Greenpeaceren erronka kirol markei
Greenpeacek nazioarte mailan “Detox” izeneko kanpaina bat abiatu zuen. Kirol arropa marka ezagunei erronka bota zien bere ekoizpen, hornikuntza eta bizitza ziklo osoan sustantzia arriskutsuen isurketak baztertzeko.
Erronka publikoa eginez eta jendearen begietara jarriz, marka hauen interes komertzialak ingurumen garbi batenarekin lerratu nahi izan dituzte. Asmoa marka ezagunak mugitu arazi eta atzetik gainerakoak eramatea da. Benetako balorazioa azken emaitzak ikusitakoan eman beharko bada ere, badirudi lortu dutela marka hauek zero isurketa lortzeko lasterketari erantzun behar izatea. Nikek eta Pumak jakinarazita zeukaten lehendik erronkari eutsiko ziotela, eta Adidasek iragarri berri du. Fondoko edo iraupeneko korrikalariak direla ikusten da ala ere, helburua betetzeko epea 2020 urtean jarri baitute. Sprintean zeinek irabazten duen apustu egin beharko da hurrengoan.
Gauzak aldatzeko beharrezkoa da legeria materialeen beste kudeaketa eredu batera moldatzea, gainerakoan beti aldapa gora aritu beharko baitugu. Baina legeak ebazten dituztenen zain bagadude jai daukagunez, interesgarria da gainerako eragileok elkarrengandik ikasi eta errealitea baldintzatzeko dauzkagun bideak garatu eta orubea prestatzen joatea.