Golem Euskaraz jaio da
Golem Euskaraz jaio da –
Xabier Euskeraz Taldeak, Facebooken.
GOLEM EUSKARAZ Golem La Morean.
GOLEM EUSKARAZ jaio da, asteroko espazio finko bat GOLEM LA MOREAren programazioan. Familia osoarentzako euskarazko filmak eskainiko ditu asteburuetan eta eskola-oporretan.
Martxoaren 26an, ostiralean, ekingo diogu denboraldiari TOM & JERRYrekin. Film horren lehen emanaldia izango da zinemetan.
Golemek euskarazko familia-zinemari eskainitako espazio fisiko bat izango du bere programazioan. GOLEM EUSKARAZek espazio fisiko bat izango du GOLEM LA MOREAn, asteburu eta eskola-oporretan euskarazko filmak proiektatzeko.
GOLEM EUSKARAZ zigiludun emanaldiek 5’50 euroko gehieneko prezioa izango dute, eta goizeko emanaldietako (4’50 €) eta ikusle-egunetako prezioak errespetatuko dituzte. Gainera, pack familiarraren sustapena ere erabili ahal izango da (2 heldu + 2 adingabe edo heldu bat + 3 adingabe 22 euroren truke).
GOLEMen aukera eman nahi dugu eskoletatik kanpoko kultura- aisia-jardueretan eta familian- eta gizarte-esparruan euskara erabiltzeko. Horregatik, gure harri-koskorra jarri dugu, euskarazko familia-zinemaren alde eginez. La Morea merkataritza-gunean dugun areto anitzeko gunean (Cordovilla-Iruñea), familia osoak edo nerabeen lagun-taldeek prezio murriztuan gozatu ahal izateko filmak programatuko dira. Arratsaldeko eta goizeko emanaldiek ohiko ordutegiak izango dituzte.
Kontsultatu karteldegia, COVID-19aren prebentziorako neurrien ondorioz aldaketak egon daitezke eta.
Golem Euskaraz