Nova Victoria

Nova Victoria –

AGUR ETA OHORE NOAINECO GUDARIEI VITORIACO NAFFAR HIRITIC

Dathorren larumbatean commemoratuco da 500. urthehurrena Iruñaco Gatzaga edo Noaineco Battaliarena, ceina eman bait cen 1521eco ekainaren 30ean, Naffarroaco Resumaco indar legitimoen eta Monarchia Espainiarraren aldeco occupatzaileen artean, 1512-1524 arteco conquista-guerraren baithan. Noaineco battalia honetan 5000 gudari inguruc utzi çuten euren vicia naffar independenciaren eta subirautzaren alde.

Vitoriaco hiriac ba daduca bere memorian Anso VII Jakituna naffar regueac fundatua içan içana XII mendearen erdialdean, ondoren gaztelar-aragondar truppec conquistatua içanic, asedio crudel baten ondoren. Vitoriaco hiriaren hurrengo historia hiri conquestatu batena da. Nehoiz ere ecin luque acceptatu, acceptatzen ezta ere acceptatuco vitoriar herriac conquistatzaile gaztelar-aragondarrec burutu conquistac defendatzearen ignominia.
Hortaz, gure homenage fermuena adiaraci nahi derauegu Naffarroco independenciaren aldeco gudariei cein enfrentatu baitziren orain dela borcehun urthe espainiar occupatione-truppei.
Nova Victoriaco Naffar Commitea
2021eco ekainaren 21an.

Ikus video hau

eta berce hau ere.

Oharra: Naffar Commiteac escatu deraut hemen arguitara deçadala. Placer handiz.

 

NAFFARRERA

25 pentsamendu “Nova Victoria”-ri buruz

  • Mila esquer Josu, aguiri haur postaratzeagatic.

    Nova Victoriaco Naffar Commitea asqui onqui eçagutzen dut. Elkarte politico-cultural bat da, cerikussiric gabe alderdi politicoequin ezta ere syndicatuequin; eta Euscal Herrico berce cembait thoquietan ere ba dira Naffar Commiteac. Gasteicen orain dela bi urtheco hispanitatearen egunean aguiri bat athera çuten non revindicatzen bait çuten Nova Victoria hiri naffarra dela, eta hala adiaraci çuten vitoriar herriaren icenean ecen ez çutela bat eguiten Hispanitatea beçalaco egunarequin. Ondoren berce cembait ekimen burutu çuten, bercelaco elkarteequin harremanetan.

    Gastehicen talde ezberdin daude cein hiriaren naffargoa revindicatzen duten. Haietaco bat da Martin Ttipia kultur elkartea. Martin Ttipia naffar autoritatearen arduraduna cen hirian hura setiatua eta conquestatua içan cenean 1200. urthean. Hillabethe lucez eutsi ceraucoten gasteiztarrec gaztelarren erasoari, eta soilqui renditu ciren Anso VII reguearen aguindua jaso çutenean.

    Gastehizco Cathedral çaharra battitua da lehen castellua cegoen thoquian. Castellarrec anhitzetan eguiten çuten beçala, Gastehicen ere, naffar egoitza Eliçaren egoitz bilhacatu çuten.

    Gaur egun, Gastehicen Eusco Gobernu autonomicoaren egoitza dago. Naffarroatic berheiztua den structura administrativo espainiarraren hiriburua da Gastehiz, hiri naffarra ceina aspaldi conquesta bidez eguina içan bait cen gaztelar. Herriac ez du ahanzten.

  • Orain Nova Victoriatic bat eguiten dute Noaineco naffar gudarien aldeco orhoimen-eguitasmoequin. Dathorren larumbatean convocatu dituzte Noainen ekitaldi ezberdinac. Alde batetic naffar legitimitatearen aldecoac, eta bercetic espainiar conquestaren aldecoac. Aspalditic ez da eman Vasconian halaco encontru çucen bat, horrenberceco carga semanticoarequin.

    Espainiar nationalistec eramango dute Iruñarat hitzaldi bat emaiterat, nor eta Gasteiceco emacume bat cein parlamentari bait da leguebilçar vascongatuan. Bainan Gasteiceco herriaren icenean Naffar Commiteac bat eguiten du naffar independenciaren aldeco gudarien homenagearequin.

    Talka aguericoa da. Orain bi nationeac aurrez aurre topatu dira. Ez dago erdico tarteric. Orain ez. Hau erranda, espainiar nationalistec ez dute argudioric baino conquestaz dela Naffarroa espainiar. Haien aurrean euscal herriac ba daduca auquera bere memoria ariqueta burutzeco harrotasunez, irmotasunez, eta erakutsiz gu garela hemen civiliçatuac, noiz haiec salvaia hutsac bait dira, bethi içan diren beçalasse.

    Haiei interessatzen ahal çaie orain aurqueztea hau carga policialequin euscal herriaren aurca, anhitzetan eguiten duten beçala. Oraingoan ecin da helburu hura lor deçatela permititu. 5000 hildaco utzi çuen battalia bati buruz ari gara, Estatu ezberdinen arteco guda batez ari gara, termino militarretan. Bi soverainien arteco talka da hau. Naffarroaco Resumaren alde Euscal Herria atheraco da.

    Larumbatecoa ez da, beraz, jaia içango. Borroca baicic. Hala ere, borroca irabacico da baldin ez ba gara erorcen euscaldunoc conquestatarren trampetan. Battalia honetan ereingo denac hurrengo battalietan emango ditu bere fruituac, eta nere ustez battalia handiac dathoz, maila culturalean eta socialean ecimbercez irabaci beharrecoac.

  • Larumbatecoa ez da, beraz, jaia içango. Borroca baicic. Hala ere, borroca irabacico da baldin ez ba gara erorcen euscaldunoc conquestatarren trampetan. Erakutsi behar dugu gu garela jaun-andereac, eta haiec phiztiac, ceren hala bait da. Battalia honetan ereingo denac hurrengo battalietan emango ditu bere fruituac, eta nere ustez battalia handiac dathoz, maila culturalean eta socialean ecimbercez irabaci beharrecoac.

    Horregatic dateque interessante Naffar Commiteac athera duen aguiria. Alde batetic Naffarroaco mendebaldetic perretchico bat beçala athera da hiriburuaren inguruan emaiten den dynamica baten lagunçan. Noaineco Battaliac ez ditu jotzen soilqui iruñarrac, Vasconia ossoa baicic. Batzuc traidore beçala, berheciqui vascongatu biscaitar, arabar eta guipuzcoar; berce batzuc lagun, gascoinac adibidez. Bainan ethorquiçunari beguira, denec ossatzen dute gure memoriaren parte, eta denoc bat eguitea dateque conveni çaiguna.

    Horrequin baterat, interessant deritzot Santanaren documentala valiatzea Noaineco guertaquiçunen contextu çabal bat eduquitzecotz. Halaco gauça batean ecin gara egon bacoitza bere sectarismoan goxo, eta den dena valiatu behar da, ona ba da, borroca cultural ideologico honetan. Casu honetan EITB implicatu dute ere, eta neri ideia ona iruditzen çait.

    Documentalac orduco dynamiquen quadro bat eguiten ahalbidetzen du, ceina ondoren bacoitzac bere ikasteco asmoequin elica deçaque ithurri ezberdinequin contrastatuz eta ossatuz.

    Edocein moduan, hauec nere iritziac dira, ez Naffar Commitearenac ezta berce ecein taldearenac ere.

  • NHE Ekimenac berce video hau daduca postaratua Youtben.

    https://www.youtube.com/watch?v=3WY1AeQ1Ft8

    Hobeto dago hau, alde batetic euscaraz delacotz, eta casu honetan, Noaineco battalian centratzen delacotz.

  • Josu, zer iritzi duzu ‘Vitoria’ izen espainola dela esate horri buruz? Nik dakidala, ‘Vitoria’ hitza latinezko ‘Victoria’-ren ahoskera euskalduna da. Víctor Bitor ahozkatzen den bezalaxe. Edo Bittor. Euskaraz Bittoria, Bittoriye ta horrelakoak esan izan dira beti, oker ez banaiz. Hortaz, ez dut uste ‘Vitoria’ izen espainola denik, euskalduna baizik. Zer uste duzu zuk?

  • Julen,

    Nic uste dut çu ceharo çucen çaudela. Baiqui.
    Vitoria icenac ez daduca deus ere espainoletic. Espainolac eta Espainia liren baino ascoçaz lehenagocoa da!

    Euscalçaindiac dioscu:

    biktoria
    iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, biktoria-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. garaipen].

    Hau da academico quadrilla horren eritzia. Eritzi okerra.

    bitoria
    iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bitoria-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. garaipen].

    Ikusten duçunez, ez dute onharcen ez biktoria ez bitoria ere.

    Berce millaca punctutan beçala, ceharo oker.

    Euscalçainec eta uste dute, sinhesturic daducate, haien erabaqui eta gommendioec character retroactivoa dutela. Nondic, baina!

    Hitz hori gure gurea da Leiçarragaren garaitic.

    Ahoscatu’ bi modutara eguin (eta eguiten) da:
    /biktoria/ eta /bitoria/.

    Leiçarragac, naffarreraren aitac, victoria idazten çuen hitz hyper international hau.

    Gasteiz icendatzeco /Bitoria/ erran (eta erraiten) dute euscaldunec.

    Ascoc ere uste dute Bilbao, Guecho eta Lequeitio espainol icenac direla. Bai, cera!

  • Eskerrik asko, Josu. Bai, hanka sartze nabarmena dirudi. ‘Vitoria’ euskal izen garbia da, ez du ezer gazteleratik. Latinetik euskarara zuzenean. Izan ere, gaztelera izan da euskarazko ‘Vitoria’ mailegu hartu duena, eta ez alderantziz. Argi eta garbi gainera. Nafarroako erregeak fundatu zuen Nova Victoria, eta seguruenik lehenbiziko egunetik ‘Vitoria’ ahoskatuko zuten bertako biztanleek, euskararen tendentzia fonetikoen arabera. Gaztelera hizkuntza bera baino zaharragoa litzateke beraz ‘Vitoria’ izena.

    Ia ziur gaur egungo euskaldun guztiek ‘Vitoria’ izen erdalduna dela pentsatzen dutela. Izen espainola, baztertu beharrekoa. Oso oker daude. Ezjakintasuna eta konplexuak benetan suntsikorrak izan daitezke. Zoritxarrez, ezjakintasun eta konplexu gehiegiz beterik gaude.

    Idatzizko euskararen erabiltasunerako ‘bitoria’ eta ‘biktoria’ ‘garaipen’-en sinonimotzat ez gomendatzearen kontuan ez naiz sartuko. Ez dakit zer ibilbide izan duten hiru hitz horiek, eta beraz ezin dut iritzirik eman. Baina ‘Bitoria’ izen propio gisa baztertu izana akats potoloa da, hori seguru.
    Pertsona izenetan ‘Bittor’ ere ez lukete onartu beharko, ‘Vitoria’ (edo ‘Bitoria, berdin zait), onartzen ez badute. Baina onartzen da. Berebiziko inkongruentzia da.
    https://www.euskaltzaindia.eus/dok/eaeb/eoda/gizonezkoak.pdf

  • Bai, Julen, çucen çaude ossotoro.

    /Bitoria/ edo /Bittoria/ ahoscatzea osso da naturala hegoaldeco euscaldunonçat. Horrela ere dotore sorthu cen doctoretic.
    Gauça normala eta naturala guztiz.
    Privatuqui idatzi derauçut Leiçarragaren nire berreditionearen ale bat opharitu nahi nerauqueçulacotz.

    Berce interessaturic balego, niri idaztea, hots, idatz dieçadala.

    josulavin@gmail.com

    Docena bat ale baditut etchean, Guetchoco Algortan.

  • BITTORIA *BIA-TOR-en-AIA “montor bikoitzen arteko aiara”

  • vincer [vinc-/-vict-]
    v to vanquish, overcome

    Hence: vincimento; vincibile-invincibile-invincibilitate; victor-victoria &; invicte; vincitor; convincer &; evincer &

  • Nafarroako Santxo ” jakintsuak” Gastehiz herria bere kontrolpera erori zenean izen berria jarri zion: Nova Victoria. Panplonako errege haiek euren lejitimitatea justifikatzeko Hispaniako erresuma bisigotikoaren ondorenak moduan aurkezten ziren. Leovigildo errege bisigotikoak baskoien kontrako garaipena ospatzeko Vitoriako fundatu ei zuen. Eta Panplonako errege ” jakintsu” hark Araba kontrolatzen hasi zenean Leovigildoren lana berreskuratu nahi izan zuen, horregatik izena: Nova Victoria. Biak ere euskaldunen etsaiak, biak ere erromatar egitura inperialistak berrosatu nahian.

  • Eskerrik asko, Josu! Bihotzez. Eta bai, ez izan zalantzarik, norbait interesaturik balego, emango nioke zure berri. Leizarragaren liburura eskuratzeko, edo Armiarma-ko Klasikoen Gordailuan eginak dituzun bertsio informatiko guztiak irakurtzeko ; )

  • Kaixo Erramun. Vitoriacum, Gasteiz, Nova Victoria, Nafarroako erresuma, Baskoniako Dukerria eta abar izan zirenari buruz (edo izan zitezkeenari buruz) hitz egitea, erabat zoragarria iruditzen zait. Baina ez zen nire gaurko xedea horren sakon sartzea. Gauza bat adierazi da, ‘Vitoria’ izena ez dela espainola, latinetik datorren izen euskalduna baizik. Berdin zait nork jarri zion latinezko izena eta zer intenziorekin. Niri euskaldunek berorrekin egin zutena interesatzen zait. Euskaldundu egin zutela, alegia. Gure hiztegiaren herena bezala.

    Hiri hori 800 urtez deitu izan dute euskaldunek ‘Bitoria’. Ondoren, bi potrorekin, iluminatu batzuek gaztelerazkoa zela esan zuten, konplexuaren pisuak sorbaldak okertzen zizkien bitartean.

    Gasteiz euskaraz da, eta Bitoria ere bai. Hiri horrek ez du gaztelerazko izenik.

  • Gure inguruan Bitxorixa esaten dugu. Santxo/ Antso jakintsuak euskarazko jatorrizko Bitoria latinizatu egin zuen? Edo Arabako euskaldunek Victoria,=Bitoria bihurtu?Oraingo euskaran erderazko Victor, Bitxor edo Bittor euskaratzen da. Ez dakit, ba, Julen…

  • Euscarari graphia aldatzetic dathor honelaco problematica.
    Victoria eta Victoriano (Çuia udalherrico herria) horrela ciren hassieran. Gaur egun bigarrenari officialqui Bitoriano deitzen çaio.
    Lehenengoari,ordea, Vitoria-Gasteiz.
    Euscalçaindia berriz ere incongruent.
    Cergatic ez dute onhartu Bitoria Gasteizequin batera?
    Lotsa ere emanen luqueelacotz. Bitoriano hain da ttipia non berdin den.
    Berriz erraiten dut euscarari graphia aldatu çaio azquen bi mendeetan eta Euscalçaindiac onhartu aldaqueta hori. Hanca sarce galanta!

  • Kaixo Erramun. tt eta tx bustidurak besterik ez dira. Víctor > Bitor > Bittor / Doctore > Dotore > Dottore. ‘Ñ’ bezala, bustidura. Beraz, bai, t bakarrik har dezakegu exenplu moduan. Hau da, Bitor.

    Victoriacum (edo Victoriaco, berdin zait) ekuazioan sartzen ari zara, ez dakit zergatik. Ez dago informazio nahikoa hiri bera zirela ere ziurtatzeko, are gutxiago Santxok zer pentsatu zuen jakiteko. Gainera, ez du batere inporta. Hori da nik transmititu nahi dudana. Gertatu zena gertatu zela ere, XII.mendeko Nova Victoria ‘Bitoria’ bihurtu zen euskaldunen ahotan.

  • Bai, Bitoria izen polita da, zorionez erabiltzen jarraitzen dugu.Bitxorixa ere bai, konplejurik gabe.

  • /Bitoria/ cein /Bitxorixa/ ahoscatu arren, euscaldun guztiec badaquite hori idazteco Vitoria dela forma serio eta çucen bakarra. Victoria aspaldian galdu cen.
    Errugbi eta bideo ahoscatu arren, euscaldun guehienec badaquite benetaco forma idatzizcoac rugby eta video direla.
    Ez daducat duda izpiric ere, Euscalçaindiaren erabaqui eta gommendio guztiengatic ere.
    Back to Normality!
    Bact to Leiçarraga!
    Back to Navarrese!

  • Julen, agian “Vitoria” ez zen ahoskera euskalduna soilik. Gaztelaniaz ere “vitoria” grafia izan zen nagusi Urrezko Mendera arte (Corominas). Familia berekoak dira halaber “vitor” eta “vitorear”.

    Josu, Euskaltzaindiak ez ditu erabakitzen herri izen ofizialak, politikariek baizik. Euskaltzaindiaren proposamena Gasteiz da, hau da, Victoriak ordeztu eta ia desagerrarazi zuen Gaste(h)iz originala.

  • Neri phozgarria eguiten çait ikustea nola ba diren Vitorian oraindino ere naffar resistenteac. Ba da Martin Ttipia Kultur Elkartea alde batetic, bada bercetic ere Naffar Comitea, ceinac gainerat naffarrera hizcunça nationala erabilcen duen. Badira ere berce batzuc.

    Nic ez ditut ikusten nostalgico beçala, ethorquiçunez betherico idealista asqui cençudunac baicic, oinharritzen direnac traditione verificatu batean. Ez dute cerikussiric oraingo realitate hegemonicoarequin. Baina oraingo realitateaz haraindi aritzen dira. Naffar libreac dirudiquete.

    Orain Nova Victoriaco Naffar Comiteac Noaineco gudarien aldeco aguiria athera du, eta gaur ikussi ditut haien affichac Gasteizco alde çaharrean, naffarreraz, francesez eta gaztelaniaz, textu berberarequin. Nic behinçat, haiequin bat eguiten dut ossotoro.

    Naffarroaco resumaren conquista gaztelarretan çakur noble eta loyal guissa aritu ciren guipuzcoarrac, eta haiequin baterat baita arabarrac, bizcaitarrac eta riojatarrac ere. Phozgarria deritzot Vitoriatic halaco ekimena burutu içana Naffarroa gure Republicaren eta haren gudarien alde.

    Laister Vasconia ossoa içanen ahal dateque. Ait ledi hala guertha.

  • Kaixo Garret. Baina gaztelerazko ‘Vitoria’ izena nondik datorrela uste duzu orduan? Gaztelarren ahoskeran ez da c-ren galera hori gertatzen.

    Euskaltzaindia aipatzen duzunez, hona adibide bat, etimologien inguruan: Euskaltzaindiak ez du inon aitortzen ‘txiki’ hitza latinezko ‘ciccum’-etik datorrenik. Baina “chiquito”, “chiquillada”, eta “chiqui…”-ren deribatu guztiak latinezko “ciccum”-etik datozela adierazten du RAE-k.

    Txiki euskarazko hitz nagusia da. Gaztelerazko hitz guzti horiek deribatuak dira (bai… baina nondik deribatuak?), nagusia “pequeño” delarik. Batzuetan gogoratzea komeni da gaztelera Arabari itsatsita jaio zela. Gainera, gaztelera jaio zen garaian, zonalde horretan, hizkuntza hegemonikoa euskara zen, eta maileguak beraz euskaratik erromantzera emango ziren, eta ez alderantziz, orain erromantzetik euskarara ematen diren bezalaxe. Hizkuntzen grabitazio-indar kontua besterik ez da.

    ‘Chico’-rekin oker badaude, zergatik ez dira ba oker egongo ‘Vítor’-ekin? ‘Victor’ “vencedor” da latinez. Euskaldun baten ahoskeran, egoera berberean, nonbait garaile ateratzean, emaitza ‘Vitor! vitor!” litzateke. Ezin daiteke berdina baieztatu gaztelerari buruz.

    Askotan gutxietsi egiten dugu euskarak historian izan duen pisua. RAE berak aitortzen du (erdi bromatan, erdi benetan, zaila baita frogatzeko) oso posible dela gaztelera euskaldunek latinez hitz egitearen ondorioz jaiotako hizkuntza izatea.

    https://dle.rae.es/chico?m=form
    https://dle.rae.es/v%C3%ADtor?m=form

    https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?testua=txiki%2Fttipi&option=com_ehhe&task=hiztegia&Itemid=1193&lang=eu-ES&mark=183-

    https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu-ES&query=txiki

    https://en.wikipedia.org/wiki/Talk:List_of_Spanish_words_of_Basque_origin

  • Julen,
    Bicain aritu çara!
    Ez pensa espainolec bik-to-ri-a ahoscatzen dutenic! Majoritateac bit-to-ri-a erraiten dute. Eta hortic bi-to-ri-a.
    Ipharraldeco euscaldunec bik-to-ri-a ahoscatzen dute.
    Gaztelania euscaldunec sorthutaco hizcunça edo dialdecto romanicoa da. Baiqui. Gascoinera beçala.

  • Julen, ez du axola nork nori mailegatu zion ct -> t disimilazioa. Nova Victoria fundatu zenerako gaztelaniak ziurrenik erabat beretuta zeukan, eta beraz Vitoria izan liteke bai euskaldunen bai gaztelaniadunen ahoskeraren ondorio. Beraz, oinarri hobea beharko duzu zure tesia frogatzeko (alegia, Vitoria izen euskalduna dela). Edo gaztelaniazko adjetivo, subjuntivo, delito, hito, luto, autor… euskarari hartuak ote dira?

  • Kaixo Garret. Frogatu ez, baina korpusek laguntzen dute hipotesiak gorpuzten. Behean estekak.

    Gazteleraren korpus historikoan ikus dezakegu Vitoria hiria hasierako testuetatik agertzen dela izen horrekin. Hau da, Nova Victoria hori hasieratik bihurtu zen Vitoria. Nire hipotesiaren arabera, euskal ahoskeragatik. Honi sostengu nabarmena ematen dio nire ustez gaztelerazko hasierako testuetan nagusiki ‘victoria’ agertzeak, ez ‘vitoria’ edo ‘bitoria’. Egia da ‘vitoria’ eta ‘bitoria’ agertu agertzen dela hasieratik ere, baina ez da forma nagusia. Hor erratuta zaude (edo erratuta zegoen Corominas. Froga: Beheko estekatan – ‘Estadísticas’ – ‘Distribución período’).

    Hasierako testuetan ‘Vitoria’ idatzi zuten idazleen artean Pedro Lopez de Ayala daukagu. Gasteiztarra. Burgoseko beste idazle batzuk ere ‘vitoria’ idazten dute. Kasualitatea? Ez dakit ba. Hauez gain, badira beste idazle batzuk ere, anonimoak zoritxarrez.

    Victoria (garaipen) espainolez:
    https://apps.rae.es/CNDHE/org/publico/pages/consulta/entradaCompleja.view

    Victoria (garaipen) espainolez, ‘Victoria’ izenpean:
    https://apps.rae.es/CNDHE/org/publico/pages/consulta/entradaCompleja.view

    Victoria (garaipen) espainolez, ‘Vitoria’ izenpean:
    https://apps.rae.es/CNDHE/org/publico/pages/consulta/entradaCompleja.view

    Victoria (garaipen) espainolez, ‘Bitoria’ izenpean:
    https://apps.rae.es/CNDHE/org/publico/pages/consulta/entradaCompleja.view

    Vitoria (hiria) espainolez:
    https://apps.rae.es/CNDHE/org/publico/pages/consulta/entradaCompleja.view

    Euskaraz, bitoria erabiltzea oso ohikoa izan da idatziz, gazteleraz baino ohikoago (zer esanik ez ahoz). Gainera, 1500etik aurrera ‘victoria’-ren nagusitasuna erabatekoa da espainolez, euskaraz ‘bitoria’-k tinko eusten dion bitartean. Nire ustez hau puntu oso nabarmena da. Batek daki 300 urte lehenago proportzio hori ez zen oraindik handiagoa izango. Euskarak gazteleraren tendentzia segitu badu (ez dakiguna, euskal testu zaharren faltagatik), pentsatzekoa da baietz.

    Bitoria (garaipen) euskaraz:
    https://www.ehu.eus/ehg/cgi/kc/bilatu.pl?s=&S=&o=1&h=&c=&z=&k1=1&m1=hitza&h1=bitoria&d2=1&m2=lema&h2=&d3=1&m3=lema&h3=&alda=1&idazlea=&garaia=0&euskalkia=0&generoa=0

    Biktoria (garaipen) euskaraz:
    https://www.ehu.eus/ehg/cgi/kc/bilatu.pl?s=&S=&o=1&h=&c=&z=&k1=1&m1=hitza&h1=biktoria&d2=1&m2=lema&h2=&d3=1&m3=lema&h3=&alda=1&idazlea=&garaia=0&euskalkia=0&generoa=0

    Aurreko honetatik guztitik eratortzen da nire hipotesia.

  • victoria hitz ceharo internationala da eta beraz gu guztiona.
    Hitz arrunt guisa victoria idatzi dugu euscaldunoc. Horrelaxe.
    Hegoaldean vitoria erabiliago içan da. Bon, erraiten nuque hegoaldeco ahosquera datela hau.
    Hiri baten icena içaitera ethorri cen guero. Bai Gaztelaniaz, bai euscaraz Vitoria idatzi içan da.
    Azquen bi mendeetan V lettra artificialqui joan da desaguercen euscaratic, çorigaitzez, installatua den tendencia suicida batengatic, cein guti valoratua içan baita.