Kuartel berririk ez! ekimenaren sinadura bilketa

Kuartel berririk ez! ekimenaren sinadura bilketa –

Larunbat honetan, azaroak 13, eta 11.00etatik aurrera, ‘Kuartel berririk ez!’ ekimenak sinadura bilketa bati ekingo dio, Donostian eta munduan instalazio militar berriak behar ez direla aldarrikatzeko.

Kuartel berririk ez! ekimenaren sinadura bilketaEstatuko Gobernuaren eta EAJren arteko 2021 urteko aurrekontu-itunak zuzenketa bat jasotzen zuen zehaztuz gaur egun Loiolako kuartelak hartzen dituen lurrak Donostiako Udalaren eskuetara pasa beharko zirela abenduak 31 baino lehen.  Defentsa Ministerioak  Gipuzkoan beste eraikin militar bat ezartzeko asmoa adierazi du.

Hogei entitate baino gehiagok osatzen dute “Kuartel berririk ez!” ekimena, eta https://kuartelberririkez.wordpress.com/ webgunean jaso dira dinamika honen oinarri eta helburuak.

Argi adierazi nahi dugu ez dugula kuartel berririk behar, ez Donostian, ez munduan beste inon: gastu militarra inbertsio eta alternatiba sozialetara bideratu behar da, sanitarioetara, kulturaletara, ingurumenekoetara… Gizarte desmilitarizazio prozesu orokorrak abiatu daitezela eskatzen dugu: bidezko politika ekonomiko eta internazionalak, gatazkak ez daitezela indarkeria bidez konpondu, armagintza enpresak produkzio zibilera bideratu…

Gure ustez herritar askok bat egiten dute ideia hauekin, eta sinadura bilketaren bidez euren iritzia entzunarazteko aukera eskaini nahi dugu.

Kuartel berririk ez! ekimenaren sinadura bilketa