Kritika Zinematografikoa: ‘The Crock of gold. A few rounds with Shane Macgowan’

-Kritika zinematografikoa: ‘CROCK OF GOLD. A FEW ROUNDS WITH SHANE MACGOWAN’


Zuzendaria: Julien Temple

Urtea: 2020

Herrialdea: Erresuma Batua

 

-Jainkoa irlandarra izan balitz-

Esatera noana ez da inolako berritasuna, ezta harritzeko baieztapena ere: Crock of Gold (2020) dokumentalak sorrarazten duen interesa zuzenean proportzionala da The Pogues taldeak edo Shane MacGowan taldeko abeslariak berak ikuslean pizten duen interesarekiko. Nire kasuan, eskas samarra; filmari Epaimahairen Sari Berezia eman zion Zinemaldiko epaimahaiaren kasuan, dirudienez, altua. Dena dela, egin berri dudan aitortzaz haraindi ere, nork ez ditu maite punk izar adinduen kontakizunak?

The Poguesen abesti sonatuak bezalaxe, whiskey-jarioak jarraitzen ditu Crock of Gold-ek (2020), Shane MacGowanen bizitzak utzitakoak, hain zuzen ere. Irlandako Tipperary konderrian lau urterekin lehenengo garagardo eta zigarroak dastatu zituenetik, ospeak eta arrakastak ia hirurogei urte beranduago utzitako ajeraino jarraituko dugu folk doinu irlandarrekin 80ko hamarkadako punk eszena britainiarra irauli zuen hura.

Horretarako, MacGowanen testigantza hutsaz haratago, Julien Temple zuzendariak protagonistaren inguruan zabaltzen den pertsonen eta garaien sare aberatsa konposatzen du, modu eta material zeharo ezberdinak punk eta folk musiken zurrutada luzeekin tartekatuz. Protagonistari zein bere gertukoei egindako hainbat elkarrizketa, txuri-beltzezko haurtzaroko pasadizoen berregiteak, taldearen grabaketa argitaragabeak, artxibo irudiak, animazioa… Etengabe aldatzen dago pantailako irudia, gazte punk horiek guztiek eszenatokian botatzen zuten amorrua gogora ekarriz. Nire aburuz, baina, asmo bortitza ez da irudi eta erritmoen nahaste-borrastea justifikatzeko nahikoa.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEAn-Kritika zinematografikoa: ‘CROCK OF GOLD. A FEW ROUNDS WITH SHANE MACGOWAN’-

 

Euskal pantailaren gunea