Gerraren eta industria militarraren aurkako bizikleta martxa
Gerraren eta industria militarraren aurkako bizikleta martxa –
Bizkaiko hainbat gizarte taldek “gerra, gastu eta industria militarraren aurkako Hamahirugarren Bizi Martxa” antolatu dute larunbat honetarako, bihar apirilak 10, armen trafikoa salatzeko eta ekoizpen militarra zibila bihur dadila eskatzeko.
Ekimen honen bidez, euskal negozio militarra salatuko da, kontuan hartuta arma-enpresek erakundeetatik milioi askoko dirulaguntzak jasotzen dituztela.
Euskal arma fabrikek armadei laguntzen diete eta Saudi Arabia, Espainia, Frantzia, Estatu Batuak, Ingalaterra, Maroko, Israel edo Turkiari saltzen diete ekoitzitako armamentua.
Gerraren eta industria militarraren aurkako bizikleta martxa