Mugikorra euskaraz konfiguratzearen garrantzia

mugikorra euskaraz konfiguratzearen garrantzia –

Gaur egun merkatuan dauden mugikorrek 2 sistema eragile (sistema operatibo) nagusi erabiltzen dituzte: Android (Google-ena) eta iOS (Apple-ena). Android telefono gehienak, gaur egun, euskaraz konfigura daitezke. Apple-ekoek, ordea, euskara hautatu badezakezu ere, apenas azalaratzen dute informaziorik euskaraz.

Mugikorra euskaraz konfiguratzearen garrantzia

Euskal Herriko telefono mugikorren %80k Android erabiltzen du. Euskaldunen artean, ordea, %10ak ere ez dute euskaraz konfiguratua bere telefonoa. Hortaz, asko dago egiteke. Euskaltzale guztiek telefonoa euskaratu beharko luke. Gauza batzuk ez dira nahi edo ez nahi, baizik eta bai edo bai. Zergatik? Zergatik da garrantzitsua mugikorra euskaraz konfiguratzea?

  • Beste euskaltzaleei lagunduko diezu: eduki sortzaileei, garatzaileei, euskaraz sortzeko ahalegina egin dutenei… Izan ere, euskaraz edukirik badago errazago helduko zara horietara. Ba al dakizu zein etsigarria (frustrantea) den, demagun, Yoga ikastaroa euskaraz sortzea eta euskaldun/euskaltzale gutxi heltzea ikastaro horietara, erdarazkoak baino ez dituztelako bilatu? (konfigurazioaz gain, bilaketa hitzen menpe dago ere).
  • Egun, Big Data garaian bizi gara. Zer esan nahi du horrek? Ba, erabiltzaileen erabaki eta lehentasunak estatistiketan aztertzen direla, eta enpresa edo erakundeek oso kontutan hartzen dituztela. Hortaz, hizkuntza baten indarra, zenbat pertsonak aukeratzen duen araberakoa izango da. Google-ek Android euskaraz 10.000 pertsonak bakarrik erabiltzen duela ikusten badu, bere produktu eta zerbitzuak euskaratzeko orduan ez du ahalegin handirik egingo. 500.000 direla ikusten badu, ordea, aurreko kasuan baino arinago mugituko du ipurdia itzulpen lana egiteko.
  • Zuk zeuk zure euskara maila hobetuko duzu. Hitz asko euskaraz nola esaten diren ikasiko dituzu eta horietara ohituko zara. Zure hiztegia aberastuko duzu. Ikasleen kasuan, hitz horiek onargarritasun eta sinesgarritasuna irabaziko dute mugikorrean idatzita ikusiz.

 

EGIN eta ERAGIN!

Telefonen testuinguruan ohikoenak diren hitzak hurrengoak dira:

  • Ezarpenak=Ajustes=Paramètres=Settings–>ezarr(i)=to set
  • Jakinarazpen=Notificación–>jakin+arazi+pen
  • Lehenetsi=Lehentasuna eman=Lehen+etsi=Lehentzat hartu=Priorizar
  • Kokapena=Localización/Ubicación
  • Hobespen (ez nahastu “hobekuntza” hitzarekin)=Lehentasun=Prioridad
  • Harpidetu=Suscribir–>har(tu)+pide+tu
  • Harpidetza=Suscripción–>harpide+tza
  • Iragazki=Filtro | Iragazi=Filtrar
  • Partekatu=Compartir

 

———-Aurreko hitzetara ohitzeko, hurrengo ariketak egin itzazu:

———-Postaren inguruko hitzak:

———-Telefonoa euskaratuz gero, YouTube-n hitz zehatz batzuk ageriko dira:


Agian, zuk jadanik euskaratuak dituzu zure gailuak. Bikain! Baina nola dute zure ingurukoek? Haiek kontzientziatuak al daude? Zure familia kide, ezagun, lagunek… euskara dezaten saiatuko zinateke?

Ume eta gaztetxoen, hala nola, euskara ikasten duten irakasle bazara, ariketa praktikoa egin dezakezu ikasleekin. Euren telefonoak atera eta klasean bertan euskaraz konfiguratu behar dute eta ondoren hiztegia lantzeko ariketak egin. Ariketa praktikoa da, ikasitakoa egunero ikusiko dutelako.

Eurek telefonoan euskarari eutsi diezaioten, zailtasun handienak hauek izango dira:

    • Euskara nahiko ez menperatzea.
    • Euskararekiko atxikimendu eskasa.
    • Aplikazio batzuk ingelesez agertzea.

Zein mugikor erosi?

Mugikorra erosterako orduan, ziurtatu ezazu euskaraz konfiguratu daitekeela. Ziurtatzeko, ezarpenetan sartu eta begiratu (dendan erosten baduzu, bertan egin dezakezu, baina internet bidez erosiz gero, zail samar izan daiteke datu hori ezagutzea). Edonola ere, aurretik esan bezala, aukeraketa nagusia Android eta Apple artean dago. Lehenengoak bai, bigarrenak ez. Hau da, iPhone-ekin izan ezik, gehienekin (Samsung, BQ, Huawei…) euskaraz aritzeko aukera zabala duzu.

>>> Informazio eta lan oso interesgarria egin zuen 2017an .EUS FUNDAZIOAK.

Haiek erronka bat proposatzen dute: ea 10 pertsonak hizkuntza konfigurazioa alda dezala lortzen duzun.

Laguntzarik behar duzu? euskaragara.net elkarteak doako laguntza eskaintzen du. Arazorik baduzu edo laguntzarik behar izanez gero, deitu 665757161 zenbakira.

Euskara irakasteko laguntza eta ekintza.