Aleguia eta eguia
Aleguia eta eguia –
ALEGUIA eta EGUIA
Aspaldixcotic euscaldunoc eta naffarroc ez gara vici EGUIAn.
Herri modura, diot.
Gueu ALEGUIAn vici gara. Mundu ceharo irreal batean. FICTIONEan vici gara. Herri modura dena da aleguiazcoa. Paralleloqui vici gara eguiarequin, realitatearequin paralleloqui gure mundutto ficticioetan, aleguiazcoetan.
Minçatuco gara, nosqui. Prefosta!
Aleguia ez da eguia. Aleguia da eguia baliz beçalacoa, imaginatzen ahal duguna eguia bailicen consideratzea. Amets bat beçalacoa da cein eguiten baitugu egun arguiz, esnaturic eta itzarturic gaudela. Baina ez da eguia. Ez da realitatea, fictionea baicic.
Aleguia eta eguia
Eguian vici ahal içaiteco sen, cençu cein ausardi dira behar…
Arrunt mingarria bazaigu ere, horrela bizi gara gaurko euskaldunok, kolonizatzaileen munduan zirrikito bat bilatu nahian. Dena den, alegiatik egiara pasatuko garela uste dut, hori da nire itxaropena.
“Balego eta Baliz, elkarren atzetic dabilz” erraiten ohi çaio gazteluac airean eguiten dituen ameslariari, jaquinaraztecotz adiarazten duena ceharo irreala eta aleguiazcoa dela, eta, beraz, bere nahia seculan ez dela bethetzen ahalco.
Honelaco aleguiazco amets bat da pensatzea ecen Baracaldo, bat aiphatzearren, euscara batuaren bidez euscaldundu ahal dela decada batzuetan.
Adeitassunez
Borchaqueria edota violencia herri honetan ETArequin hassi cela uste dutenac ere Aleguian vici dirade, Eguiatic osso urrun.
Euscal Herrico historia Guernica bombardeatzearequin hassi cela uste dutenac ere mundu ficticio horretan vici dira.
Euscara idatzia Euscalçaindiarequin hassi cela uste dutenac aleguiazco mundu horretan vici dira.
Josu , titulu honekiko artikulu berria sortu izana ideia ona da.
Alegia hitza zehazten ahal bazinu lagunduko ninduke. Ni ohitua naiz egiari eta errealitateari ametsa oposatzea ez eta alegia.
Enneco-gotzon, arrazoi duzu baina iduritzen zait zure esaldia horrela utziz zorrotza eta elitista dela, zerbait falta zaiola beharbada, ezen denek ez baititugu edukitzen sortzetik kalitate horiek. Gaurko gure egoera tragiko honetan, egia edo errealitatea aurrean begiratzeko beharrrezko konfiantxa hartzen lagunduko ligukeena da maite dugun eta maite gaituen eta oraindik erabat hila ez den egiazko komunitate baten seme-alaba garelako sentipena jorratzea.
Josu nik baino gehiago jakinen duzu Barrakaldoren posibilitate eta etorkizunari buruz, baina serio pentsatzen duzu nafarrera bidez biak esberdinak izango liratekeela?
Gero nabarmen da aipatzen ditutzun hiru gertakari horiek ez direla nehundik ere zerotikako edo hutsetikako arrankatze berri bat baina ez du erran nahi ados geratuko ginatekeela zure pentsakera urrunago espilzitatzen bazinu. Eztabaida asko daude hor azpian gordetuta.
Joseba zure iruzkinaren bigarren esaldia nahi nuke ondo ulertu. Zer da zure itxaropena?
Zure ametsa (politikoa) errealitatea (politikoa) bilaka dadin? ala ametsetan ( ameskerietan) bizitzetik errealitatea eta egia aurrean begiratzera pasa gaitezen?
Ez baita gauza bera
Caixo adisquideoc,
Eztabaida honetaracoz collaturen dut berce post batean eguindaco nere azquen ekarpena, ceren hemen ere bere lekua baitaucaque.
Mila esquer, Lavin jauna, gai haur planteatzeagatic.
Uste dut egoera honec eraguiten draucula halaco schiçophrenia moduco bat, behinçat gure herrian edota harec dituen auqueretan sinhisten dugun ascori, ceren uste baitut ecen ascoc populismo hutsa eguiten dutela gendea manipulatzecoz, batzuc euscararequin, berce batzuc vicibaldincequin, berce batzuc emacumeequin, berce batzuc paisagearequin, etc. Eta berce asco euren chochonguilo hutsac baicic ez direla. Haiec ez dute gure herrian sinhisten, eta nahi duten bacarra da euren soldata edo euren egoa, ceinaz vici baitira, manten dadin, gure herriaren ondare sacratuaren gainean ttu eguinez. Haur dateque agian gure realitatean dagoen araço nagussia.
2013 urthean, Lyon-Corbaseco presoindeguico UCSA unitate medicalaren arduradun cenac, ceina uste baitut ecen psychologoa cela, behin hitzaldi bat eman çuen, eta convidatu guintuzten berton gueunden gutaco batzuc. Erran gueneraucon guiçonari, ecer baino lehen, ecen bera collaboratzaile bat cela presoindegui hartan eguiten ciren sasicumequeri guciequin, ceren ez bait guinen hor baquean, eta ahal guenuena valiatzen bait guenuen borrocaracoz, batzutan subnormal hutsac guinela erakutsiz hala ere; eta hor, Corbasen, hilcen ciren lagunen copurua itzela baitzen bertoco baldincen ondorioz. Bainan hala ere, “cabroin” harec cera erran ceraucun, ceinagatic asco esquercen baitraucot: Adi issolamendu-burbuilequin! Harec explicatu ceraucun nola isolamendu egoera horretan, realitate paralleloac eraiquitzen bait guenituen. Haur da gauça.
Gauça da ecen halaco egoera batean; televisionea, filmac, serieac; gehi dietzogun droga hallucinogenoac; egunero 20 orduz issolatuta guela batean; eta hala, cer ekarcen du harec? Hori da arduradun medicalac açalcen ceraucuna, eta horrequin adi egon gintecen oharcen gintuen.
Calean, Euscal Herrian, orain modan jarcen dela dystopia hitza, ba barca bainan realitate hutsa da aspalditic. Erreça da futbolaz edo edocein gaiaz aritzea bizpahirur esaldi erranez albocoarequin pseudocommunicatione bat eduquitzecoz, superficiala. Erreça da erraitea celaco cabroinac diren horiec eta haiec. Eta errecena aguian bada vicitzea ideiaz ecen gu gueu cer moduco onac garen, eta jaçarturic vici garela, eta euscaraz vici nahi dugula, neholaco arduraric hartu gaberic.
Ceren realitateac badu içança, eta haren oinharria da: norc aguincen du? Eta horren aurrean, nic, individuo beçala, cer eguin deçaquet?
Realitatea laur formatan adiarazten da: culturala, economicoa, politicoa eta militarra. Nagusia da culturala, eta hor eguiten diren aurreracunçac ulhercea ecimbercecoa da orainean egotecoz: technologia, philosophia, etc. Horretaracoz ecimberceco da economia nola fonctionatzen duen ulhercea: nola ailegatzen den gaileten paquetea supermercaturat, nola ekoizten den haraguia cein jaten baitugu frigituta edo dena delacoan, etc. Politica aldiz, da nola antholatzen den botherea lurraldean; nola antholatzen den erabaquimena eta indarraren erabilera gaucen nolabait fonctiona deçatençacoz. Eta militarra da benetazco eguia, ceinac erakusten baititu gauçac nola diren, indarrez.
Hau dena ulhercea orainean da modua realitatea ulhercecoz, eta haren ecimberceco conceptua da BOTHEREA. Botherearen baithan vici gara. Hori da realitatea.
Bainan realitatearen aurrean, guiçaquioc hemen ondino badugu auquera erraitecoz cer uste dugun ondo dagoen, edo gaizqui; eta horren aurrean erabaquiac harcecoz ere. Realitatea adiarazten den esparru batean edo bercean badago leguez eçarritaco egui bat, eta horren aurrean vici gaitezque haren submisionean ala hura criticatu eta hura alda dadin jardunez; edo realitate horretatic ihes eguinez ere.
Edocein moduan, realitatean eraguin nahi badu, edonorc behar du realitatea orainean intellegatu.
Alexandre
Beñat,
Aleguia da postean adiaraci dudana:
Aleguia ez da eguia. Aleguia da eguia baliz beçalacoa, hau da, imaginatzen ahal duguna eguia bailicen consideratzea. Amets bat beçalacoa da cein eguiten baitugu egun arguiz, esnaturic eta itzarturic gaudela. Baina ez da eguia. Ez da realitatea, fictionea baicic.
Realitatean vici garenoc mundu parallelo hori, irreala edo batzutan possiblea dena, erabilcen dugu pensatzeco.
Guc imaginatzen ahal dugu, adibidez, Euscal Herri bat, çazpi herrialde lituena eta euscara batua hizcunça national modura leducana. Libreac gara holaco ametsa eduquitzeco. Erdarac ere cein bere lurralderat joanac lirateque, ceren erdara guztiac ez bailirateque hemengoac.
Imaginationea da hori.
Aleguian vici içaitea da imaginaturico edo amesturico herri horretan jada vici garela pensatzea. Eguiatan existitzen dela pensatzea. Balitz eta Balego eguiazcoac direla pensatzea Da eta Dago-ren lekuan.
Eta bide honetaric hel guintezque sinhesterat ecen Carrança eta Lanestosa euscal herriac direla eta hurrengo herria herri cantabroa dela gure imaginarioan horrela dela erabaqui dugulacotz.
Beñat,
Mundu ficticio eta aleguiazco hori eta euscara batua elkarren escutic jaio dirade. Nor direla uste dute, noiz eta deus ez baitira.
Idea hauequin ecin içanen da eraiqui Euscal Herri normal bat republica modura antolatua. Nehola ere ez. Euscara Batua hizcunça national bat içaitecotz ez baita jaio. Ez da euscaldunon hizcunça nationala.
Eta botherea lorthuco baguenu ecin liteque imposatu? -galde leçaquete batzuec.
Botherea lorthuco balute?
Argui dago goacen bide penoso hauetaric ez dutela (edo dugula) benetaco bothereric nehoiz eduquico.
Aldez aurretic eguian eta realitatean cocatu behar gara gure amets guztiequin! Eta ez ametsean vici içan!
Josu, lehenik alegia eta alegiazko hitzen zure ulermenarekin ados. Bakarrik jakin behar duzu Lhande hiztegiaren araberan baxenafartar batek enganatzeko, tronpatzeko intentsioaren nabardura gei lezokela beharbada zure definizioan agertzen ez dena baitezpada. ( feinte, dissimulation, simulacre…)
Ez da grabea jagoitik jakin behar bakarrik.
“Kofesategian, apaizari kontrizioaren alegia egitea”
Euskara batuaren alderako zure posizioari dagokionez arrazoi askorengatik ez dut momentuz partekatzen. Baina zure nafarrera ez da batere eragozpena elgar ulertzeko.
“Argui dago goacen bide penoso hauetaric ez dutela (edo dugula) benetaco bothereric nehoiz eduquico”
Ados baina ez zait iduritzen euskara batua arrazoia denik, berdin lizatekeela nafarrera erabilzen baginu;
“Aldez aurretic eguian eta realitatean cocatu behar gara gure amets guztiequin! Eta ez ametsean vici içan!”
Ados nahiz kontra esa tipi bat sumatzen dutan beharbada.
“realitatean cocatu behar gara gure amets guztiequin”
Zure bukaerarekin koherentea izan nahi baduzu ez zinuke “amets guziekin” esan behar ametsa errealitatearen kontrarioa da.
Itxaropena idatz zinezake, ezen itxaropena baldintza zorrotz batzuren pean ez baita baitezpada errealitateari oposatua, indar bat izan bailitake. Ametsa aldiz sekula ez.
Horregatik Josebari galdegin nion oistion zer zioen “itxaropena” hitzarekin.
Alexandre zure lehen paragrafoanahi nuke ulertu. Euskararekin batzuek manipulatzen gaituztela? posible duzu esplikatzea ala etsenplu bat emaitea? Berdin paisagearekin?
Bigarren galdera nola defini zinezake “gure herriaren ondare sacratua” ezen garrantzizko ideia da eta posible balitz inporta luke denok elgar ados dezagun definizioaren gainean
Caixo Benat,
Lehen paragrapho horretan politicarietaz eta demagogo populistetaz ari nincen, ceinec ez duten lotsaric edocein gaia valiatzeco gendeac euren cortetan bilceco, onqui controllaturic bethi. Osso orocorra da, beitu bercela adibidez Unibertsitateco aguintari berriac nola trufatzen den guztiotaz erranez goxogoxo bera belharriprest içanen dela. Haur da realitatea, eta irensten dugu, botherea dutelacoz. Haiei dagoquie gobernamendu onac eguitea, bainan eguiten dutena da massac adulatzea. Politicariei pietateric gabeco critica eguin behar çaie, diren alderdicoac içanda ere, bercela ankylosatzen dira, bainan realitatean eguiten dena guehiago da hooliganismo sectarioa, bacoitzac bere taldea irrationalqui babestuz. Critica eguitecoz gure herriac cultura maila igo behar luque, eta individuo asqueac içan gaitecen garantiçatu. Horrequin practican independiçatzen guinateque Espainiatic eta Franciatic, nondic baitatorquiquegu irrationalça haur cein gaur gure baithan baitago.
Horren aurrean eztabaida civiliçatuac eguitea herritarron babes bat da. Beno, nere ustez. Horrela gara eta desarroila deçaquegu elkar communicatzeco ahalmena, eta behar baledi, aguian gure herrian vici dugun egoera schiçophrenicoa gainditu ere.
Gure herriaren ondare sacratua da gure umeac, gure ethorquiçuna, ceinac berequin bait darama oraina eta pasatua. Realitatea den beçalacoa da, bainan gure umeac euscaldun asqueac içaitecoz euscal herria herri cultivatua behar luque içan. Hortan bidea eguinez jarraitzen dugu, ez?
Eguia eta realitatean vici behar gara eta on ongui eçagutu ecer ere falseatu gabe.
Ametsac eta aleguiac (pensamentu irrealac, possibleac, nahiac eta desirac) eguitea osso ossassunsua da.
Neuc erraiten dudana da ecen ongui berheici behar direla hauec guztiac realitatetic, eta ametsen barruan (irrealitatean) vici ez içan.
Batueraz aleguiazcoac deitzen dira balitz / litzateke, balu / luke, baledi / liteke, baleza / lezake typoco aditzac. Ez dira ez iraganaldicoac, ezeta orainaldicoac.
Lehenengo laurac “irreal” edo modura ulercen dira eta berce lauac “possible” edo modura.
Eguiatan ez dirade ongui explicatzen euscal grammatiquetan. Nire ustez osso desegoquiro. Hala ere, irreal/possible diren gaucen mundu hori da aleguiazcoen bidez adiarazten dena.
Aditz dembora hauen bidez ALEGUIAren mundua sorcen dugu. Adibidez:
Carrançaco biztanle guehienec guiça harreman guehienac euscaraz eguiten balituzte, orduan Carrança herri euscalduna liçateque. Carrança erraiten dudan lekuan, berce herri asco aipha litezque: Baracaldo, Basauri, Sestao, Algorta, etc. Herri bakoitzeco egoera differenta da eta euscalduntassun maila ere differenta. Algorta, eman deçagun, euscaldunagoa da Baracaldo baino. Ez dago bi herri hauetaric paseatzea baino, ikusteco nire eritzion çucentassuna.
Balego eta Baliz, elkarren atzetic dabilz. Airean gazteluac eguiten dituenari erraiten çaiola erran dugu gorago. Leku batzuetan Baleduca personagea ere aguercen da erranmolde honetan.
Personificaturic aguercen dira fictionezco personage irreal hauec bercelaco iphuin eta errançaharretan.
BALEGO, hirur horietaric bat aiphatzearren, ceharo irreala da, icenac berac adiarazten duen beçala. Berez, aleguiazco adizqui bat da:
balego
cein erabilcen baita suposatzecotz baten bat LEGOela, eguiatan ez DAGOenean.
Balego eta legoque erabilcen ditugu baten bat ez dagoenean, eta contracoa suposatu nahi dugunean.
EGUIAren gainean (ez DAGO) eraiquitzen dugu ALEGUIA (baLEGO, LEGOque).
Adeitsuqui
Dembora presentea eta dembora pasatua
Acaso daude presente biac dembora futuroan,
Eta dembora futuroa contenituric dembora pasatuan.
Dembora guztia presente baldin badago eternalqui
Irredimible da dembora guztia.
Guertha ahal içan cena abstractione bat da,
Bakarric speculationezco mundu batetan
Possibilitate perpetual baten ancean dirauena.
Guertha ahal içan cenac eta guerthatu cenac
Bethi presente dagoen fin batetara desarratzen dute.
Ongi Alexandre klase politikaria orokorki kritikatzen duzu baina dakizun bezala den bezalako egoera politikoari pragmatismoz egokitu nahi duen gehiengoaren ordezkaria da. Iduritzen zait gaur ez dugula lehenesten ez arazo nazionala, ez euskara baizik eta ongibizinahia bere familiarentzat. Horretan frantsesa eta espanola bezalakoa gara. Batzuk ere bizi gara ondo deskribatu duzun distopia horretan. Beste bakar batzuk oraino ez dira zibilizazio honi egokituzailak edo egokituezinak dira.
Hau guzia ez dira konstatazioak orokorregiak baizik. Zer egin?
“Horren aurrean eztabaida civiliçatuac eguitea herritarron babes bat da. Beno, nere ustez. Horrela gara eta desarroila deçaquegu elkar communicatzeco ahalmena, eta behar baledi, aguian gure herrian vici dugun egoera schiçophrenicoa gainditu ere.” Besteak beste, hau beharrezkoa da, arrazoi duzu baina kapaz izan behar gara hori hemen eta orai gauzatzen.
Zuk diozuna ez da ondarea oinordekoak baizik eta justu haiek ondarea jasotzeko eskubidea eta eginbidea dute. Guk haiei transmititzeko obligazioa dugu.
Horregatik gure ondarea zer den jakitea inporta zaigu, oinarrizkoa izan arren ezda euskara bakarrik.
Igande on Alexandre eta datorren aste artio.
Euscal aditz systema osso systema bicaina da pensamenduaren eraiquitzecotz. Minço naiz gure classico handienec erabilitaco systemari buruz.
Francesez, adibidez, “egoiten baliz” edo “egon baliz” erraitecotz “egoten bacen” eta “egon bacen” erraiten dute. Hau da, ez daducate forma berheciric optativoa edo aleguiazcoa adiaraztecotz. Nire amac ere gaztelaniaz systema osso personala ceducan. Adibidez:
“ethorrico baliz” erraitecotz “ethorrico baliçateque” erraiten çuen, eta “ethorrico liçateque’ erraitecotz, maiz “ethorcen cen’ erraiten çuen.
Halaber “ethor cedin” erraitecotz “ethorrico liçateque” erabilcen çuen.
Hala ere, pensatzen çuen; bere modura, baina pensatzen çuen.
Neuc euscara classicoa ikassi nuenean, Krutwig, Leiçarraga eta Axularrequin, neure burua ceharo aldatu cen.
Hamaçazpi hamaçorci urtherequin descubritu nuen certaraco ciren gaztelaniazco viniera, viniese, viniere, vendría, venga haiec.
Iracascunça ossoan bachillergoa amaitu arte, gaztelania hutsez eguindaco ikascunça luce horretan, iracasle bakar batec ez cerautan iracatsi cein cen adizqui horien errannahia eta erabilera.
Krutwigec berac cembait guthunetan explicatu cerautan edertoenic eta Leiçarraga eta Axular saconqui ikastecotz gommendatu.
Euscarari esquer gaztelania hobequi ulercerat heldu nincen, baina hizcunça hau alde baterat utzia nuen, ceren euscara baitzen ni baithan pensatzeco eta mundua ikusteco erabilcen eta erabilico nuen tresna.
Batuera iracasten çutenec eta dutenec schema simpleago bat erabilcen çuten eta dute.
Nola gaztelaniaz erraiten den:
1)
si viniera/viniese Mikel, yo también vendría
euscararen valioquidea orduan:
Mikel etorriko balitz, ni ere etorriko nintzateke
Eta gaztelaniazko:
2)
si hubiera/hubiese venido Mikel, yo también habría venido
Mikel etorri balitz edota Mikel etorri izan balitz, ni ere etorrico nintzatekeen edo etorriko nintzen.
Eta honequin compondu behar dira euscaldun alphabetatuec!
Gendeari sinhestaraci çaio ecen “etorriko balitz” iraganaldian “etorri (izan) balitz” dela, eta “etorriko litzateke” formaren iraganaldia “etorriko zatekeen” edo erraçago “etorriko zen” dela.
Gaztelaniazco bi forma murritzen euscarazco ordezcoac bilhatu eta horiec iracatsi eta ikassaraci.
Gaztelaniaz ere bi possibilitate horiec iracasten cerauzquiguten guri, berce explicationeric gabe.
Hau da penosoqui. Ecin penosoquiago.
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=1161&task=bilaketa&id=245
Dio Euskaltzaindiac Euskara Batuaren Eskuliburuan:
Etor baledi / Eros baleza.
Molde honetakoak ere, arestikoak bezala, *edin eta *ezan aditzen gainean eratuak dira, eta, haiek bezala, aspektu-markarik gabeak (? *edin/*ezan/*edun aditzak). Hauek ere ekialdean eta literaturan erabili izan dira batik bat. Izatez, baldintzazko hipotetikoak dira, baina ahalezko forma modura —‘ahalezko baldintza’ izenez ere deitu izan zaie— erabili izan dira: etor baledi, eros baleza = etorriko balitz, erosiko balu.
Academiaren arauera:
etor baledi = etorriko balitz
Haueçaz gain
etortzen balitz = etorriko balitz
eta
baletor = etorriko balitz
Laur forma different ber gauçaren adiaraztecotz.
Berroguei urthe daramatzat hau jassaiten. Erran leçaquete haiec ez dutela differenciaric ikusten ahal. Baina, ez, haiec imposatu nahi deraucute criterio hori. Ceharo okerra den criterioa leguez eta legalqui imposatu nahi guztioi. Ez da polita. Ez ba batere polita jarrera imposatzaile hori.
Batueraz lau hauec:
1. baletor
2. etortzen balitz
3. etorriko balitz
4. etor baledi
errannahi berdinecoac dira Euskaltzaindiaren arauera.
Naffarreraz, ordea, laur hauec:
1. balethor
2. ethorcen baliz
3. ethorrico baliz
4. ethor baledi
differentac dirade, ceinec bere errannahia baitaduca.
1. balethor
Aleguia honen azpian eguia bat dago: ez dathor
2. ethorcen baliz
Aleguiaren azpico eguia: ez da ethorcen
3. ethorrico baliz
Aleguiaren azpico eguia: ez da ethorrico
4. ethor baledi
Hau ere aleguiazcoa da, baina ez eguiaren contracoa suposatzen delacotz, baicic eta baten bat ethorceco possibilitate hutsa adiarazten duelacotz.
Lehenengo irrealac eta azquena possiblea.
Contutan har bedi ecen EGUIA eta ALEGUIA bakoitzac dituela bereac. Batec erran leçaque “Joseba balethor bilerarat”, eta berce batec erançutea “Joseba hemen dago, bilerarat ethorria da!”.
ethorrico baliz (irreala) eta ethor baledi (possiblea) erabilcen ez dituztenec lehenengoari balio bikoitza emaiten deraucote.
ethorrico baliz erabilcen duten ascoc ez dute ethorcen baliz erabilcen, eta viceversa.
balethor erabilcen dutenac guti dira.
Ascotan, ethorrico baliz erabilcen da laur horien errannahiarequin, Euskaltzaindiac erraiten duen modura.
Baina honela pensamendua ez da ongui eraiquitzen ahal, nire ustez. Classicoec laguncen deraucute ñabardura hauec ongui berheizten eta cinez diotsuet ecen horrela dena dela erraçagoa. Erraçagoa ere’ ez daquienari iracastea.
Erdaraz ere egoera berdinsua da, osso nebulosoa.
Galde ieçoçue erdaldun huts bati ea noiz erabilcen duen “si viniese” edo “si viniera”. Ikussico duçue explicationea osso urrun dagoela arguitassunetic. Nire experiencia hori da. Gendeac badaqui guti gora behera erabilcen, baina explicatzea çail çaie, complicatua. Berez, erraz erraça içan litequeenean.
Carrança Bizcaian dago eta Ramales Cantabrian. Elkarren ondoan daude bi herri hauec.
Lehenac gaur egun bascoac dira eta bigarrenac gaur egun cantabroac.
Pensa liteque jathorriz eta hizcunçaz osso differentac direla, ceren bascoec ez baitute cerikussiric cantabroequin eta viceversa, ezta?
Carrançanoei ez çaie gustatzen ençutea erdi cantabroac direla eta ramaliegoei ere ez çaie laket ençutea erdi bascoac direla. Normal.
Ez batzuc, ez berceac ez dira erdi-ecer. Bethe betheac dira eta ossoac. Haiec haiec berac dira.
Karlos Santisteban Zimarro, Carrançan jaiotaco euscal idazle eta olercaria dugu. 60coa, adinquidea. Nire modura euscara osso gazte cela ikassi çuen, bicain ikassi ere. 18 bat urthecoac guinela’ coinciditu guinen euscal litteraturari buruzco ikastaro batean Bilbaon. Osso persona atseguina cen. Bera Carrançan jaioa, neu Noja ondoco Berangan. Bera bascoa cen, neu cantabroa. Baina biac euscaldun osso ossoac. Eta hau da importantena. Dudaric gabe.
Jaio guinen urthean ez daquit berce euscaldunic cegoenz Carrançan. Ez daquit. Berangan bai, Berangan bacen familia euscaldun bat, Mardarastarrac. Eubatic hara ethorriric guerra ostean. Han hil cen matrimonioa eta ondorengoec han jarraitzen dute. Familia honec euscaraz hitzeguiten çuen bethi haien artean. Seme batec, Jose Luis, nire amaren adinecoa, nirequin hitzeguin du euscaraz behin baino guehiagotan udaco ophorretan. Jada hila da gaixoa. Eta harequin euscara desaguertu Berangan vici direnen artean. Sei bat urtherequin Berangara heldu eta euscara conservatu vicitza ossoan 80 bat urtherequin hil cen arte. Los vascos deitzen citzaien, benetaco basco euscaldunac cirelacotz. Osso estima handicoac eta maitatuac herrian.
Egun on Josu
“Haiec haiec berac dira.” Egia duzu dudarik gabe.
Baina zure iruzkin honen haritik, interesgarria litzaidake jakitea zein den orain karrantzatarren postura euskararen aldera? Zure ustez harrera egingo lioketen euskararen alderako balizko estatus aldaketa bati, haiei ezin saihestuzko molezta zerbait sortuz euskara lehenetsiko lukeenari?
Zure ustez zer harrera…. ? erran nahi nuen
Beñat,
Carrançaco Haranean 2800 biztanle vici dira.
Ez dut hurbil hurbiletic eçagutzen.
Haietaric 500ec edo euscara ikassi dute escolan edo euscalteguietan.
Minçatzeco trebetassuna ez dut uste helcen denic quantitate horretara.
Carrançatarrec uste dute orocorqui euscara bertaco hizcunça dela norbaitec noizbait desaguerraracia.
Haiec ere uste dute Karrantza idaztea euscarazcoagoa dela Carrança edo Carranza idaztea baino. Carranza da gaztelaniaz emaiten draucoten icena.
Orocorqui pensatzen dute gaztelania campotic ethorria dela eta euscararen lekua noizbait occupatu duela.
Euscara bertan guero eta hedatuago içaiteari begui onez beguiratzen draucote. Haiec euscaldunac içan nahi luquete. Duda gabe.
Natioanalismoac joan den mendean lorthu du Aleguia Eguia bilhacatzea.
Ez dira guztiz euscaldundu, baina ongui lethorqueela uste dute, nahiz çailtassun handiac dauden. Gazteen escu uzten dute ea hurrengo belhaunaldietan lorcen den, nahiz eta haiec ez ikussi.
Berau nire eritzia.
Icenaren evolutionea honela içan da:
Carrantia – Carrança – Carranza – Karrantza
Azquen hau Euskaltzaindiac practicatzen duen falsificatione graphico ethengabeari esquer.
“Karrantza” dagoquio pronuntiationeari cein erabilcen baitzen Carrança idazten cenean. Horrela ahoscatzen cen bai euscaraz bai erdaraz. Bietan berdina.
Orain Karrantza idazten da, Peritz, bideo eta errugbi idazten diren beçala, hau da, tontoarena eguitecotz.
Naffarreran Carrança, Perez, video eta rugby, batez ere tontoarena ez eguitecotz.
Karrantzako egoera oso ongi deskribatu duzu, Josu.
Ni ez naiz Karrantzakoa, baina karrantzar batzuk ezagutzen ditut, eta era berean Ordunteko mendilerrora eta hango beste mendi batzuetara sarri askotan joan naiz, oraindik oso ongi kontserbatzen den harana delako.
Uste dut Karrantzan gauzak zuk esan bezala direla.
Anhitz esquer, E!
Icen laburra duçu, eh!
Bizcaitarra çara?
Ez, ez naiz bizkaitarra.
Milesker Josu erantzun aski osokoa egin diguzu, “euskararen alderako balizko estatus aldaketa” bati buruzko erreakzioaz erantzun ez duzun arren.
Baina beharbada erantzun duzunetik ondoriozta zinezake karrantzakoek onartuko luketeela?
Egia balitz zure esaldi honetan legoke arrazoia “Carrançatarrec uste dute orocorqui euscara bertaco hizcunça dela norbaitec noizbait desaguerraracia”.
Haien noizbaiteko arbasoen eta tokiko hizkuntzarako itzulera gisan bizituko lukete bertakoak baitira eta imigrazio guti?
Zergaitik ordea ez da berdin Barrakaldon? Espaina zolatikako eta bertako ez den jendearen etorrera masiboarengatik?
Çucen dioçu, Beñat.
Hala ere, Baracaldon ez dago euscararen contraco ecer. Ez dutela ikassi, baina ikassico luquete modu naturalean baliz.
Baracaldon bai topatu naicela basco batequin, erdalduna, ceinec gorrotatzen baititu campotic ethorritacoac. Hau PNVcoa da. Seguru nago mindu eguiten dela “campotar” horiec euscara ikasten dutenean. Eta berac ez daqui!!!
ikasten dutenean: cuando aprenden (indicativoa)
ikas deçatenean: cuando aprendan (subjunctivoa)
Azquen hau batueraz ere ez da erabilcen.
Josu, “Ez dutela ikassi, baina ikassico luquete modu naturalean baliz” diozu
Baina etorkin berri zan ezik, 50 urtetik peko guziek ikasi dute orai? ez ote ?
Zer esan nahi duzu “modu natural” horrekin?
50 urthetic peco guztiec?
Ez, aguian 20tic pecoec.
Ez dut uste haimberce urthe daramanic han D ereduac. 10 edo.
Moduric ahal den naturalean, escolan eta euscalteguietan.
Duela hamar bat urte, konturatu ginen Gernikako kooperatiba batean 40urtetik pekoekin xarmanki pasatzen zela aldiz goragokoekin… ai Ama maitia…
Ikastola zela arrazoia ondo ondorioztatu ginuen. Baina erruz pentsatzen nuen hiru erduak batera ezarriak izan zirela EAEguzian. Hortik dator ene errua.
Modu naturala ulertzen dut orai.
Beraz esttatus honekin Barrakaldon jakintza oraindik mejoratu behar luke kantitatiboki baina ez praktika, gazterian eta denetan herri guzian apaltzen baldinbada.
Beñat,
Eguiatan eguin behar dena da euscara calerat atheratzea, plaçarat. Umeec escolan ikassitacoa practican ipini behar da calean, lagun artean eta hola. Hori edonon.
Hemen ume eta gazte ascoc uste dute euscara dela ikasguelaco cerbait.
Berçalde, iracasleac içan behar lirateque persona onac ceinec maite baitituzte ikasleac.
Escoletan ascoz ere guehiago eguiten ahal da!
Cigorrac, tono desegoquiac eta oihuac baztertuaz, eman deçagun. Iracasleen aldetic, diotsuet.
Josu,
“Eguiatan eguin behar dena da euscara calerat atheratzea”
Ba justu hau da euskaltzaleek nahi dutena (ez karrikan bakarrik). Esaldi hau tautologia aire bat dauka. ( frantsesek “Lapalissade” diote).
Orai artino entzun dugunaren araberan gure arazoa soluziatzeko alternatiba bat dago:
-Edo pentsatzen da dagoen estatusak eman baliabideekin eta hauek hobeto erabiliz posible dela euskara kalean garait dadin.
– Edo pentsatzen da estatusaren aldaketa bat behar dela
gizartea laguntzeko eta piska bat derrigortzeko ere bai.
Estrategia bat eratzeko alternatiba honen termino bat hautatu behar baldinbada ere, emaitza bat lortzeko beste baldintza bat larria ikusten dut.
Izan ere esaten duzu “Hemen ume eta gazte ascoc uste dute euscara dela ikasguelaco cerbait.”
Ba hemen ere bai uste dut baina beharbada gehiago lizeoan kolegioan baino( Alaina zer etsenplu dute etxean eta kalean?) Baina horrek guziak ez ote du erakusten parte handi baten ezbada gehiengoaren euskararekiko atxikimendu eskasa?
Nola eragin edo inspiratu euskararen alderako atxikimendua zeinaren gabe nahi ta ez euskara akabo baita?
Hau da aipatzen nuen baldintza, garrantzia duena edozein estrategia hauturekin.
Beñat,
Umeec eta gazteec ez dute eguinen ikusten ez dutenic. Imitatzaile bicainac dirade. Imitationearen bidez ikasten dute guehiena.
Imitatzeco eredu onac behar dituzte. Eta hemen daude gurhassoac eta iracasleac, ceinac eredu içan behar baitira umearen lehen 12 urtheetan, bederen. Guerorat ere bai nosqui.
Lehenengo 11 ezpa 12 urthe hauec importantenac dira umeen burua eraiquitzecotz.
Gaur egun gurhasso guehienac eta iracasle guehienac eredu osso caxcarrac dira, realitate bat ceinac umeari calte içugarria eguiten baiterauco.
Badira, gurhasso eta iracasle onac, baina guti, gutiegui.
Umeac asqui abandonaturic uzten dituzte eta dialogoa falta da. Elkarrizqueta guti, elkar eçagutze ttipieguia.
Umeec osso gutitan atheratzen dira calera. Osso guti jolasten dira adisquideequin. Interactione guti adin berdinecoequin.
Etchean ordu piloa emaiten dute, baina gurhassoequin ia hitzeguin gabe. Gurhassoen tono desegoquiac, desorducoac, eta oihuac dira ençuten duten bakarra.
Ascoc pensatzen dute iracasleec heci eta educatuco dituztela escolan.
Iracasleec erraiten dute etchetic ethorri behar liratequeela educaturic.
Hau da nehorc educatzen ez dituen ume hauec norc educatuco ditu?
Berez educatuco dira?
Ez. Guiçaquioc educatu behar gaituzte, gurhassoec eta iracasleec. Honelaco animaliac gara gu, non 12 urthe horietan educationea jasso behar baitugu benetaco guiçaquiac içanen bagara. Hau eguin ecic, guiçaqui hori erdi galduric ibilico da vicitza ossoan, miraculuric egon ez badadi. Eta miraculuac raroac eta bakanac dirateque bethi edonon.
Abandono ia total horren aurrean umeac atchiquitzen dira beren mundu imperfecto horretan eta concentratzen dira video joco eta smartphonetan. Hauec bilhacatzen dira gurhasso eta iracasle ordezco.
Umeac conturatzen dira, ederto ere, gurhassoac eta iracasle horiec dituzten acats gravissimoequin, eta ondorioz ez dira haietaz batere fidatzen. Mesfidatzen dira ossoqui eta desobeditzen hasten dira eta gueçurretan hasten. Hau da, gurhasso eta iracasleen copia içaiten saiatzen dira, gogoaren contra bada ere, hori baita escaincen çaien eredu erdiphurdizcoa.
Cer ikussi, hura ikassi.
Ume bati eguiten ahal çaion calteetaric graveena eta latzena da gueçur bat erraitea. Ttipia baliz ere, baina gueçur borobila.
Umeec badaquite naturaz gueçurrac usaincen, ttipiena baliz ere.
Gurhasso batec edo iracasle batec gueçurño hori erran duen momentutic umea ez da guehiago fidatuco. Ume hori edo galdu du edo galbidean jarri du, gauça bera baita.
Barka, Josu, hemen sarceagatic, mailarat ez bait naiz ailegatzen. Nere ustez, araço honec ondorio bat dakar: schiçophrenia. Gaitz hura ez da soilqui lagun sensible batzuec jassaiten dutena. Problema orocor bat da gurean, nere datuen arauerat.
Belaunaldiz belaunaldiko Euskal zibilizazioa eta zibilizazioaren ondarearen transmisioa eten egin da progresiboki duela hainbat belaunaldi. edo bizpahiru mende hauetatik hona.
Europa guzian gertatua dateke “moderntate”aren aroan sartzearekin baina are gehiago inperialistek desagerrarazi nahi zuten gurea bezalako Herri tipi tipi eta zapalduan. Belaunaldien arteko transmisioa etetea lortzea erabakigarria da zapaltzaileentzat.
Belaunaldi bakoitzak pentsatzen du aurrekoa baino inteligenteagoa dela, ondarerako ez du axolarik eta alderantziz tabula rasa egin nahi du, bere burua zerotik sortzen duelako sentsasiok mozkortuta.
Horregatik, Alexandre ondareaz hitz egiten hasi zinelarik interesatua nintzan eta galdegin nizun definitzeko.
Alexandre,
Ez çarela mailarat helcen?
Bon, ez dut uste seriotan çabilçanic!
Çureac haguitz interessantac dirade!
Azquen 15/20 urthe hauetan içugarri augmentatu dira umeen gaixotassun mentalac. Ez da harritzecotz nagussion functionamendua amiñi bat aracaturic.
Umeac osso material delicatua dira edonoren escuetan uztecotz.
Buruac sano behar dira egon, guero euscaldun edo erdaldun. Ikussico da.
Hemen tabula rasa eguin da “euskal” eta “eusko” ia guztiarequin.
Bacirudien zerotic hassi behar guinela gauça orotan.
Zerotic zerorat joaiteco bidaia. Alferric.
Laster Otegi bat Espainiaco ministro ez badute eguiten!!!
Mila esquer, Josu!! Maila dinot ceren umeac hecitzearen inguruan çuc planteatutacoa, nahiz eta cençu communecoa içan, handia bait da.
Nic 11 urtheco ume bati emaiten drauzquiot classe particularrac, dohainic, quiebran dagoen academia privatu baten baithan. Ardura itzela sentitzen dut horrequin. Bere mundua ulhercen dut, eta ikastetchean emaiten deraucoten hezcunça catastrophicoa iruditzen çait. Gucia eguiten dute tabletarequin, systema mongoliticoan, Idiocracy filmaco hospitalecoa beçalacoa, eta pantailequin badu halaco “zapping syndrome” bat. Hala ere, batzutan lortzen dugu concentra dadin, eta orduan bera gai da aditz taulac cantatzecoz, berceac berce.
Uste dut emango draucodala guiçarteracoz, paperezco atlas bat, gaztelaniaz den arren, eta horco informationea euscaraz tractatu, classean emaiten dutena hobeto intellega deçançacoz. Bainan, eta horrequin bere classequideen maila gainditzen badu?
Uste dut bere irakasleac subnormalac direla. Nic ere, eçagutu ditudan irakasleen erdia subnormal hutsac ciren eta dira. Funcionario hutsac. Legueari beguira bethi euren interes propioan. Hor iraulça bat eguin behar liçateque, dagoena hancaz gora utziz eta berce systema bat eçarriz.
Eta okerrena da ikustea euskarazco hezcunçan hori ere. Eçarrita dagoen euskarazco systemac nere ustez calte baicic ez du eguiten. Orduan, euskarazco systema hura babestea okerra da, nere ustez.
Otegi aiphatzen duçula, gure herrian igarcen dudan schiçophreniaren gaindicecoz interessant içan daitequeen hausnarquetatto bat botaco dut.
Azquen aldiotan nere inguruan denac daude asaldatuta EH Bilduc Espainiaco presupuestoac babestuco dituela eta. Are guehiago, ez dute ulercen nola Arkaitz Rodriguezec erraiten duen horrela 78co regimena aphurtuco duten. Erreça da ulhercen.
Aurrikussia da Espainian IV Republica bat. Europar Elkargoa pitzatu da. Brexit, orain Francia, Alemania, Belgica eta Austria bere aldetic. Francia eta Allemania Aquisgraneco Tratatuaren bidez lothuac (Charlemagneren egoitza nagussia). Europa hegoaldeco herrialdeac aspalditic dira PIGS, haur da: cherriac. Ethorquiçun honetan Espainia, cein ez baitu ecer pinctatzen nationeartean, berrantholatuco da. Bourbondarren monarchiac ez du Espainiaco Statua bilceco gaitassunic. Espainiaco elliteec Republica bat antholatuco dute.
IV. Republica espainola aurrikussiz, Otegic PSOE eta Podemos alderdi espainolequin, parte harcen luque oraingo regimenaren suntsiquetan, oportunismo hutsaz eta feuille de route bat cehazqui aurrerat eramanez. Lortuco dute euren helburua: espainiar Republica. Bainan seguruenic Republica hori eçarcen denean Espainiaco escumac aguinduco du, ceren horiec baitira orain ethorquiçuneco programma bat duten bakarrac. Bainan ezquer hauec euren bethequiçun historicoa lortuco dute: suntsiqueta.
Horretaracoz liquidatu çuten euscal resistencia, berdina eguin ondoren, haur da: barrutic suntsitu. Gurean, dena den, illegalqui. Ez da gauça bera Espainiaco edo Franciaco leguea eta Euscal Herrian sortutacoa. 1968. urtheco ETAren V. Assamblatu Nationalac mugarri bat utzi çuen, eta horthan dagoque guilça bat ethorquiçuneracoz, alderdien gainetic.
Gucizco maiteác, ezteçaçuela estranio eriden, labean beçala çaretenean çuen phorogatzeagatic, cerbait gauça vste gaberic ethorten balitzeiçue beçala:
1 PEDRO 4:12 BHNT
https://bible.com/bible/25/1pe.4.12.BHNT
H. Norbeit imagina edo figura
baten aitzinean presentatzen denean
haren aitzinean othoitz eguitera,
belhauricatzera edo gurtzera, edo
cerbeit haren ohoretaco seignaleren
eguitera, Iaincoa han eracusten
balitzaicu beçala.
Lehenengoan:
ethorten balitzeiçue beçala
= ethorcen balitzaiçue beçala
eta bigarrenean
eracusten balitzaicu beçala
Bietan optativo imperfectoa (-tzen):
ethorcen balitzaiçue beçala
eracusten balitzaicu beçala
Ez daquit ikusten ahal duçuen character irreal hori ceini buruz maiz minçatu içan naicen.
Erran cieçón bada Marthac Iesusi, Iauna, baldin içan bahinz hemen, ene anaye etzuqueán hil:
erran cieçon: indicativoco aoristoa = erran ceraucon
içan bahinz: optativo perfectoa
etzuqueán = ez çuquean
çuquean = çatequeen + toca
ez çuquean hil = no habría muerto
Hau erraiteco neuc
ez luquec hil
erran nuque, non:
luquec = liçateque + toca
JOAN 11:21 BHNT
https://bible.com/bible/25/jhn.11.21.BHNT
Marthak, Jesusi toka?
Beñat,
Eta Jaincoari berari ere.
Dialogo ia guztietan Leiçarraga toca edo noca erabilcen ditu.
Adeitassunez
Ken ceçaten bada harria, hila eçarri içan cen lekutic. Orduan Iesusec altchaturic goiti beguiac, erran ceçan, Aitá, esquerrac emaiten drauzquiat, ceren ençun bainauc:
ken ceçaten = kendu çuten
erran ceçan = erran çuen
Eta Jesusec Jaincoari toca:
Aitá, esquerrac emaiten drauzquiat, ceren ençun bainauc
JOAN 11:41 BHNT
https://bible.com/bible/25/jhn.11.41.BHNT
Eta eman ceçaten Sacrificadore principaléc eta Phariseuéc manamendu, baldin nehorc eçagutzen balu non licén, eracuts leçan, hatzaman leçatençát.
Azquen çathiaren izulpena:
(que) si alguno conociese dónde estuviera, lo manifestara, para que le prendieran.
eçagutzen balu: ba + optativo imperfectoa
licen: optativoa + en
eracuts leçan: optativo aoristoa + en
hatzaman / atzeman leçaten: optativo aoristoa + en
JOAN 11:57 BHNT
https://bible.com/bible/25/jhn.11.57.BHNT
Josu, beharbada gaizki ari naiz baina…
“erran ceçan” erran çuen baino ez ote da “erran zion”
Ez ote zen ohiko o-rekikoarekin batera a-rekiko beste datbo bat ere erabiltzen aditz-jokaeran?
Beñat,
Ez. Beguira:
erran ceçan = erran çuen
erran cieçon = erran ceraucon/cion
Adeitsuqui
Ados arrazoi duzu
Baina ez dago ere “erran ziezan edo zietzan” bezalako zerbait?
Iduritzenn Geroan beharbada?
Berrikitan eta txirripaz Irratian aditu dut filosofia erakasle bat erraiten baizik eta herri eta populu batzuetan gramatika eta filosofia alderako zaletasunak nabarmen lotuak zirela.
Aurrean izan banu galdatzen ahalko niokeena zen ian biak lotuak ziren independentziazaletasunarekin ere bai.
Beñat,
Leiçarraga baithan ciotzan typocoric ez dago.
ciotzan edota ciozcan bai aguercen direla anhitz idazleren liburuetan. Errannahia cizquion da.
Orainaldian diotza edota diozca (= (dizquio)
Leiçarragac derauco eta ceraucon erraiteco drauca eta ceraucan erabilcen ditu. O gabe A dativo singularrean, bai.
Philosophiac cerikussi handia daduca hizcunçarequin, honec mundu ikusquera emaiten baitu. Gure casuan statalitatearen berreçarcearequin edo independenciarequin ere lothura handi handia.
Ados o-datibo eta a-datibo horien arteko diferientzia distantzia kontua izango da hori eta hura artean bezala . Ez ote?
Delako filosofoak, hizkuntzan, gramatikari zion inportantzia emaiten, pentsamoldean, filosofiari bezala.
Beñat,
Leiçarragac çaizquio erraiteco edo çaizquio erraiten du edo çaizco edota çaizca.
Iraganaldian çaizquion, çaizcon edo çaizcan, erabili behar bidean hauec: citzaizquion, citzaizcon edo citzaizcan.
çaizquio – bizcaieraz jacoz, jacaz
citzaizquion/çaizquion – bizcaieraz jacoçan, jacaçan
Iraganaldia Nor Nori n bat ipiniric.
O eta A artean differenciaric dagoenz seculan ez dut aztertu. Burutic ere ez çait passatu. Içan liteque.
Bizcaian dio eta diogu erraitecotz, adibidez, deutso eta deutsogu baino haguitzez guehiago deutsa eta deutsagu erabilcen dira. Deutsogu ez dut seculan ençun. deutsagu hori, berçalde, *dotzegu ahoscatzen dute bizcaitar guehienec:
diogu = deutsogu, deutsagu, *dotzegu
diegu = deutsegu, deutseegu, *dotziegu
Federico Krutwig içan da euscarari buruzco philosophia bat eracutsi derautan bakarra. Neuc neure moldean explicatzen ohi ditudanac harenganic dira jassoac neurri handi batean.
Millaca ordu dedicatu derauzquiot nic optativo eta subjunctivoari buruz pensatzeari. Orain ulertu ditudala uste dut eta nahi dutenei transmititzen derauet.
Dathorren urthean haren jaiotzaren mendeurrena da, eta Leiçarragaren obren 450 urtheurrena. Duela 500 urthe Leiçarraga 15 urtheco gazte naffar independenta cen. Beraz, naffarrerac 500 urthe ditu.
Ikussi dugu goragoxe:
baldin nehorc eçagutzen balu non licén, eracuts leçan, hatzaman leçatençát.
Çucencen dut ERA bat ESE jarriric:
si alguno conociese dónde estuviese, lo manifestara, para que le prendieran.
licen = liz + en
LIZ fuese
Argui dago Aleguiazcoa dela, cerbait imaginatua. Eguiazcoac DA eta CEN lirateque.
Berdin EÇAGUTZEN baLU ceina aleguiazcoa baita (optativo imperfectoa). Orainaldian EÇAGUTZEN baDU (orainaldi imperfectoa) eta iraganaldian EÇAGUTZEN baÇUEN (iraganaldi imperfectoa).
si conociese = eçagutzen balu
Ez da “eçagutuco balu” (optativo futuroa) = si llegase a conocer, ez eta “eçagut baleça” (optativo aoristoa) cein baita “si conociera, y esto podría hacerlo en algún momento”.
Ez daquit ulercen çaitan
josulavin@gmail.com
Euscaldun ume naturalec, euscara etchean ikassi dutenec, DAGO ikassiric CEGOEN ikassi bitartean DAGOEN erraiten dute iraganaldian. Eta BALEGO erraitecotz BADAGOEN.
Hau processu normala da.
DAGO Bizcaian DAU ahoscatzen da. Beraz,
DAGO orainaldian: dau
CEGOEN iraganaldian: dauen
baLEGO aleguiazcoan: badauen
Bizcaico eta Euscal Herrico iracasle guehienec honi buruz edo ez daquite ecer, edo ignoratzen dutela emaiten du.
Nagussiengandic, gurhasso nahiz iracasle, baldin, ethengabe, dago, cegoen (bizcaieraz: egoan) eta balego ençuten balituzte, normala denez, haiec ere forma “egoqui”ago hauec ikassico lituzquete.
Umeec interiorizaturic daducate mundu irreal edo batzutan possible bat dagoela, phantasiazco mundu bat non goçatzen duten ttipi ttipitatic.
Nahiz eta erran “badauen” haiec badaquite ez dela reala.
Nagussiec segurtatu behar deraucote ume horri, 12 urthe baino lehen gutienez bi milla bider ençunen dituela contextu naturalean balego hori, legoque hori, baliz eta liçateque horiec, edocein adizqui.
Baina honetaraco asco hitzeguin behar da umeequin, interactionatu behar da haiequin, dialogotic eguin behar da sympathiaz, modu onean, respectuz eta maitassunez.
Ecin çaio exigitu ume bati jaquin deçan ia seculan ençun ez duena. Nondic jaquinen du? Segurtatu al çaio 2000 bider ençuna?
Ala aditz quadroetan ikassi behar al ditu adizquiac?
Mesedez, eduqui deçagun bihotz bat behar beçalacoa, eta ez arima gabeco patata bat!!
ethor çaitez: ven, vengas
• ez çaitez ethor: no vengas
ethor çaitecen: para que vengas
ethor çaitecela: que vengas
ethor çaitezque: es posible que vengas
Goico laur hauec ulercen eta erabilcen dituzten euscaldunec çailtassunac dituzte
ethor baçaitez: en caso de que vengas
ethor çaitecenean: cuando vengas
moducoac erabilcecotz. Argui dago, nire ustez, ez çaiela ongui iracatsi.
Aditz dembora berbera da bethi, erran nahi baita, ETHORRI aditzaren subjunctivo presente aoristoa.
ethor çaitez imperativoco forma subjunctivoco berbera da.
çaitez, denoc daquigunez, cintecen da iraganaldian (subjunctivoco iraganaldi aoristoa) eta cintez aleguiazcoan (optativoco aoristoa).
1. ethor çaitez: vengas (a partir de ahora)
2. ethor cintecen: vinieras (a partir de entonces)
3. ethor cintez: vinieras en el futuro (a partir de ahora o a partir de entonces)
Konpara dezagun hemengo usadioelin, nahi baduzu:
ethor çaitez: ven, vengas -Hemen etor zite edo txauri
• ez çaitez ethor: no vengas -Hemen ez zitela etor
ethor çaitecen: para que vengas- Hemen etor ziten
ethor çaitecela: que vengas- etor zitela
ethor çaitezque: es posible que vengas- Hemen zitezke
Goico laur hauec ulercen eta erabilcen dituzten euscaldunec çailtassunac dituzte
ethor baçaitez: en caso de que vengas
ethor çaitecenean: cuando vengas
Dakidanez gaurko egunean forma hauek ahantziak dira eta erranen ginuke : etortzen bazine edo zaharrek menturaz etor bazendi ( en naiz segur)
ethor çaitecenean hemen ez da erabiltzen (gehiago?)
Espero errore sobera ez eginik…
Anhitz esquer, Beñat!
Laburbilcen:
zite = çaitez
etor zite = ethor çaitez
ez zitela etor = ez çaitecela ethor
etor ziten = ethor çaitecen
etor zitela = ethor çaitecela
etor zitezke = ethor çaitezque
Beraz, ez dituçue erabilcen:
*etor zitenean = ethor çaitecenean
eta
*etor bazite: ethor baçaitez
Ez daquit ençunez guero, ea horco gendeac ulercen luqueten hau:
etor zitenean emanen dauçut
Berce bi hauec differentac dira, optativoac dira:
etortzen bazine = ethorcen bacina
etor bazinde/bazendi = ethor bacintez
Lehena imperfectoa (ethorcen) eta bigarrena aspectugabea edota aoristoa (ethor).
Optativo perfectoa ere erabilcen duçue:
etorri bazine = ethorri bacina
Eta segurasqui hau ez:
etorrico bazine: ethorrico bacina
Berce hau erabilcen al duçue?:
etorri izan bazine
Anhitz esquer
Euscara idatziarequin contacturic eduqui ez duten euscaldunec ez daquite euscal aditza explicatzen.
Haiec badaquite importantena: ikassi duten guztia erabilcen.
Bizcaieraz daquiten euscaldun gazte guztiec batuera dute escola hizcunça. Normalean, ia %100an, ez çaie iracasten escolan edota ikastolan relationatzen escolaco batuera etcheco euscararequin.
Hau da norma, baina normaletic ez daduca ecer.
Icen berdina duten bi hizcunça balira beçala, euscara eta eusquera/bizcaiera.
Euscal iracascunçac çulho handiac ditu, benetan.
etorri bazine = ethorri bacina/ problemarik gabe
etorrico bazine: ethorrico bacina/ egia da ez zela erabiltzen eta aditzeak beti arraro egiten zautala nahiz orai gero ta gehiago entzuten dugun eskolatuen aldetik eta erabili beharko ,baina egia da senez guk erranen ginukeela “etortzen bazina”
Aldiz “etorri izan bazine” problemarik gabe araua da eta
Beñat,
Ipharraldean
1. ethorcen bacina
dena’ hegoaldean
2. ethorrico bacina
da.
Çuec bederen ohitu çarete bigarrena ençuten. Hegoaldecoac ez, lehena ençuten.
Çuec ethor bacintez ere badaducaçue, hegoaldecoec ez beçala. Hauec, orocorqui, existitzen denic ere ez ohi daquite.
Leiçarragac ere çuen modura.
Niretzat hirurac dira (içan behar lirateque) differentac:
1. ethorcen bacina (baina nire ustez ez çara ethorcen)
2. ethorrico bacina (baina nire ustez ez çara ethorrico)
3. ethor bacintez (eta nire ustez possiblea da çu ethorcea)
Çuec bi, hegoaldecoec (eta batuerac) de facto bat. Hiruren errannahiac nahassiric.
Beñat,
Çuc erranec importancia içugarria daducate.
Ençun al dituçu noizbait batueraz erabilcen ez diren hauec?:
Ni ere joan nintzateke.
Guk ere ikusi genuke
Ama etorri litzateke
Alegeratu ginateke
edo
etorriric litzateke
ikusia genuke
ikusirik lukete
Anhitz esquer!
Baina galdez nago, ala eztute ençun vkan? Bainaitzitic lur orotara ilki içan da hayen soinuä, eta munduaren bazterretarano hayén hitzac. Baina galdez nago, ala Israelec eztu Iaincoa eçagutu vkan? Lehenic Moysesec erraiten du, Nic ielosgoatara prouocaturen çaituztét gende gende-eztenaz, gende adimendu gabe batez asserre eraciren çaituztét.
1. ala eztute ençun vkan?
2. ala Israelec eztu Iaincoa eçagutu vkan?
Badaquigu galderetaco AL hori nondic dathorqueen, ALA honetaric:
1. ala ez dute…?
= ez al dute…?
= ez dutea?
2. ala… ez du…?
= … ez al du…?
= … ez dua…?
Adeitassunez
ROMATARREI 10:18?-?19 BHNT
https://bible.com/bible/25/rom.10.18-19.BHNT
Ni ere joan nintzateke./ Ez dut gogoratzen baina iduritzen zait hemen erruz nahasten ginuela joanen nintzateke eta joan ninteke, orduan ez nintzateke harrituko. Inpresioa dut.
Guk ere ikusi genuke/ Ez baina ikusi genukeen behar bada?
Ama etorri litzateke/ Ez hor ere uste dut etor liteke erranen ginuela etorriko litzateke-ren ordez zentzu berarekin
Alegeratu ginateke/ berdin alegera gintezke ( ginateke et gintezke nahasten ginitue erruz)
edo
etorriric litzateke/ ez dut uste
ikusia genuke/ ez dut uste ikusia genukeen beharbada
ikusirik lukete/ ez
Baina kontuz ene euskarareki euskaldun zaharberrizahartu naizelako.
Segur gehiagogustatuko zinatekeela Betti (edo Pedro) aitonarekin zeinarekin Lafitte Kalonjeari gustatzen baitzizaion solastatzea. berak erranik.
Beste gauza bat orai ez da gehaigo aditzen:
” Deurria ( deabrua) sar balakio!”
Anhitz esquer, Beñat.
Nola erraiten cenuque?:
Ma mère serait allée.
ama joan ez denean.
Jakin izan balu kruspetak eginen zinituztela, gure ama zure etxerat joanen zen araiz.
Hori guzia hartu behar duzu prekauzioz, ahalegin guziengatik ere akats asko egiten ditut eta
Gero aurreko batean diozu:
1. ethorcen bacina (baina nire ustez ez çara ethorcen)
2. ethorrico bacina (baina nire ustez ez çara ethorrico)
3. ethor bacintez (eta nire ustez possiblea da çu ethorcea)
Momentuz ez dakit asko zirezten diferentzia egiteko kapaz.
Alta, zaharrek koleran oihu egiten zutelarik zutelarik “debrua sar balakio!” 3 kasuan gaudeke eta alta bazakiten debrua ez zitzaiola nehori sartuko. Ez ote?
Beñat,
Anhitz esquer!
joanen zen
Batueraz berdin:
joango zen
edo
joango zatekeen.
Hegoaldeco forma normala joango zen edota joanen zen da. Berez, iraganaldi futuroa.
Neuc “joan liçateque” erraiten dut, baina ascotan “joanen/joango cen”-en bat ere bai.
“Deabrua sar balequio” osso ejerra da. Içan, 3. typocoa da: ba + optativo aoristoa.
Compara eçaçu optativo imperfectoarequin:
“Deabrua sarcen balitzaio”
Honec ez luque valioco horretaraco.
“sar balequio” possible beçala aurkezten da, nahiz erraileac badaquien ez dela betheco.
Adeitsuqui
Gure zaharren sakrea gaskoei utziko diegu beraz ez doa bat hemen dugun egiaren beharrarekin.
Ene errua da beharbada baina “joango zatekeen” ez dut “joango zen” bezain kategorikoa sentitzen. ( elle aurait du edo pu aller…)
joanen cen bethi categoricoagoa da joanen çatequeen baino.
joanen çatequeen = beharbada joanen cen (berez iraganaldi futuroa + que)
-que- horrec probabilitatea adiarazten du indicativoari lothuric
joanen dateque = beharbada joanen da (berez orainaldi futuroa + que)
Ikussi aditza
Presentea: dakussa
Presente imperfectoa: ikusten du
Presente perfectoa: ikussi du
Presente futuroa: ikussico du
Presente aoristoa: ikus deça
Imperativoa: bekussa
Imperativo aoristoa: ikus beça
Preteritoa: cekussan
Preterito imperfectoa: ikusten çuen
Preterito perfectoa: ikussi çuen
Preterito futuroa: ikussico çuen
Preterito aoristoa: ikus ceçan
Optativoa: lekussa
Optativo imperfectoa: ikusten lu
Optativo perfectoa: ikussi lu
Optativo futuroa: ikussico lu
Optativo aoristoa: ikus leça
ba-
bait-
ait-
albait-
-que-
-en
-enean
-ela
-elaric
…
“Çu ethorri bacina, ni ere ethorri ninçateque”
Goico hau erraiteco moduric hedatuena gaur egun
“Gu ethorri (içan) bacina, ni ere ethorrico nincen”
da.
Leiçarragac casu honetan
ethorrico nincen
erran beharrean
ethorri ninçatequeen
erabilcen çuen, hau da, iraganaldi burutua + que.
Onhartecina iruditzen çaicu Euscalçaindiaren bigarren auquera, erran nahi baita:
etorrico nintzatekeen
erraitea, bon, erran deçagun nahi ukaitea.
“habría venido” itzulpenean “venido” hori “ethorri” da euscaraz.
Ekinça imaginatzen dugu amaitua beçala.
Hirur auquera, beraz:
1 ethorrico nincen: Guehienec
2 -co = > -que-
ethorri ninçatequeen: Leiçarragac
3 ethorri ninçateque: bakar batzuec
Ni ikasten noa. Ea schema edo anceco cerbait eguiten dugun.
Iñarrondo,
Erabil eçaçu Naffar Translator:
https://sites.google.com/site/linguanavarrorum/
eskema = > schema
antzeko = > anceco
dizut = > derauçut
edo textu ossoac.
Baldin ezpaliz haur Iaincoaganic, deus ecin laidi.
legi + que = > legique, laidi edo laidique
Forma unificatua: leguique, leidi edo leidique.
JOAN 9:33 BHNT
https://bible.com/bible/25/jhn.9.33.BHNT
laidi?? Zer da laidi?
Egun on, Ane
Ikus EGUINen orainaldia Leiçarraga baithan:
daguit, daguic, daguin, dagui, daguigu, daguiçue, daguite
QUE particularequin içan beharrean honela:
daguiquet, daguiquec…
honela da:
daidit, daidic, daidin, daidi, daidigu, daidigu, daidiçue, daidite
edo particula ere eransi ahal çaie:
daidiquet, daidiquec…
-GUIQUE- = -IDI- edo -IDIQUE-
Eta bethe citecen eraucimenduz, eta elkarrequin minço ciraden, cer leidioten Iesusi.
bethe citecen = bethe ciren
eraucimendu: amorru, furia
Aleguiazcoa + que
leidiote = leguiqueote (leguioquete)
podrían hacerle
Iraganaldia + que
ceidioten = ceguiqueoten (ceguioqueten)
Orainaldia + que
daidiote = daguiqueote (daguioquete)
LUKAS 6:11 BHNT
https://bible.com/bible/25/luk.6.11.BHNT
EGUIN aditza Leiçarraga baithan ez da aditz normal bat.
Orainaldiac, iraganaldiac eta aleguiazcoac eguin + eçan errannahia dute:
dagui = eguin deça
ceguian = eguin ceçan
legui = eguin leça
Halaber + que:
daidi(que) = eguin deçaque
ceidi(que)an = eguin ceçaqueen
leidi(que) = eguin leçaque
Ecen Leguearen impotentiác deus ecin çaidianean haraguian, Iaincoac igorriric bere Seme propria bekatutaco haraguiaren formán, eta bekatuagatic, condemnatu vkan du bekatua haraguian.
deus ecin çaidianean
Iraganaldia + que:
çaidian = ceidian = ceguiqueen
podía hacer
Hemen indicativocoa da.
ERROMATARREI 8:3 BHNT
https://bible.com/bible/25/rom.8.3.BHNT