Ez dut txertoa jarriko
Ez dut txertoa jarriko –
Ez dut txertoa jarriko, baina nire amama hiltzen bada medikuen errua izango da. Ez dut txertoa jarriko baina nire herrian festarik ez badago, gazteen errua da. Orain, badirudi pandemiako miraria txertoa dela, baina “gauza” hori ez da nire gorputzean sartuko. Ez da sartuko esperimentu bat delako. Ez da sartuko barruan mikrotxipa duelako. Ez da sartuko oso azkar egin dutelako. Txertorik ez hartzeko eskubidearekin jendea hiltzea eragiten baduzu, noraino heltzen da, beraz, askatasunaren eskubidea?
Konfinamendua hasi zenean, irtenbideak nahi genituen, askatasunak berreskuratu nahian. Hala ere, gizarteak konponbide bat aurkitu zuenean, kolektibo batek haien kontra jo zuen: ukatzaileak. Pertsona horiek ez dute txertoa ipini nahi, eta, zoritxarrez, beraien eskubidea da. Aitzitik, gutxik pentsatzen dute zer ondorio dakartzan txertoa ez hartzeak. Ez dugu aurrera egiten. Esate baterako, 4 milioi espainiar baino gehiago txertatu gabe daude eta mundu mailan % 54 txertorik gabe dago.
Herrialde gehienetan zenbait neurri hartu egin dituzte ukatzaileen kontra, denak askatasunaren murrizketarekin erlazionatutak. Espainian, besteak beste, txertatu gabe dauden pertsonek ezin dute bidaiatu. Hori gutxi balitz bezala, eskualde askotan beste neurri gogorragoak jarri dituzte; adibidez, jatetxeetara ezin sartu edo eskolara joatea debekatzea. Hala ere, badirudi horrek ez diela iritzia aldaraziko, beraz, zergatik ez dugu pertsona horien kontzientzia pizten saiatzen, hainbeste txerto ipintzeko kanpainak egiteaz gain? Hala nola, txertorik ez jartzearen kontrakoak erakusteko kanpaina egitea.
Honegatik guztiagatik, ukatzaileek bere ikuspuntua alde batera utzi behar dute guztion onerako. Guk, gazte moduan, badakigu jokabide txar batzuk izan ditugula, baina txertoa beste urrats bat da denon askatasunerantz, azken finean, hori da guztiok lortu nahi duguna. Hortaz, gobernuak pentsatu beharko luke mundu guztiak askatasunerako eskubide bera merezi duen ala ez.
Ez dut txertoa jarriko
Ekin diezaiogun, bada, dialektikari.
Hasteko, liluragarria da gazteak euskeraz idazten dutena leitzea.
Ba ni neu ere “ukatzaile” horietariko bat naiz, Naia. Jada 80 urteko agure bat, eta ukatzailea! Eta ez dut espero sasi-txerto horiekin txertatzerik, ahal dudan bitartean. Ez bidaiatu ahal izateko, ez Paradisua lortzeko. Eta esango dizut zergatik.
Badakit mikrotxipa ez dizutela sartzen; baina sartzen duten “produktua” ez da askoz hobea, baizik pozoi bat: “espikula” delakoa. Ez dute egingo ideia gaiztoz, nik uste, baizik eta inokulatzen dizuten ARN-m txertoa zelulan finka dadin tinko.
“Spicula” horretaz uste zuten inokulazio gunean geratuko zela, baina ez da hori gertatu (garunera eta bihotzeraino sartzen da: Hortik albo-kalteak, ETBtik eta Hedabideetatik entzungo ez dituzun albo-kalteak. Badakizu, ezta, zentsura zorrotza bizi dugula?.
Eta ni ez naiz txertoen kontrako, baizik SASI- txerto hauen kontrako, guztiz kontrako.
Baina ez da “arin egin dituztelako”, ez, baizik txerto orok BEHAR DITUEN PROTOKOLO guztiak hankapetik pasatu dituztelako.
Izan ere, froga-fasean zeudenean, txerto errusiarra (Sputnik) merkaturatu zelako ezustean eta hori, jada, arazo politiko-geoestrategiko larria bihurtu zelako Mendebalderrontzat. Ordutik aurrera OSASUNAK BOST AXOLA.
Orduan gure txertoak, FROGAK AMAITU GABE, merkaturtzea erabaki zuten gure nagusi-mausiek. hORREGATIK, UKATZAILEOK “ESPERIMENTALAK” direla esaten dugu; hau da, gu kobaya gisa erabiliz esperimentatzen ari direla!!!
Beraz, horregatik gara ukatzaileak: sasi-txerto hauek, pozoitsuak izateaz gain, “esperimentalak” direlako; eta gaInera, txerto GENIKOAK direlako (transgeniko bihurtu daitezkenak, gure organismoa nolako egoeran dagoen heinean).
Eta halako txerto genikoak INOIZ ez dira ezarri, ORAIN ARTE, humanoengan.
Eta zuri erantzutea erabaki dut, dogma (bertsio bakarra) inokulatu dizutelako; baina gaztea izanik, nagusiok baino malguago zaretelako, gazteok, hara edo bestera joan ahal izateko.
Adeitsuki, ongi izan eta fin ibili.