onena, Gidoi onena eta EITB Ikusleen saria

44. Euskal Zine Bilerak baditu bere irabazleak

Film onenaren saria, Iban del Camporen “Serendipia” lanarentzat izan da. Zinemagintzaren mekanismoa koherentzia osoz praktikan ipini dituelako.  Pelikula ariketa formal on bat delako bere osotasunean. Hortaz, berarentzat 44. Euskal Zine Bilerako Urrezko Antzarra eta 1.900 euroko saria.

.

44. Euskal Zine Bilerak baditu bere irabazleak

Zuzendaritza onenaren saria, Josu Martinezen “Subandila”. Gertakari historiko paregabea. Narrazio bikain eta zuzendaritza azpimarragarriarekin. Berarentzat 1.600 euro eta Zilarrezko Antzarra.

.

44. Euskal Zine Bilerak baditu bere irabazleak

Gidoi onenaren saria, Jorge Moneoren “Begiak Hesteko Artean” lanarentzat izan da. Zinearen idazkuntzaren mugekin jolasten duen artefaktu bikaina. Aipagarria da zer nolako lana dagoen artxibo lanetan eta irudi eta soinuarekin egin dituen jolasak ikusleari indarra transmitituz. Soinua irudia bezala protagonista bilakatzen da. Berarentzat 1.600 euro eta Zilarrezko Antzarra.

.

Azkenik, ikusleek astean zehar emandako botoen bidez EITB Ikusleen sariaren irabazlea zein izan den ezagutu dugu. Ikusleek haien botoekin erabaki dute irabazlea Gorka Ezkibelaren “Ostendene” izaeta, batez beste 5etik 4,55 puntu lortuz. Hortaz, berarentzat Zilarrezko Antzarra eta 750 euroko saria.

Era berean, epaileek aipamen berezia egin nahi izan diote bi pelikulari. Alde batetik, Eukeni Arriortuaren “Memoria” lana nabarmendu nahi izan dute epaileek. Artelanaren sorkuntza prozesuaren erregistro edarra egiteagatik. Ikuslea prozesu horren partaide egiteagatik. Bestalde, Pello Seron eta Unai Zaballaren “Yauri Etxalde” filma azpimarratu dute. Jorratzen eta plazaratzen dituen gaiak  emozioa transmititzen dute.  Jorratutako gaiak zer pentsatu ematen du.

.

Euskal Zinemaren Begirada: Euskal Animazioa

Ekitaldi berean ere, euskal zinemagintzaren figura eta ekimenak omentzeko asmoz Euskal Zinemaren Begirada, Euskal Animazioa finkatu eta horretan lanean etengabe jarraitu dutenak omendu nahi izan dira. Aitzindari izan direnak eta urtero lan horretan jarraitzen dutenak. Espazio honetan bi ekoiztetxe nagusi ditugu Euskal Herrian, Baleuko eta Dibulitoon.

44. Euskal Zine Bilerak baditu bere irabazleak

Honek, publiko berriak sortzeko lanean eragin handia du. Zinezale berriak hezten dira ekoiztetxe hauen lanari esker. Eta, hein batean, Euskal Zinemaren baitan Juanba Berasategi moduko bidegileek egindako lanaren testigua bizirik mantentzen dute. Euskal Zine Bilerak jarri zuen bere lehen Begirada Juanbarengan, eta orain, euskal zinemagintzaren industrian, euskal filme luzeetan sinesten jarraitzen dutenengan jarri nahiko genuke. Gero euskal zinea egiten jarraituko dutenentzako haziak ereitea den heinean.

.

Benito Ansola Beka

44. Euskal Zine Bilerak baditu bere irabazleak

Euskal Zine Bilera eta Euskaltzaleen Topaguneak elkarlanean bi urterik behin ematen duen Benito  Ansola sariak 6. edizioa ospatu du aurtengoan. Bere helburua gazteei euskarazko ikus-entzunezko berriak ekoizteko bidea zabaltzea da, horretarako 3.000 euroko beka hau eskainiz. Gogora dezagun Benito Ansola sariaren irabazlea aukeratzeko proiektuak aurkezteko deialdi egiten dela eta ondoren epaimahai bat osatzen da irabazlea aukeratu ahal izateko. Aurtengo proiektu irabazlea “Dena asmatuta dago” izan da eta bere arduradunak Jone Arriola Lobete, Ana Angulo Umaran eta Itxaso Frau Terradillos dira.

.

Zinemak mugitzen gaituelako

Aurtengo jaialdia amaitutzat ematen dugu, baina 2022an berriz ere euskarazko zinema bultzatzen jarraituko du Euskal Zine Bilerak. Era berean, irabazleak ez ezik, partaide guztiak ere zoriondu nahi ditu, haien lanetan erakutsitako trebezia eta originaltasunagatik. Eta ez hori bakarrik, egunez egun Ikusgarri zine aretora eta zinebilera.eus orrialdearen bidez jaialdia jarraitu duten ikusleei ere eskerrik beroenak eman nahi zaizkie antolakuntzatik.

Azkenik, aurtengo jaialdiaren parte izan diren laguntzaile eta babesleak ere gogorarazi nahiko genituzke. Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Eitb, Erabil, (H)emen, Eusko Label, Zinegin, Hitza, Euskaltzaleen Topagunea, Zinemazaleak Elkartea, Ibaia, Zinea.eus, Arragua, Kimuak, Animadeba, Euskadiko Filmategia, Elías Querejeta Zine Eskola eta ZineLab izan dira Lekeitioko udalak antolatzen duen Euskal Zine Bilera aurrera eramateko laguntza eta babesa eskaini duten eragileak.

 

zinebilera

“Serendipia” filmarentzat Lekeitioko 44. Euskal Zine Bilerako Urrezko Antzarra

44. Euskal Zine Bilerak baditu bere irabazleak

Euskal Zine Bilera euskara hutsez egiten den ikus entzunezko jaialdi zaharrena da Euskal Herrian. Euskarazko zinema SORTUz, Euskararen zinema PARTEKATUz, Euskal Zinemagintza SARETUz...