Ni ez naiz hemengoa [Film laburra]
Ni ez naiz hemengoa –
Apirilaren 25an izango da aurtengo 2021 Oscar sarien gala. Maite Alberdi txiletarraren “El agente topo” dokumental onenaren sarirako izendatua izan da, Donostiako Zinemaldian izan zen film honekin Alberdi, eta Donostia Hiria Publikoaren Saria irabazi zuen. Zinema aretoetan ikusgai dago filma egunotan.
Maite Alberdi Soto, Santiago, Txilen, 1983ko martxoaren 29an jaioa, zinema zuzendaria, gidoigilea eta zinema kritikaria da. Euskal jatorrikoa da Maite, aitona soraluzetarra baitzuen. Lau film luze zuzendu ditu Maitek, 2011 “El salvavidas”, 2014 “La once”, 2016 “Los niños”, eta 2020an “El agente topo”. Alberdik egindako aurreko lanen artean The New York Times-ek aurkeztutako honako dokumental labur harribitxi hau dago, “Yo no soy de aquí” edo “Ni ez naiz hemengoa”. Maite Alberdi eta Giedre Zickytèque lituaniarrak egindako lan honetan, alzheimerra eta Josebe Echaveguren errenteriako alaba dira protagonistak. Hemen.