Arrotxapeko gaztetxea husteko operazioan istiluak eta atxilotuak
Arrotxapeko gaztetxea husteko operazioan istiluak eta atxilotuak –
Berriro errepikatzen diren irudiak, tristeak, Gaztetxe baten itxieraren operazio poliziala, atxilotuak, zaurituak, … Gaztetxe ingurua militarizatzen zuten bitartean, gazte ugari bildu dira ate aurrean goizean goiz. Hasieratik hurbildu diren guztiak identifikatzen hasi da Espainiako Polizia.
Gutxienez sei atxilotu Arrotxapeko gaztetxea husteko operazioan. Poliziaz bete da Iruñeko auzoa, eta hurbildu diren dozenaka herritar identifikatu dituzte. Polizia manifestariei oldartu zaie, eta gazte batzuk atxilotu ditu.
- Gutxienez 7 atxilotu Arrotxapeko gaztetxea husteko operazioan –berria– J. Arruabarrena-I. Orzaiz
- Arrotxapeako gaztetxea: hainbat lagun atxilotu eta zauritu ugari eragin du poliziak –Argia–
- twitter.com/Rotxapea
- Errotxapeako Gaztetxea – Instagram
- Aske utzi dituzte Arrotxapean atxiloturiko sei gazteak –berria–
Irailaren 2rako zuen huste agindua Arrotxapeako gaztetxeak, eta egunak Polizia presentzia esanguratsuarekin argitu du Iruñeko auzoan. Espainiako Poliziak inguraturik dauka 2016tik okupatuta dagoen eraikina, eta helikopteroz ere ari da ingurumarietan. Udaltzaingoa ere bertaratu da.
Gaztetxeko kideek elkarretaratzea zeukaten deituta goizeko 08:30ean, eta deialdiari jarraiki, hainbat pertsona bertaratu dira. Poliziak, baina, galarazi egin die okupatutako eraikinera hurbiltzea. Gaztetxeko kideek sare sozialen bidez jakinarazi dutenez, hainbat pertsona identifikatu dituzte “segurtasunaren aitzakiapean”, baina herritarrei gogorarazi die mobilizaziorako baimena dagoela. Gutxienez 40 dira Poliziak identifikatutako pertsonak.
Gaztetxea asanblada autogestionatuek (Gazte Asanbladak, gehienbat) herri kultura garatzeko gunea da, oro har okupatua izaten dena. Euskal Herrian mugimendua indarrez hasi zen 1970eko hamarkada amaieran (nahiz eta aurretik esperientziarik izan, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea bezala), Franco hil eta gero gazteria OJEren lokalak okupatzen hasi zenean. Gaur egun 100 baino gehiago dira Euskal Herrian, eta herri gutxitan ez da inoiz izan gaztetxerik. Gaztetxerik gabeko Gazte Asanbladak ere beste ehun inguru badira, denera, hortaz, 200 Gazte Asanblada inguru daude Euskal Herrian. Gaztetxeak ehuneko handi batean okupatuak badira ere, badira herriak non Udalak lokala eman dion gazteriari, hau baitzen berez mugimenduaren aldarrikapena hasieran. Gizarte Zentro Okupatuak deritzate Europako hainbat lekutan, Euskal Herria eta Katalunia salbuespen. Izen osoa, Gizarte Zentro Okupatua Autogestionatuak eta jarraian izen propioa izango litzateke. Antza denez, izen hori Italiatik inportatua izan zen. Katalunian, Casal izena dute. Horrela, mota askotako tailerrak burutzen dira (musika, pintura, jostura, bizikleten konponketak, Linux eta software librea, dantzak, etab.), kontzertuak (dohain edo oso merkeak beti), bazkari herrikoiak, txapelketak (xake, bertxo, etab.), hitzaldiak, protestak… Eraikin hauek askotan pertsona fisiko edo juridikoen izenean daude legalki, eta ondorioz, desalojo mehatxuak normalak dira. Desalojoak, aunitzetan, indarra erabiliz egiten dira, hala nola Iruñeko Euskal Jai eta Maravillas Gaztetxeak, edota Bilboko Santutxu auzoko Sorgintxulo eta Errekalde auzoko Kukutza Gaztetxearen desalojoak kasu.