Gurebooken egindako inkestaren ondorioak

zuzeu.eus-logo7

Gurebook.com-eko erabiltzaileen artean uda honetan egindako inkestatik jasotako emaitzen artean, hau nabarmendu da: %93,3ak euskarazko e-liburuak erosi ditu.

Gurebook-en jada sumatu genuen joera konfirmatu egin da, beraz. Beste emaitza batzuk ere jaso ditugu: %66,7-ak, fikziozko e-liburuak erosi ditu eta %26,7-ak denetarik erosi du. Erosterakoan izan duten esperientziari buruzko erantzunen artean, %78-arentzat ona izan da eta %93,3-ak erraz aurkitu du nahi zuen e-liburua. Erosteko prozesu osoan zailena iruditu zaiena zera izan da, ordenagailutik irakurgailu edo euskarri elektronikora (tinta elektronikodun gailu, iPhone, iPad…tabletak etab…) eramatea, azkenean ia guztiak ongi egitea lortu dutelarik. Datu erregistroan, ordainketan eta euskarri, formatu edo sistema eragilearekin arazoak izan dituztenak bakanak izan dira. Ohitura berriak poliki-poliki ezartzen ari direla ematen du, eta horrek oso pozten gaitu!

ePub formatua, irakurgailu elektronikoa, irakurketa digitala, tinta elektronikoa

2 pentsamendu “Gurebooken egindako inkestaren ondorioak”-ri buruz

  • Txepetxoski 2011-09-01 14:49

    Ez nuke gaiztoa izan nahi, baina zenbat norbanakori buruz ari zarete? Zenbat jende da euskarazko liburuak erosi dituen %93,3 hori? Beste datu guztiek ez dute ezer balio hori jakin gabe, publizitate huts baino ez dira.

  • Egia da estatistikak direla eta egia da baita ere, laginak askotan oso tresna baliagarriak izan daitezkela, zenbakiak baino joerak ezagutzeko. Erabiltzaileek nahi zuten e-book-a erraz aurkitu duten ala ez jakiteko, adibidez, adierazgarria izan daiteke. Besteak beste, atarian hobekuntzak egiteko aztarnak ematen dizkigute.
    Zuk aipatutako datuari dagokionean, aldiz, eta postean esaten den bezala, joera hori argi zegoen inkesta egin aurretik eta, hain zuzen, erabiltzaile guztien e-book kopuru osoa kontutan izango bagenu, emaitzak inkestak botatako portzentaia gaindituko luke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude