Gutun irekia Donostiako Eneko Goia alkateari
Gutun irekia Donostiako Eneko Goia alkateari –
«MOZAL HIRIARI EZ!» lemarekin, joan den 2020ko otsailaren 1ean, PIZTU DONOSTIA Plataformak Donostiako Udaltzaingoaren bulego aurrean egin zuen kontzentrazioan, bertako zuzendariari «PIZTU DONOSTIA, mozal hiriari EZ!»izena duen zazpi puntuko dokumentua bidali genion erregistro bidez. Bide beretik, Donostiako Udaltzaingoaren arduradun politiko nagusi gisa zarenez, dokumentu horren kopia zuri ere bidali genizun. Egia esan, ohikoa den moduan, ez genuen inoren erantzunik jaso.
Duela urtebete Donostiako Udaltzaingoaren bulegoen aurrean egin genuen kontzentrazio hartan Udaltzaingoak gero eta maizago bereganatzen duen ekinbide errepresiboa, eta zenbait kasutan baita politikoa ere, salatzeko egin genuen, Euskal Legebiltzarrak salatu duen Mozal Legea behin eta berriro aplikatu baitu eragile eta militante sozial, sindikal eta politikoen aurka. Horregatik jarri genion kanpainari “MOZAL HIRIARI EZ” izenburua.
Kanpaina honi BAI esan genion hogeiren bat eragaile sozial, sindikal eta politikoek zera adierazi genizuen hitzez hitz gure defentsan zazpi puntu azpimarratu ondoren: “PIZTU DONOSTIA, mozal hiriari EZ! ekimenarekin bat egiten dugun, pertsona zein eragile guztiok dei egiten diogu Udaltzaingoari gure eskubideak errespeta ditzan”.
Tamalez, urtebete beranduago, Piztu Donostia Plataformaren ESKUBIDEEN BEHATOKIA gertakari larri bat salatu beharrean dago, duela hamar bat egun hiru udaltzainek Amarako Easo Plazan adin txikiko bat atxilotzeko erakutsitako jarrera eta erabilitako teknika ez baitatoz bat, inola ere, Donostiako Udaltzaingoak bere jardueran bermatu behar duen oinarrizko eskubide sozial, zibil eta politikoekin.
Amarako Easo Plazan ikusi dugun -eta filmatua dagoen- Udaltzaingoaren atxiloketak 2020ko uztailaren 16an EEBBetako Minnesotan George Floyden heriotza ekarri zuen poliziaren atxiloketa dakarkigu gogora. Easo Plazan, pertsona bat lurrean hiru polizia gainean zituela eta arnasa hartzerik ez zuela garrasika… Nahikoa ez eta esposatuta kotxean zeramatela behin eta berriro kolpatua izan zela salatu zuen adin txikikoak. Normala al da bizikletan aurikularrak jarrita zituelako Mugikortasun agenteek geldiarazi zuten adin txikiko bat Udaltzaingoak oso bortizki atxilotzea eta Udaltzaingoaren komisaldegian kolpaturik bukatu duela salatzea? Inork ez al du gehiegikeria polizial hau salatu behar?
Gutun honen bidez lau eskaera egin nahi dizkiogu Eneko Goia Alkateari:
- Udaltzaingoak edozein herritarri zor zaizkion eskubide sozial, zibil eta politikoak errespetatuz joka dezan, behar duen neurriak har ditzala eskatzen diogu Alkateari.
- Easo Plazako gertakarien inguruan informazio espediente bat zabal dezala eta ikerketaren emaitzak publiko egin ditzala, hiru udaltzainen jokabidea zuzena izan den ala ez jakiteko.
- Gardentasunaren izenean, Alkateak publiko egin ditzala Udaltzaingoak bere jarduerarako finkaturik dituen protokoloak, etorkizunean herritarrok argi eta garbi jakin dezagun non dauden Udaltzaingoak bere jardueran errespetatu behar dituen mugak.
- Udaltzaingoaren funtzio nagusia herritarrak laguntzea da eta ez errepresio lanetan aritzea. Easo Plazako gertakizunek Udaltzaingoaren aurrean herritarren beldurtzea dakar eta beldurtzen duenak ez du laguntzerik.
ESKUBIDEEN BEHATOKIAREN eskaera hau indartzeko asmoz, PIZTU DONOSTIA Plataformak datorren larunbatean, hilaren 17an, arratsaldeko 18:00etan, Bulebarrean, Udaletxko balkoiaren azpian, ordu erdiko kontzentrazioa antolatu du eta dei egiten die herritar zein eragile guztiei bertan parte har dezaten, hiru galdera hauei Eneko Goiak erantzun diezaien eskatzeko eta Udaltzaingoaren gehiegikeria hau salatzeko.
…
PIZTU DONOSTIA Plataforma
Donostia, 2021ko apirila
behatokia@piztudonostia.eus