Iruñeko Udala: EZ baztertu euskarazko hedabideak!

Iruñeko Udala: EZ baztertu euskarazko hedabideak! –

Iruñeko Udalak, 2020. urtetik, publizitate instituzionaletik kanpo utzi ditu euskarazko hedabideak, ez dutelako audientzia osoaren %10. 2016ko inkesta soziologikoaren arabera, Iruñeko euskaldun osoak %10’5 direnez, ia ezinezkoa da baldintza hori betetzea.

Iruñeko euskaldunak garenez, gure protesta adierazi nahi dugu. Guk ere eskubidea dugu publizitate instituzionalaren informazioa jasotzeko, euskarazko hedabideetan.

Iruñeko Udalari erabaki hori bertan behera uzteko eskatzen diogu. Eskaerarekin bat egin nahi baduzu, sinatu Change.org plataforman abiarazi dugun protestaren alde: “Iruñeko Udalaren publizitate instituzionaren irizpidea aldatzea”.

Iruñeko Udala: EZ baztertu euskarazko hedabideak!

Iruñeko Udala: EZ baztertu euskarazko hedabideak!

Administrazioan Euskaraz Taldea