Arriolako XXXII. Jazz Blues jaialdia Elorrion
Arriolako XXXII. Jazz Blues jaialdia Elorrion –
Gaur hasi eta datorren azaroaren 20an bukatu, Elorrioko Arriola Antzokiak XXXII. Jazz Blues jaialdia hartuko du bi asteburutan. Guztira lau kontzertu izango dira, 20.00etan hasi eta bakoitza 10 eurotan (bazkideek 7).
Azaroak 12, ostirala (JAZZ): SPA (Sensei plays Avishai)
Alex Lo?pez “Sensei” kontrabaxu-jotzaileak, lan honekin, Avishazi Coheni omenaldia eskeiniko dio, azken hamarkadetan jazz munduan eragin handienetarikoena izan duen musikariari, kontrabaxu-jolea bera ere.
Zazpikote formatuan aurkeztuko du, Euskal Herriko izen handiko jazzmanak lagun dituelarik.
15 urtetik gora hainbat taldetan sideman gisa aritu ondoren eta estatu mailan izen handiko artistekin jo eta gero, Sensei Avishai Cohenen diskografian murgilduko da, prestatutako errepertorioaren bitartez, musikariaren estilo ezberdinen edertasuna erakutsi nahi digu.
Hilario Rodeiro: Bateria, perkusioa
Jose Luis Canal: Pianoa
Rube?n Salvador: Tronpeta, fliskorno
Irantzu Garamendi: Flauta, ahotsak
Julen Izarra: Saxo altua eta sopranoa
Rau?l Vera: Gitarra elektrikoa, akustikoa
Alex Lo?pez “Sensei”: Kontrabaxua eta ahotsak
.
Azaroak 13, larunbata (BLUES): NICO WAYNE TOUSSAINT QUINTET
Nico Wayne Toussaint harmonika-jolea (ISB2015ko harmonika jolerik onena; 2012ko Blues ISC konposatzailerik onena) bere belaunaldiko abeslaririk eta aho-soinujolerik onenetarikoena da, txalotua Europan eta Ipar Amerikan.
Bai kantatzerakoan bai soinua jotzerakoan oso estilo pertsonala garatu du, Chicagoko bluesaren elementu batzuk aparteko beste estilo batzuekin nahastuz, horrek James Cotton musikari ospetsua gogorazten gaituelarik.
Bere karisma eta profesionaltasuna apartekoak dira eta ezaugarri horiek eszenatokian nabarmentzen dira. Azaltzen dituen energia eta alaitasuna, aldiz, bere nortasun agiria.
Nico Wayne Toussaint: Harmonika eta ahotsa
Antoine Perrut: Kontrabaxua
Iker Piris: Gitarra
Paul San Martin: Pianoa
Romain Gratalon: Bateria
.
Azaroak 19, ostirala (JAZZ): ALDAPEKO BASQUE LATIN JAZZ
Bere izenak adierazten duen bezala, Aldapeko Basque Latin Jazz taldearen ezaugarri nagusia euskal kantu tradizionalak bertsionatzea da, ez jazz erritmoan soilik, son, runba eta chachacha errimoetan ere. Ikuskizun musikal koloretsua non gure melodi?a ezagunetariko batzuk erritmo latino eta jazz errimoekin uztartuko dituelarik.
Taldearen nazioarteko profila ez da aipatutako meztizai musikalean bukatzen, izan ere taldea Rotterdarmen sortu zen, euskal musikako hainbat ikasleren batasunaren ondorioz sortu zen, baita Estatuko beste toki batzuetatik ere, Valentziakoak edo Huelvakoak, kasu.
Proiektua Andoaingo Imanol Iribarren pianojole eta tronboi-jole gaztearen ideia batetik dator, bera baita “ Iri barrenetik” diskoaren konpozizioez eta grabaketa prozesuaz arduratu dena.
Imanol Iribarren: Pianoa
Patricia Manchen?o: Baxu elektrikoa
Manu Pinzo?n: Bateri?a
Eva Catala?: Kongak eta perkusioa
Peio Irigoien: Txistu, dultzaina eta tronpeta
In?igo Cuenca: Tronpeta
A?lvaro Jarauta, In?igo Corao: Tronboia
.
Azaroak 20, larunbata (BLUES): GREG IZOR QUARTET
Greg Izor, harmonika maisu biztatzailea, Vermonten sortua bada New Orleansen, L.A.n eta Austinen bere estilo propioa sortu du.
Harmonikarekin duen dotoreziak tresnari ahots berri bat eransten dio, tradizioan sustraitua eta aldi berean erabat modernoa , horrez gain bere ahotsaren indarragatik zirkuitoko abeslaririk garrantzitsuenetarikoen artean kokatzen dute.Abeslari indartsuaeta aparteko showsmana.
Bere lehen bi albunek,” I was wrong “ eta” Close to home” Livig Blues Magazinetik honelako kritika jaso zuen: abeslari sortzailea, harmonizista eta showman aparta”,
Greg Izor: Harmonika, ahotsa
Ce?sar Crespo: Gitarra
Carlos Arsuaga: Bateria
Christian Morana: Baxua
Arriolako XXXII. Jazz Blues jaialdia Elorrion