P2P sareen bidez artxiboak deskargatzea, pertsona bat hiltzea bezain larria

PirataFrantzian zorrotz jokatzen ari dira interneteko deskarga ilegalen kontra. P2P sareak mirapean dituzte eta egile eskubideak dituzten artxiboak deskargatu eta partekatzeagatik hiru urtetarainoko kartzela zigorra ezar dezake, gehi 300.000 euroko isuna. Hadopi legeari esker (Interneten Sorkuntza babesteko eta Zabalkundea sustatzeko Legea), BitTorrent bezalako aplikazioen bidez filmak deskargatzea beste pertsona bat hiltzea bezain larria da. Numerama webgunean, Frantzian hiru urteko kartzelarekin zigortzen dituzten delituen zerrenda egin dute.

Zer da P2P sareen bidez artxiboak partekatzea bezain larria Frantzian?
Hiru urteko kartzelarekin zigortzen dituzten delituak:

  • Erailketa.
  • Laneko indarkeria; 8 egun edo gutxiagoko lan-ezintasuna sortzen badu.
  • Heriotza mehatxuak idatziz bidaltzea behin eta berriz.
  • Gizakiekin esperimentazio biomedikoak egitea baimen espliziturik gabe.
  • Suizidiora bultzatzea, suizidiora bultzatutako pertsonak bere buruaz beste egiten badu azkenean.
  • Zenbait diskriminazio bide.
  • Eskaletasuna esplotatzea (eskale-sareak).
  • Lapurreta.
  • Kartzelatik ihes egitea.
  • Ikastetxe batean arma batekin sartzea.
  • Dokumentuak faltsutzea eta faltsututako dokumentuak erabiltzea.
  • Eugenesia eta ugalketa-klonazioa laguntzea edo sustatzea.
  • Bonbak nola fabrikatzeari buruzko informazioa internet bidez zabaltzea.

Zer da P2P sareen bidez artxiboak partekatzea baino arinagoa Frantzian?
Hiru urte baino gutxiagoko kartzelarekin zigortzen dituzten delituak:

  • Exhibizionismo sexuala toki publikoetan.
  • Indarkeria bidez etxe batean sartzea.
  • Sekretu profesionala haustea.
  • Komunikazioen sekretua haustea.
  • Jazarpena sexu-mesedeak eskuratzeko.
  • Gorpu- eta hilerri-profanazioa.
  • Beste pertsona baten nortasuna lapurtzea.
  • Guraso batzuk haurtxo bat abandonatzera bultzatzea.
  • Adingabeak alkohol kantitate handiak edatera bultzatzea.
  • Komunikabide elektronikoen bidez adingabeei sexu-proposamenak egitea.
  • Jabetza pribatuaren suntsiketa.
  • Animalien kontrako indarkeria.
delituak, egile eskubideak, Frantzia, Internet, P2P

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude