[Urpeko Bonbarda #035] Kutxa Beltza garretan

[Urpeko Bonbarda #035] Kutxa Beltza garretan –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hogeita hamabosgarren saioan, asteon zendu den Lee “Scratch” Perry, reggae musikaren aitzindaria omendu gura izan dugu.

Hogeita hamabosgarren saioan, Lee “Scratch” Perry zenari monografikoa eskaini diogu, asteon zendu baita reggae eta dub erritmoen maisua, 85 urte zituela.

[Urpeko Bonbarda #035] Kutxa Beltza garretanDrogoso samarra zela-eta, gaztetan “The Upsetter” ezinena zuen Lee “Scratch” Perryk, eta izen bereko kantua grabatu zuen Joe Gibbs sonatuarekin. Gerora, izen bereko diskoetxea sortuko zuen, baita taldea ere, bere ekoizpenak argitaratzeko. Garai haietako “Return of Django” entzungo dugu, 60ko hamarkadakoa, baita Black Ark estudioari su eman aurretik egin zituen ekoizpen batzuk ere: Max Romeo kantariaren “Chase the Devil” eta Junior Murvin-en “Police & Thieves” -gerora The Clash taldeak moldatuko zuena-.

70eko hamarkadan The Wailers taldearekin lan egin zuela-eta, “Punky Reggae Party” entzungo dugu, baina ez Bob Marleyren ahotsean, Potato gasteiztarren irakurketan baino.

Bi ataletan banatuko dugun saioan, dub eta reggae erritmoak eta Black Ark estudioko garaiak atzean utzita, gizonak egindako milaka ekoizpen eta elkarlanetako batzuk entzun ditugu segidan, besteak beste The Clash taldeari ekoitzi zion “Pressure Drop”, Toots Hibbert zenaren kantua; eta 2008ko “Scratch Came, Scratch Saw, Scratch Conquered” lanean The Rolling Stones taldeko Keith Richards gitarra jolearekin, bi pirata zaharrak elkarrekin emandako kantua.

Brasildar musika jorratzen duen Zuco 103 taldearekin egindako elkarlanaren ostean, bi kantu hipnotikorekin bukatu dugu saioa. Lehenengoan, The Orb taldeak galdera bat egiten dio Lee “Scratch” Perry zaharrari kantu hasieran: “Nolakoak ziren zeruak zu gaztea zinenean?”. Bigarrenak New York hiriko Beastie Boys rap taldearen 1998ko “Hello Nasty” diskoa ixten zuen, eta izenburuan bertan egiten dio gorazarre jamaikar musikari eta ekoizle xelebreari, “Dr. Lee PhD” belarrari aipamen eta guzti.

.

* 2008an Ethan Higbee eta Adam Bhala Lough-ek “The Upsetter: The Life and Music of Lee Scratch Perry” dokumentala zuzendu zuten -Filmin plataforman dago ikusgai-.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox 

[Urpeko Bonbarda #035] Kutxa Beltza garretan

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude