Musika Bizian, estaturik gabeko nazioei zuzendua

Musika Bizian, estaturik gabeko nazioei zuzendua –

Musika bizian jaialdia Galdakaora itzuliko da, pandemiak behartuta urtebetez etenda egon ostean, eta Siziliako, Kurdistango, Faroe Uharteetako eta Euskal Herriko taldeak aurkeztuko ditu azaroaren 5 eta 6an.

Musika Bizian, estaturik gabeko nazioei zuzendua
Danny Baldursson

Xabier Solano trikitilariak, Kimua dantza taldearekin batera, eta Skakeitan talde donostiarrak osatuko dute oraingoan euskal ordezkaritza, jaialdiaren zazpigarren edizioan. Kartela I Beddi talde siziliarrak, Adir Jan musikari kurduak eta Feroe Uharteetako Danny Baldursson abeslariak osatuko dute.

Ohi bezala, eszenatoki nagusiko emanaldiekin batera, ekitaldi paraleloak izango dira, hala nola luthier azoka bat eta kale animazio musikala herriko taldeen eskutik

Estaturik gabeko nazioei zuzendutako musika Jaialdi bakarra da Musika Bizian, eta lau kontinentetako 30 talde baino gehiagok hartu dute parte jada. Azken urteetan 5.000 partaide baino gehiago bildu ditu.

.

Ostirala, azaroak 5 (20.00etan): I Beddi + Xabi Solano & kimua Dantza kolektiboa.

Larunbata, azaroak 6 (20.00etan): Adir Jan + Danny baldursson + skakeitan.

Ohi bezala, eszenatoki nagusiko emanaldiekin batera, jarduera paraleloez ere gozatu ahal izango da, hala nola luthierren azoka batez, larunbatean, eguerditik aurrera, euren maisutasuna erakutsiko duten jatorri desberdineko musika-tresna tradizionalen fabrikatzaileak. Kale-animazio musikala ere izango da herriko taldeen eskutik, Taberna ibiltariak eta Beti Jai txarangak (19:00etan), giroa berotuko dute emanaldiak hasi baino ordubete lehenagotik.

Musika Bizian kultur eskaintza berezi gisa finkatu da. Ekimena 2014an jarri zuen martxan sei hamarkada baino gehiago dituen Andra Mari Eusko Dantzari Taldeak, eta sei edizioetan bere izaerari eutsi dio: irabazi asmorik gabeko folk/rock jaialdia, lehen mailako taldeak dituena, familia osoari zuzendutako jarduera osagarriek lagunduta. Jaialdiak Galdakaoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eta Laboral Kutxaren eta Iraragorri hotelaren laguntza ditu.

Musika Bizian, estaturik gabeko nazioei zuzendua