[Urpeko Bonbarda #015] EraBatera

[Urpeko Bonbarda #015] EraBatera –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hamabosgarren saio honetan, ERABATERA taldeko arima Gaizka Salazar elkarrizketatu dugu.

Hamabosgarren saio honetan ere, ezkongaiak bagina bezala, disko berriak aurkeztu, musika zaharrak berreskuratu eta mailegatutako doinuak entzungo ditugu laugarren aldiz, sarri erabiliko dugun formula.

[Urpeko Bonbarda #015] EraBateraPlazaratu berri diren lanen artean, bat nagusi: ERABATERA supertaldearen Ep berria, “Izpi Galdua”, taldeko arima den Gaizka Salazarrek berak aurkeztu diguna elkarrizketa bidez. Eta gainera, gurean ezohikoak diren doinuak entzun ditugu, Mdou Moctar tuareg-aren gitarra, “Afrique Victime” kantu berrian, eta Arooj Aftab pakistaniarrak bere herriko ghazal (kopla) ezagun batzuei egindako moldaketa.

Aspaldiko doinuei dagokionez, 20 urte egin dugu atzera. Batetik orduantxe plazaratu zuen Kerobia taldeak lehen maketa, eta horrexegatik dakarte lan bikoitz berria nafarrek.  Eta bestetik, orain hogei urte gaurko egunez, 2001eko apirilaren 15ean zendu zelako Joey Ramone. Bakarka ondu eta hil ostean plazaratu zuen diskoko kantu bat entzun dugu, eta gidatzen zuen Ramones taldearen beste bat, ezin ezagunagoa.

Bukatzeko, mailegatutako kantua, Camaron de la Isla zenaren “Viejo Mundo”, J Martina hirukoteak euskarara ekarria, “Mundu zahar”, eta harrigarriro gaurkotua.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox 

[Urpeko Bonbarda #015] EraBatera

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!