Gimenokeriak (2): Gimeno, helduentzako euskara eskolen aurka

Gimenokeriak (2): Gimeno, helduentzako euskara eskolen aurka –

2019an, Cascanteko herritar batzuen ekimenez eta eskariz, eta erakundeen babes handirik jaso gabe, lortu zen Hezkuntza Departamentuak helduentzako euskara eskolak eskaintzea herrian. 40 lagunek eman zuten izena. Castejonen, Cascanteko adibideari jarraikiz, gauza bera egin zuten, eta 48 lagunek eman zuten izena. Tuteran, gauza bera, eta 90 lagun inskribatu ziren.

Baina Gimenok eskolak bertan behera utzi zituen, azalpenik eman gabe.

Azkenik, Geroa Baik Parlamentuan azalpenak eskatu, eta Gimenok atzera egin zuen. Gimenok atzera egin zuen lehenbiziko eta azkeneko aldia izanen zen.

Erreferentziak:

Educación recitifica y dará euskera en Tudela: www.noticiasdenavarra.com/navarra/tudela-y-ribera/2019/10/23/educacion-recitifica-dara-euskera-tudela/863648

Gimeno aboga por estudiar euskera en las “instancias adecuadas”: www.noticiasdenavarra.com/actualidad/sociedad/2019/10/25/gimeno-aboga-estudiar-euskera-instancias/864081

El Euskera y la Ribera, por Edurne León: www.lavozdelaribera.es/el-euskera-y-la-ribera-por-edurne-leon

(Argazkia: Iban Aguinaga, Noticas de Navarra)

Gimenokeriak (2): Gimeno, helduentzako euskara eskolen aurka