Xabier Lete, iraultza gustatzen ez zitzaion poeta

Xabier Lete, iraultza gustatzen ez zitzaion poeta –

“Azaroko arratsaldean elurra ikusi dut

Bianditz mendiaren hegal-gailurretan,

Xuri hartan begirada itsatsirik

“berriz ere negu atarian”.

Hitz hauek Xabier Leterenak dira Lourdes bere emaztearen heriotzaren urtemugan, bere gaztarako mendi mitikoa elurrez zurituak ikusita idatziak.

Xabier Lete, iraultza gustatzen ez zitzaion poeta

Xabier hil eta egun batzuetara Durangoko azokak omenaldia prestatu zion. Bertan, idazle, abeslari eta pentsalari zenari omenaldi sentikorra egin zioten euskaltzale askok. Ni, berriz, bere azken liburua motxilan, mendira jo nuen Biandizeko aiekara.

Mendi txango hark bere obran murgiltzetik asko zuen. Ordurako Xabierren obra osoa irakurrita nuen. Baina, elurretan belaunetaraino sartuta sortzen duen nekeak eraginda, dela paraje txundigarriek eragiten zidaten harriduragatik, kontua da geldialdietan berrirakurritako zenbait pasartek zelai mistikoetara hegaldatu nintzela. Ez naiz mistikoa, baina une mistikoak oso bereziak eta txundigarriak suertatzen zaizkit.

Geldiune berezia Aginakoa. Oteitzaren obraren atalaiatik zabalera begira imajinatu nituen Mikel, Xabier eta Artze anaiak. Bataren sorgin letania garratzak, besteen otoitz gartsuak eta txalapartaren ttakunak behe erreken murmurioz kanta bihurtuz.

Lesaka eta Oiartzungo mugetako mendi eta basoetako haize uluak eta gure hizkuntzaren zurrumurruak letania antza hartzen dute nire belarrietan.

Egun zoragarria egiten zuen. Eguzkia nagusi, ez lainoa. Elurrari distira zerion eguzki azpian. Dena zen ez ohiko, desberdin. Erbinude zuriz jantzita, zein eder eta zoragarri azaltzen zen begi-bistan nuen oro! Une gogorangarri hura Xabierri zor diot.

Neguak badu heriotik asko; eguzkiak, berriz, bizitzatik. Heriotza eta bizitza, hutsa eta betea. Agiñako gunean Oteizak antzina eta geroa bildu ditu zirkuluaren inguruan. Berak hutsa ikusten zuen tokian nik bete-betea ikusten dut. Izan ginelako omen…

Oraindik mortalen lurraldean zegoela, bazirudien bizitzaren nekeak eta ajeak jainkoen altzoetara eraman zuela gure poeta; gure herriarekikoak, berriz, bihotza uzkurtu: Euskal herri nirea ezin zaitut maite, baina nola biziko naiz zugandik aparte… Kantuak asko zuen garrasi mingarritik. Min etsitutik askatasun griñagotik baino esango nuke.

Aitortu behar dut, Izarren hautsa denboran zehar bihurtu zen bizigai poema liluragarri eta materialista sortzeko gai izan zen poeta gazte errebelde existentzialista hura oso gogoko nuela, ni ere gazte nintzen garai haietan. Adindutakoa, mistiko bihurtu gerokoa, ez hainbeste.

Batez ere, lebitazioetatik lurrera jaisten zenean munduarekiko zuen iritzia ematen ausartzen zenean. Ia “enfat terrible” izandako gazte hura, hain kontserbadore bihurtutako zahar abaildua azaltzen zitzaigunean.

Bere hitzak dira:

“Niri iraultzak ez zaizkit gehiegi gustatzen. Egitura bat ipurdiz gora jartzea da iraultza, modu bortitz batean”.

Bistan da, Iraultza desastrearekin lotzen zuela. Alabaina, desastrea gehienenetan iraultza ez egitetik dator.

Izan ere, egiturak ipurdiz gora jarriz edo gizartea zilipurdika irauliz, krisian eta desegin bidean dauden egiturei beste egitura berriekin ordezkatzeko egiten dira iraultzak. Egitura sendoak dituen gizartean iraultzak jai du. Eta aldaketa-haustura prozesuan sortzen den bortxakeria iraultzailea gehienetan boterearen aldetik datorrenari erantzuteko izaten da.

Iraultzak zirkunstantzien seme-alabak dira.

Hor ditugu baketsuak nahi izan, baina utzi ez zieten iraultza asmoak. Allenderi gertatu zitzaiona Txilen, adibidez. Gogoangarria Xabier berak Isabel Allenderi egindako kanta zoragarria. Galdetzen dut: mundu bortitz honek bere horretan jarraitzea baino gauza bortitzagorik ba ote?

Iraultzak ez dira inoiz konspirazio baten ondorio izaten. Ez du puncharekin zer ikustekorik edo estatu kolpearekin. Izan helburu bera edo kontrakoa, Estatu kolpea eta Iraultza oso bestelakoak dira.

Iraultzak gertatzen diragehiengo zapalduak bere horretan jarraitu nahi ez duenean, eta gutxiengo zapaltzaileak nahi bezala agindu ezin duenean. Lenin dixit.

Xabier Lete, iraultza gustatzen ez zitzaion poetaInork gutxi harrikatzen du demokrazia, nahiz eta jakin nola sortu zen. Frantses Iraultzarekin, historiako iraultzarik odoltsuenetakoarekin, hain zuzen. Demokrazia lepo mozketak espektakulua bihurtuz sortu zen.

Beste iraultza motak, sozialistak, hain zuzen, horiek gupidarik gabe harrikatzen dira, baina denok dakigu zergatik. Ez direlako egokitzen egungo estatus quora. Frantziako Iraultza integratua dago kapitalismoaren ortzimugan. Beste mota bateko iraultzak, ez, ordea. Helburuek bereizten dituzte.

Eric Hobsbamn historiagileak dioen bezala: 68ko Maiatzak, garaitu ez bazuen ere, frogatu zuen ahal zela herrialde industrial garatu batean, bake, prosperitate eta itxurazko egonkortasun politiko egoeran, iraultza egitea”.

Inork ez daki zeren antza hartuko duten etorkizuneko iraultzek, nahiz eta badakidan izan izango direla. Utopia askatzailea edo distopia beldurgarria. Horra gakoa.

Gaur ez dago iraultzarik, baina gauza asko daude ipurdiz gora.

Sozialismoa ala basakeria! Aldarrikatu zuen Rosa Luxenburg-ek duela ehun urte. Walter Benjaminek, amildegira doan trena hondoratu baino lehenago, segurtasun balazta jartzera iritsi den humanitatea bezala irudikatu zuen Iraultza.

Xabierren heriotzatik hamar urte igaro dira, iritzi asko plazaratu dira Xabier zena gogoan. Izan ere Xabier handia ertz askoko pertsona genuen. Bakotzari berea horra gizalegea.

Xabierren omenezko mendi txango eder bezain neketsuaren ondorengo burutazioak, hauek nireak.

Xabier Lete, iraultza gustatzen ez zitzaion poeta

Oreretarra. Idazlea eta politikaria. Alternatiba alderdiko kidea.

87 pentsamendu “Xabier Lete, iraultza gustatzen ez zitzaion poeta”-ri buruz

  • Xabier Lete erabat fidela izan zen bere buruarekin eta existentziaren zentzu baten bilaketa pertsonalarekin.
    Sozialismoa ala basakeria! Zergatik izan behar du ezinbestekoa aukera hori?
    Praktikaren ikuspegitik aztertuta, Sozialismoaren barne ez al da gertatu basakeririk?
    Eta teoriaren aldetik ere ez dut uste sozialismoa paradigma zientifiko bat denik. Nola izan liteke zientifikoa paradigma bat non persona bera ez den gizartearen oinarria?

  • Lete ez zen sekula santan iraultzailea izan ez eta marxista-leninista eta hori da askok barkatu ezin diotena.
    Existentzialismotik kristautasunera berak eramandako bidea gauza logikoa iruditzen zait niri zeren zimiko existentzialak bilaketa erlijiosora eramaten du ezinbestez. Gogoan izan dezagun, euskaldun bat izan zen lehen existentzialistetakoa, Miguel de Unamuno jauna.
    Iraultza gehienek desastrea eta odol-isurtze paregabea ekartzen dutela historiaren gertakari arrunta besterik ez da. Batzutan iraultza eskubiak egiten du (Franco-ren kasuan) eta bestetan ezkerrak (iraultza errusiarra). Ondorioa ez da oso desberdina, diktadura zurruna, askatasunaren desagerpena, kontrol poliziako-politiko-militarra, eta abar.
    Gure herria ezagutu ditugun iraultzaileek badakigu bide hori eraman dutela, gizartea oinperatu nahi izan dute eta askatasuna ezabatu ere, beren neurrian. Ondorioa, porrota eta sofrikarioa.
    Lete mesianismo horien guztien kontrakoa izan zen eta horregatik isilarazia izan da bere irudia. Orain hilik dela eta bere ahotsez defendatu ez daitekeela badirudi batzuk bere alderdi positiboak eta negatiboak azpimarratu behar dituztela.
    Leteren testigantza “gatazka” delakoan ETAk eragindako demasia eta bere aldeko zibilek egindako estrategiaren aurrean ohore bat da euskal kulturarentzat. Ez dut horretan dudarik egiten. Profeta izan zen frankismoa gaitzetsiz eta profeta ere politika teologia politiko-marxista-leninistan bihurtu zutenak salatuz.

  • Lete gainbaloratuta egon zen bere garaian. Eta “pose mesianikoak” gehiegi erabiltzen zituen. Originaltasun gutxikoa gainera. Bere izaera soziala eta politikoa bere “Gizon arruntaren kopletan” islatzen dira. Frankismoaren kontra egon bazen ere ez dut uste inonko arriskurik hartu zuenik. Gainera ez dakit zergatik izan behar den elementu positibo bat tipo baten biografian Francoren kontra ibiltzea edo egotea. Salvador Espriu plagiatu zuela ere zabaldu zen bere garaian. Hilda dago, eta ezin da defendatu baina bere produkzio “kulturala” nahiko eskasa iruditzen zait. Komisario politiko lanetan ere ibili zela…Niretzat Lete “pitokeriak solemnitatez”esaten zituen tipo bat zen. Bere alderdikideek ere ez dute dagoeneko aintzat hartzen.Gipuzkoako diputazioan ere kulturako diputatua izan zen eta bere lana seriotasun minimo batekin definituko duenik…..

  • Ez nago batere konforme zuk esandakoarekin. Lete Ez Dok Hamairu-ren barnean kontsideratu behar da eta talde horrek egin zuena gauza ikaragarria izan zen euskal kulturarentzat: antzinako kantak indarrean jarri, Zuberoa deskubritu (Lertxundiren kasuan), Ifarra eta Hegoa bilbatu, euskal poeta modernoak musikatu, tradizioa eta modernitatea uztartu. Hau guztia, noski, protesta kanta politiko oportunistatik erabat kanpora eta transizioaren politikaren gehiegikerietatik apartaturik.
    Franco-ren garaian, Erramun, euskaraz kantatzea gauza oso garrantzitsua izan zen, euskara eta euskal kultura begibistan jarri zituelako, isilduraren gainetik. Xamar Garraldako hizkuntzalariak esan zuen zenbateko zirrara sortu zuen Aezkoa ibarrean Ez Dok Hamairukoen presentzia, euskara zokoratua zen leku batean. Hori gutxiestea benetan zure euskaltasunaren tamaina adierazten du.
    Xabier Lete poeta handi bat izan zen ere, azken mende erdian sortu den handienetakoa. Zuk diozu irakurri duzula: benetan? Bere existentzialismoak bazuen originaltasunik eta garaiko itxikerietan arnas bide izan zen gazte askorentzat. Noski, gero sortuko ziren “mesianismo” potenteak, gizakiaren odol isuriaren arrimuan. Letek hori guztia gaitzetsi izan zuen eta horregatik diote gorroto hainbatzuk. Zuretzat noski beste txikikeri ergela izango da Txirrita bertsolaria egungo euskaldunarentzat musikatzea, berso zaharrak plazaratzea, eduki sozialeko poesiak egin eta kantatzea, Xalbadorren heriotza… Ez dakit zure erreferentziak zeintzuk diren: Hedoi Etxarte akaso? Komisario politiko lanetan aritu zela? Baina Erramun, badakizu zer den benetan komisario politiko bat? Jendea mehatxatzen dabilena, dendez denda dabilena konsignak saltzen, enfin, orain gutxi arte, ETAk armak zituenean, jendea disziplinatzen zuen jendea. Horien artean ez da sekula Lete ibili. Bere alderdikoek ez dutela aintzat hartzen? Gaurregungo EA jibarizatuaz ari zara akaso?
    Lete poeta eta kantar handi bat izan zen, eta gizaki ausart eta morala, heriotz eta mehatxuen garai batean, Erramun. Jakin beharko litzateke zure gusto poetiko-kantariek zeinekin lerratzen zaituzten ikusteko zenbateraino zure iritzia sektarismo hutsa den ala ez.

  • Xalbadorren heriotza porsia faltsu bat da, sentimentuen teatralizazio merkea. Eta zuk hainbeste gorrotatzen duzun Ezker Abertzaleko pertsonen hiletetan kantatzen da. Eta zuk ere Bentazar onartzen didazu orijinaltasun gutxikoa izan zela…Ez zen “iraultzailea” izan baina abertzalea ere ez. Bera eroso zegoen Juan Carlos Iaren erresuman…garbi esan zizuen: Euskal herri “nerea” ezin zaitut maite….baina haur andaluz bat ordea maitatzen zuen.
    Espainiatik etorritako langileekin aberastutako burgesen poeta izan zen. Existenzialista izan omen zela…itxurakeria intelektuala!

  • Bai, noski, Xalbadorren Heriotza poesia merke bat da eta kanta ezin okerragoa eta nola euskaldun gehienak “alienatuak” garen engainu ustel horren ondorioz abesten dugu sentimendu faltsuekin.
    Ene Erramun, euskal kantaririk onenetakoa, euskal sena harrapatu duena eta euskalduna liluratu duena izan zen Xabier Lete. Egitate hori zuk zapuztu nahi izatea balio epaiketa hutsez ematen du zure herri sensibilitatearen tamaina. Zein da zuk liluratzen zaituen kantu dodekafonikoa? Xalbadorren Heriotza ezker abertzalekoen hiletetan kantatu egiten dela? Orduan kanta horrek ezker abertzalekoek eduki ditzazketen prejuizio ideologikoak gainditzen ditu bere indarraren ederrez, Erramun. Zeren uste baitut ezker abertzalekoen artean badela abertzalerik eta euskal sena duenik eta horregatik Xabier Leteren handitasun estetiko eta gizatiarra sumatzeko gauza dela (ez zu bezala, begibistan denez).
    Xabier Lete ez zela abertzalea? Erramun, aipu ala azterketa zehatzen bat egingo bazenu horrelako baieztapena frogatzeko akaso edukiko luke sinesgarritasun apurrik, bestela ez baitu ezerrez. Juan Carlos Iren erresumarekin ados zegoela? Serioski mintzo al zara? Zer zerikusi du Juan Carlosek euskal literatura-poesia-kantarekin? Ez duzu bukatu Leteren bertsoa, Euskal Herri nerea ezin zaitut maite, baina nun biziko naiz zugandik aparte… Haur andaluz bati egin ziola kanta bat? Erramun, ez erori xinplekerietan, abertzale izatea eta haur andaluz bati kantu egitea uztartu daitezke inongo arazorik gabe. Ikusten da ez duzula Leteren poesia irakurri, bere drama ezagutu bere hezurmamitze poetikoz eta bere pentsakeraz tutik ere ez dakizula. Gomendatzen dizut Alberdaniak ateratako Autobiografia bertan Leteren hitzak ageri baitira. Ene Erramun, Lete, Gabriel Aresti, Lizardi, Orixe eta beste gutxi batzuekin batera euskal poesiaren parnasoa osatzen du. Baina akaso horiek ere, Letek zuk kalifikatu duzun bezala, euskal burgesak dira espainiar langileak esplotatzen dituztenak. Ai ene, zenbateko itsukerian murgildurik dagoen askotxo, zenbateko ezker muturreko konplexu paregabez, Erramun joan zaitez Aizkorrira nahiz eta Bikilaren konpainiarekin, euskal naturak ongi piskat egingo lizuke eta akaso orduan Lete gehiago konprenituko zenduke.

  • Bai Bentazar Aizkorrira joan naiz, baina bakarrik. Eta jakin ezazu zuk hainbeste maite duzun Unamuno horrek Espainiako militarren eskuartzea eskatu zuela Gerra Zibilaren bezperan.
    Eta Alberdaniako libururik ez dut irakurtzen eta are gutxiago erosten.
    Zure “santu” horrek garbi rsan zizun ezin zela bizi Euskal Herritik aparte…noski hemendik kanpo ohartuko ziren plagiatzaile hutsa zela eta.
    Eta ez zuen Euskal Herria maite, konplejoz beterik zegoelako, zoritxarrez española izatera ere ez zen iritsi, edo zorionez.
    Eta ez egizu Lete beste euskal poeten ondoan jarri, hori tranpa egitea da. Oprtunista zen aldian tokatzen zenera egokitzen asmatzen zuena.Baina ez zen benetako poeta ere.
    Eta hiletetan bere kantu absurdo hori kantatzeak zera erakusten du: euskal izaerari eusten saiatzen diren abertzale apurren ahuldade kulturala.
    Gezur hutsa izan zen kalera jainkoaren bila tango baten musikaz ateratzen zenaren istorioa.

  • Unamuno maite dudala ez dut esan, esan dut pentsalari handi bat zela, existentzialismoaren lehen filosofoetakoa, eta idazle ona. Baina zuk antiparra politiko estuen bidez juzkatzen dituzu idazleak eta kantariak ez nola ez diren zure ortodoxiara egokitzen, orduan esplotazaileak, fatxistak dira… Unamuno, bai, haseran fatxisten alde jarri zen eta gero kontra. Baina zuretzat matizarik ez dago bizian, kondenatu eta kitto egiten duzu. Motel, zabaldu begirada eta zuretzat ona izango da.
    A bale, Alberdania zure inkisizioaren indizean dagoen editoriala da, nahiz eta euskal liburuak publikatu. Ikusten da euskal liburu eta idazle batzuk ere zure kondenaren infernua egokitzen dituzula. Ze idazle eta ze editorial libratzen da zure eskomikuetatik, posible bada jakitea?
    Ikusten da, gainera, oso gauza ikusten duzula zure burua, argudio batere gabe, Xabier Lete mesprezatzeko. Ez zuela Euskal Herria maite? Euskal Herriarengatik eman zuen bizia, euskal kulturarengatik, euskal kantarengatik, euskal poesiarengatik… Baina akaso Euskal Herriarengatik bizia ematea zuretzat jendea hiltzea da. Ez motel Euskal Herria indar eraikitzaileek altxatu dute, eta horien artean euskal poetak dira.
    Ez zela benetako poeta? Noizbehin zure baieztapenen bat frogatuko ahal duzu? Euskal herritarren bihotzetan bizi diren hainbat poema, bertso eta kanta egin zituen. Esango ahal didazu ba zeinekin konparatu dezakezu? Zu akaso kantari ala poeta hobeagotzat duzu zure burua? Edo beste zein kontsideratzen duzu horrela?
    Zerri deitzen diozu bortiztasun ala indartasun kulturala, Erramun? Internazionala ukabila gora kantatzeari akaso?
    Zure aurre-iritzi politiko horiek Euskal Herriko gizandiak mesprezatzera eramaten zaituzte. Eta oraindik ez didazu aipatu ezta erreferentzia bat, bakarrik zure deskalifikatzeko modua. Positiboagoa izan beharko zinake, Erramun. Euskal bertsolaritza, kanta eta literatura direna diren arren gureak dira eta guk euskaldunok apreziatzen ez baditugu zure kubako lagunek ez dute hori egingo.

  • Zure Kubako lagunek apreziatzen dute Letere habanera? Zertara datoz Internazionalaren aipamenak, ukabilak eta horrelakoak? Ez dakizu gaian behar bezala zentratzen, Bentazar, arazo bat daukazu errealitatea ulertzeko. Eta barregarrikeriak ez esan, Letek ez zuen eman bixia Euskal Herriarengatik. Alderantziz giputxei ordainarazitako zergakin bapo bizi izan zen. Eta bai pertsona moduan ez zuen begirunerik merezi.
    Ez du balioko ezer utzi, bera Gipuzkoako Diputazioan jarri zutenek ere aspaldi ahaztu zuten.
    Jasaten dugun estafa kulturalaren beste osagai bat.

  • Bai, Letek bizia eman zuen Euskal Herriarengatik, bere azken arnasa arte, eta gainera euskaldunak euskaldun izateko gogoa berpiztu zien bertso, poema eta kanten bitartez. Zuk ez duzu hori apreziatzen, errespetatzen dut, baina, noski, zure gusto literarioak bakarrik Letetaz egiten duzun ukapenez dakizkit. Eta gero Juan Carlos erregea eta horrelako txolinkeriak aipatzen dituzu Lete gutxiestu eta baztertzeko. Hori baino gauza parragarriagorik ez dut nik esan.
    Lete politikari izan zen eta horretan jardun zen beste asko bezala, inori minik egin gabe, euskara eta euskal kultura erakundeetatik sustatuz. Gaurko EAkoek, zu bezala, ez dute euskal kultura apreziatzen. Baina Letek milaka kide ditu euskaldungoan, hori egia da, eta euskal literatura irauten duen arte apreziatua izango da. Estafa kulturala diozu? Eta zer da estafa kulturala ez dena? Ez zara definitzen, bakarrik kontra egiten duzu, ezezko biribilak eta argudiorik gabeak botatzen dituzu. Ene badatxue!

  • Txorradaik ezegik esan/idatzi Bantaxar, Lete pailazo triste bat izan zuan, plagiatzaile oportunista bat, Eitbeko bere programak horren lekuko.PNVko komisario politikoa, euskal kultura amildegira eramaten lagundu zuena. Eta ez zen abertzalea, benetako abertzaleak gorrotatzen zituena

  • Plagiatzailea? Zeini egiten zion plagio Letek, ene Erramun? Txirritari? Arestiri? Ez duzu ezer argudiatzen ez eta definitzen eta baieztapen purrustadatsuen bidez mintzo zara, ezer aportatu gabe gaiaren inguruan. Ikusten da ETBko euskal kanten programa hori ez zitzaizula gustatzen. Ba niri euskal kultura asko gustatzen zait. Ulertzen dut, zure plazer literarioa euskal literaturatik kanpora dabillela. PNVko komisario politikoa? Erramun, komisario politikoa izatea bestelako gauza da, ezker abertzalekoek horretaz asko dakite, bai, auzo eta herrietan jendea isilarazten, disziplinatzen eta koakzionatzen zebilen jende hori zen komisario politiko, ETAk bizkarra zaintzen zien bitartean. Letek, ordea, euskal kulturaz jarduten zen eta erreferentzia bilakatu zen horretan. Baina horretarako euskal kultura eta literatura gustatu behar zaizu, eta ikusten dut ez dela hori zure kasua. Euskal kultura amildegira? Ba nik euskal kultura oso oparoa ikusten dut: hor dira Bernardo Atxaga, Patziku Perurena, Joseba Sarrionaindia, Aingeru Epalza eta beste dozenaz gorako lehen mailako idazleak. Bai, zuretzat hori estafa literarioa da. Zer ez da estafa literarioa? Zure irizpideen oinarriak esplikatuko dituzu edota ezkutuan utziko dituzu oilobusti baten moduan?

  • Bentazar,
    Anhitz esquer çure hitz bethiere egoquiengatic.

  • Eskerrak zuri, Josu, Nafar euskara eta euskal kultura historikoaren alde egiten duzun aleginagatik.
    Aipatu idazle horien artean egungo nafar eskolako behinenetakoa ez dut nik aipatu eta seguru zuk atsegin duzula: Manu Ertzilla jauna, ezkutuan dugun harripitxi ikaragarria.
    Ondo izan eta besarkada bat.

  • Manu azquen laur decadetan adisquide ukan dut eta haren obra eçagutzen dut, are oraino ineditoa dena ere.

  • Hainbeste inuzentekeria idatzi aurretik, jakin gutxienez :… ‘Xabier Letek plagioa egin zuela plazaratu zuen Koldo Izagirrek duela egun batzuk idazleari buruz idatzi duen antologian. Rainer Maria Rilke poeta alemaniarra eta Carles Riba idazle kataluniarra plagiatu zituen Letek Euskaltzaindia-BBKren Felipe Arrese-Beitia lehiaketan saritutako Zentzu antzaldaketaren poemategia-n, 1992. urtean.’…
    .. Eta Alberdaniakorik, ezta oparituta ere hi….

  • Bai noski, itzuli zituela, poema sekuentzia batean beren itzulpenak sartu zituen eta oso ondo gainera. Horretarako jakinduria eduki behar da eta artea. Hori da Koldo Izagirrek adierazi ez zuena, Leteren itzulpen batek Koldo Izagirreren original guztiak baino hobeak direla. Portzierto, zuentako baten batek poema liburu hori irakurri ahal du? Gaizki ala ongi egina dago Letek egindakoa?
    Alberdania? Zer da hori? Juan Carlos erregearen editoriala? Ze editoriala gustatzen zaizue ene badatxue? Zer poeta? Mikel Antza akaso?

  • Peru_Gabiriko 2020-09-10 01:04

    Kaixo Bentazar, aspaldiko!
    Lehengo taju zârrean ikusten zaitut oraindik, sano-sano egurra partitzen…
    Ondo da, ondo…

    Zure iritziekin bat egin beharrean nago. X Lete goitik beherako poeta genuen, nahi den adina itzulpen egin arren, beti bere zigilu pertsonala ipintzen zekiena. Oso estilo berezia. Letrista moduan fenomenoa.

    Uste dut azken aldian, gaixotasun larriak eragindako pentsamendu sakonak euskal literaturaren erpina direla (poesia arloan esan nahi dut)

    Onegia, sakonegia, agian, gure herri xelebre honetan ulertua izateko.

    B Gandiagarekin batera, euskal poetarik onena.

  • Salvador Espriu ere plagiatu zuen, Gabriel Celaya, Gaby, Fofó eta Miliki TVEko pailazoak…Plagiatzaile bat ezin ba poeta ona izan!. Eta berriro irakurri dut bere Xalbadorren heriotzarena eta oso txarra da, ez dauka zentzurik letra horrek. Xelebrea bai eta dagoeneko ez euskalduna hiletetan hori kantatzen duen herria.
    Leteren obra guztiari faltsutasuna dario. Sikera ausartu balitz abertzaleei zien gorrotoan oinarritutako zerbait idazten…Ze azken finean hori zen bere benetako sentimendua. Garbi dago Xalbador hil zenean ez zuela ezer sentitu.

  • Egun on guztioi.
    Komenigarria litzatete eztabaida honetan, duela urte batzuk argitaratu ziren artikulu hauek irakurtzea, asuntoa gehiago eta hobeto argitu arren:

    http://www.arteliteratura.eu/literatura/xabier-lete-elurra-urtu-ondoren/

    http://www.arteliteratura.eu/literatura/xabier-lete-gaua-gainditzen-duen-izarra/

    Agur bero bat,
    Imanol Agirre.

  • Imanol Agirre 2020-09-10 10:44

    Barkatu Peru.

    Uste dut onenen artean aipatzea ahaztu zaizula Xabier Lizardi, Juan Mari Lekuona, Artze eta Patxi Ezkiaga.

    Egun ona izan dezazuela.

  • Eskerriko aso Imanol Agirre artikuluengatik, iritzi horrekin bat nator ni baita ere.

    Gaian sartuz… Ez dut ulertzen herri honetako alde baten katekismo itsua. Xabier Lete “abertzaleen” aurkakoa zela? Orduan definitu beharko genuke zer den “abertzale” izatea, bakoitzak bere kanona baitauka eta ondorioztatu beharko genuke abertzale guztiak direla abertzaleen aurkako, norberak hartzen duen identitate bat bezala hartuz gero. Badirudi “engaituak” edo ultrairaultzaile edo, are gehiago, panfletario ez diren poeta-idazleak herri honetan ez direla ongi etorriak, eta esan beharra daukat poeta panfletario horiek direla egun herri honek dituen poeta txarrenak, batez ere lirikaren aldetik, gehienak eduki gabeak eta oso prosaiko aurkitzen ditut pertsonalki. Nire irakasle batek esan ohi zuen poesia hikuntza baten sublimazioa dela, baina sublimatu ordez batzuek zakartu egiten dute. Bai, badakit dena ideologia dela etab etab… Baina utzi panfleterismoa oktabillak ateratzeko eta utzi lirika lirika egiten dakitenei arren, poema txar batek mundua itsusitzen baitu.

    Xalbadorren heriotza txarra dela aipatu da. Egitan ez da Letek egindako onena, baina horrek ez du bere obra gutxitzen eta, gainera, gurean hain onartua den abestia izanik nolabaiteko maitasuna izan behar zaio (gauza okerragoak abesten dira egun, eman tregua).

    “Euskalerri nerea” aipatu da bere anti-abertzaletasunaren froga moduan. Argumentu horrek ez dauka zentzurik! Lete irakurri duenak (irakurri, eta ez begiratu azkar eta mesprezuzko bat eman) jakin badaki bere poesian Euskal Herriaren egoera ilunaz beti dagoela arduratuta. Poema honek horretaz hitzegiten du baita ere. Gatazka politikoak sortutako alde bietako sufrimenduarekin oso sentibera ikusten dut Lete (gai hau oso presente ikusten dut bere obran), eta horrek bultzatzen du horrelako poema bat idaztera.

    Plagioarenean ez naiz sartuko ez baitaukat horretarako jakintza askirik. Plagiatu bazuen nire esperantza da nahigabe edo gaiztakeriarik gabe egin zuela. Zuek segi nahi baduzue zaborra botatzen zeren eta badakizue:

    “jaso ezazue dena, zuentzat argudio irigarrien ospea
    aintza eta etxaltiarren ohiko losintxa,
    baina ez galdetu neri orainaz eta geroaz
    ez baitut ihardespenik, doi-doi bainaiz hemengoa,
    azken ondarrean, zer esan dezake hilotzak”
    (X. Lete. Egunsentiaren esku izoztuak)

  • MALKOAK EURI BALIRA
    Xabier Lete , 1981

    Malkoak euri balira
    udazken traidorean
    maitalerik gabe
    kolpez bazter utzia
    emazte adintsua
    gertatzen denean
    ehun hodei ilunen
    jasa izugarriek
    kaleak uholdeka
    itoko lituzkete,
    errotik garbituko
    ohizko zekenkeriak
    hondakinez gainezka
    dituen bihotzak.

    Malkoak euri balira
    kupirarik gabe
    haurtxo baten gorputza
    gerra izugarriek
    burniz eta metrailaz
    hausten dutenean,
    ama denen oihuek
    espantuzko irrintziz
    izoztu lezakete
    entzumenik ez duen
    itsaso zabala.

    Malkoak euri balira
    adoleszente baten
    ezpain oihukariak
    harresi baten kontra
    torturaren espantuz
    zauri direnean
    etxerik altuenak
    lotsaz eror litezke
    gizadi osoa
    redimitu nahirik,
    eta lore bakarrek
    entona lezakete
    ehortze letani bat
    zerraldo gainetan.

  • Gogorra izango da zuentzat askatasun eguna

  • Ascatassun Eguna egun oro da. Libre içan gaitecen eta libre joca deçagun egun bakoitzean!

  • Imanol Agirre 2020-09-10 12:22

    Uffffff!!!
    Erramun, psikiatriako gela bigarren solairuan dago.
    Errealitatearen ikuspegi oso oso murritza daukazu.

  • Imanol: Hori Letek idatzi zuen, beraz Lete bidali duzu psikiatrikora.Krak bat haiz!

  • Harrigarria da euskaldun formalok eztabaidetan erakusten duzuen intolerantzia, Zerbaitetan kontra egiten dizuena berehala botatzen duzue kanpora. Aparte ez dakizuela diskutitzen eta logikaren arauak ere ez dakizuela gordetzen.
    Aizkorrira, Kubara eta psikiatriako bigarren pisura bidali nauzue. Ez daukazue erremediorik.

  • Nik ulertzen dut Leteri zaion herra zenbait euskaldunen artetik herra huts hutsik politikoa dela, gure Erramunek argi eta garbi utzi duen bezala. PNVren komisario politikoa zela, Diputazioan politikari ibili zela (portzierto, EAren ordezkapenez), horrelako gauzak aipatu beharra bere balio literarioaz mintzatzeko nabarmentzen du Leteren etsaien tamaina gizatiarra eta argudiozkoa. Beste poetaren ala idazleren bat izango balitz eta hura ETAkide izan balitz seguru hori baliotzat edukiko luketela Leteren etsai horiek eta kasu horretan pertsonak erahiltzea ala bahitzea gain-balio bat izango litzateke, militantzia iraultzailearen eredu bat, benetan errealitatearekin konprometitua egotearen seinalea, eta abar, eta abar. Zoritxarrez badago gure artean jenderik perzepzio antzaldatu horrekin dabilena. 35 urtez matraka ideologiko eta armatua emanda gero, eta sekulako porrota politiko-militarra jasan eta gero, Lete turkoburu ona da horrelakoentzat, zergatik? Letek ez ziolako amorerik eman beren aluzinazio ideologikoei. Irakurri berri dut Alex Gurrutxagak Letetaz egin duen biografia zoragarria (Alberdania euskal editorial kriminalizatu horretan argitaratua) eta 132 horrialdean ikusten dut Letek, 1980an, 33 euskal intelektualen postura hartzea ETAren kontra bultzatu zuela. Ez hori bakarrik, arrazoi horrengatik 33 sinatzaile horiek (beraien artean aita Joxe Migel Barandiaran, Nestor Basterretxea eta Manuel Lekuona) Herri Batasunak (orduko Bilduk), “herriaren etsaiak” kalifikatu zituen manifestu publiko batean. Beraz, Leteri alderdi horretatik zaion gorrotoa aspalditik dator eta belaunaldiz belaunaldi irauten du sektore politiko horietan.
    Leteren balio literario eta gizatiarra beharrezkoa zaigu horrelako sektarioen aurrean. Batetik, Letek tradizioa eta modernitatea batu zituen, galtzeko arriskuan zegoen hizkuntza eta tradizio bat sustatu zituen oso garai latzetan (frankismoan, esan nahi dut) eta transizio garaia iritsi zenean Letek ez zion amorerik eman orduko politizazio merkeari baizik eta tradizioaren berreskurapena eta kalitate goienezko poesia-kantak eginez jarraitu zuela. Gure artean euskaldunik dagoen arte Lete biziko da. Eta, norbaitek hor galdetu du, zer da abertzale izatea? Abertzale izatea zure aberriari ongia ekartzea da. Letek bere bizia eta bihotza hustu zituen Euskal Herriaren alde. Beraz, bera juzkatu dezatela, hein horretan, aberriarengatik hainbeste on egin dutenek, horrelakorik badago gure artean gaur egun.

  • Imanol Agirre 2020-09-10 13:31

    Zer da askatasuna?
    Nolakoa izango da Askatasun Eguna?
    Zer da libre izatea Erramun?
    Ba al dakizu zertaz hitz egiten duzu?

  • Leterentzat askatasun egun hori ez zen iritsi, beraz Lavin uste dut Leteri ez diozula ulertzen.

  • Konforme nago Lavinek esandakoarekin, askatasun eguna bizi dugun egun bakoitza da, gure arduraz eraikitzen duguna. Baina akaso Leterentzat askatasun eguna ETAk bere burua suizidatu zuen egun hori izan zen.

  • Ventazar: zure iruzkinak garbi uzten dute Leteri balioa ematen diozula ETAren kontra jarri zelako. Ez balio literario poetikorik izan zuelako. Eta argi geratu da antiabetzalea zela eta Espainiako erresuman oso gustura ibili zela diru publikotik bazkatzen. Bere poesia eta bere lana merkatuan ez zituen saldu, beraz estatu bortitz baten babesa izan zuen bere jardunean.

  • Barkatu, Erramun, nik Lete goitik behera irakurri dut eta bere diska guztiak entzun ere eta orain tekleatzen ari naizela bere ahotsa entzuten dut oso gustora. Niretzat Lete praktika estetiko-aberritar bat izan da, euskal hotsik jada entzuten ez zen hiri batean bizi bainintzen. Letek niri itzuli zidan euskaldun izatearen harrotasuna, beraren bitartez gure tradizioa eta berak ekarritako modernitatea ezagun egin zitzaizkidalako. Eta noski bere handitasun literario-politiko-gizalegezkoan ETAren kontra egotea koherentzia hutsa da Leteren aldetik. Frankismoaren errepresioa ez zuen onartu eta gure hizkuntza kanta eta poesiaren bidez izkutapenaren itzaletik atera zuen; gauza berdina tokatu zitzaion egitea ETAk eta bere kideek errepresioa bota zutenean gure herriaren gainean.
    Portzierto, Xabier Lete politikari izan zen eta kargu publikoa gaur egun ezker abertzaleko ehunka kargu publiko dagoen bezala soldata ofizial baten kontura. Politiko aukeratua izatea eta funtzio hori betetzea ez da espainoltasunaren ikurra, baizik eta ardura politiko bat hartzea da herriaren defentsan. Besterik gabe. Gainera, abertzale gisa, Letek ETAren demasia hilgarrien kontrako testigantza zuzena eman zuen. Horregatik, Erramun, diozu hainbesteko gorrotoa.

  • Ba nire Leteren demasiak kontrakoa eragin zidan, euskaldun izateko gogoa kentzen zidan.Azkenean konturatzen nintzelako Espainiako sudprodukto kulturalak kopiatzen zebilela. Estafadore kultural bat izan zen, horregatik koherentea izan zen eta Espainiaren alde eta ETAren kontra jardun zuen. Zipaio kultural bat funtsean. Eta aukeratzekotan nahiago erderaz idazten duten español serioak maila gutxiko kortesanoak baino.
    Bentazar: zergatik sartzem dituzu Ezker Abertzalearen aipamenak zure iruzkinetan? Soka hortakoak direnean tipo horri kasu egiten dioten bakarrak?

  • Erramun, galdera batzuk egingo dizkizut (badakit ez dizkidazula erantzungo, baina tira).
    Txirritaren bertsoak musikatzea, Espainiako subprodukto kulturala kopiatzea dela iruditzen ahal zaizu?
    Josu Lavinek honera ekarri digun poema zoragarri hori, Espainiako subprodukto kulturala ahal da?
    Beste aldetik, ETAren kontra egotea ez da Espainiaren alde egotearen berdina. Ikusi, badira mundu honetan giza-balioak deitzen direnak, giza-eskubideak, eta ETAk eskubide horiek puskatzen zituelako jarri zen Lete (eta euskal herritar gehienak) ETAren kontra. Giza-eskubideen alde jartzea, heriotza, bahiketa politikoa, estorsioaren kontra lerratzea, ez da Espainiaren alde jartzea, Erramun. ETAk ez du sekula izan Euskal herritarren ordezkaritza zuk eta zure kirakoek bestela pentsatu arren. Horregatik ETAren borroka mesianismo hutsa izan da: gehiengo demokratiko baten kontra altxatu delako giza-eskubideak puskatzeko. Eta gainera ETAren ideologia ez da sekula nazionalista izan, internazionalista baizik, gure arazo nazionala sozialismo totalitario baten mesedetan jarri nahi izan du. Eta horregatik sortzen dira zu bezelako pertsonak, ETA-Euskal Herria identifikazio faltsu eta gaitzesgarria egiten dutenak.
    Zuetakoei Lete abertzale, euskaltzale, poeta eta kantari handi, gizalegezko gizona izatea oso kaltegarria zaizue, zuen engainua begibistan uzten baitu. Noski, Letek tradizio bati jarraitzen zion hein horretan, bere aita gudaria (benetako gudaria) eta gartzeleratua izan baitzen Franco-ren denboretan. Bere aitari buruz badu poesia zoragarri bat eta hor adierazten da bere aita abertzale gartzeleratuak emandako lezioa: gorroto eta herrarik ez eta ustezko garaile frankistei konpasioz begiratu behar zitzaiela, odolez irabazitakoa ustaldu egiten baitu gogoa. Zu ez zara kapaza lezio moral honen handitasuna sumatzeko, Erramun, epika odoltsu baten musikan bizi zarelako. Baina hor dugu emaitza: ETA suizidatua ezker abertzalea lotsagorritzen zuelako bere presentzia, ETAko presoak gartzelan penak konplitzen dituzten arte, 850 erahildako, alargun eta umezurtz piloa bizian zehar gogorkeriaren trauma jasan beharreko jendea…. En fin, Letek ikusi zuen hori hondamendi politiko eta morala zekarrela eta arrazoia zuen eta horregatik ere nire miresmena merezi du.

  • Txirritaren bertsoak musikatuta zeuden.ETAren kontra egotea eta Espainiako estatuaren egituretan bazkatzea estatalista española izatea da.
    Kontrakoa gertatu da: euskal mundua desagertzear dago, Eitb ia ez da ikusten, eta jada ez dago subentziorik gabe bizi den euskal kulturgilerik. Hemen aipatu dituzuen egile gehienak 60 urtetik gorakoak dira. Eta goraipatu dituzuen pieta guztiak giputxak.
    Garbi dago Leteren aukerak ez zuela ekarri inongo berpizkunde kulturalik. Ezin zuen ekarri gainera,
    Lavinek ekarritako poema hori ez dut ulertzen, eta nahiago dut gehiegi ez sakontzea Leteren zentzunbakokeriak aurkitzen hasiko naiz eta.
    Oiartzurra izanda seguru nago katoliko/ karlista español kastakoa izango zela.
    Berriro erepikatuko dut, berak esan zuen ezin zuela Euskal Herria maite, hori onartu zuen.
    Espainia maite zuela zeharka behin baino gehiagotan onartu zuen.
    Galdera gehiagorik?

  • Zinpili-zanpa 2020-09-10 15:34

    Aupa Erramun
    Interesatzen zait zure azken esaldi hori:
    Noiz esan zuen Letek Espainia maite zuela?? Hori handiegia bota duzu. Baduzu horren frogarik?

  • Zipli: Bentazarrek esango dizu, goitik behera irakurri baitio.
    Hi Benta etzak guzurrik esan, Leteren aita etzuan gudaria izan. Errepublika eta estatutua armekin defendatzea ez zekiat meritu bat den, baina bueno.

  • Are gehiago Lete kulturako diputatua izan zen Gipuzkoan Xabier Aizarnarekin. Tipo horrek esan zuen,karguan zegoenean, prest zegoela 20000 pezeta emateko homosexualak sendatzeko. Zer egin zuen zuen humanista maite horrek? Dimititu akaso?

  • Erramun, Lete kritikatzea espainiaren subproduktu kulturalak kopiatzen zituela esanez eta ostean jendeak EITB ia ikusten ez duelaz kexatzea ez al zaizu kontraesankorra iruditzen?

  • Kontraesana non dago? Ni ez naiz kexatzen jendeak ez duelako ETB ikusten, edo ez dela euskeraz egiten, edo euskera UCIn dagoelako. Bakarrik azaltzen dut 40 urteren buruan Lete eta enparauen diktadura kulturala jasan ondoren zein den egoera. Historiak Telesforo Monzoni eman dio arrazoia ez Leteri.

  • Barkatuko didazu baina Letek kargu publikoa zeukan garai horretan ezker abertzaleko-Herri Batasunako kideen ordezkari politikoek postu politikoak eta kargu publikoak okupatzen zituzten. Eta ETAren aldekoak ziren gainera. Orduan ETA eta ezker abertzalea estatalista-españolista ziren?
    Txirritaren bertso gehienak ez zeuden musikatuak, eta ez duzu galdera erantzun. Txirritaren bertsoak musikatzea, subprodukto español bat ahal da bai ala ez eta zergatik?
    Kulturak ez du zerikusirik adinarekin, Erramun, idazle batek bere burua egin behar du eta urteen poderioz gertatzen da hori. Aingeru Epalza, Joseba Sarrionaindia, Patziku Perurena, Manu Ertzilla, ez dira giputxiak (giputxi bakar bat aipatu dizut, beraz euskal literatura-kulturan zero biribil bat daukazu).
    Leteren poema ez duzu ulertzen. Ba nire ustez nahiko ulerterreza da. Ikusten dut Lete ez duzula apreziatzen orokorki euskal poesia eta bertsoa apreziatzen ez dituzulako. Edota, aipatuko ahal didazu, kontrara, ulertzen duzun eta Lete baino hobea den autorerik?
    Berriz ere ez dakizkizun gauzetaz mintzo zara: Leteren aita abertzalea zen, gudaria, 36ko gerran ibilia, esan dizut baina irudi du ez duzula hori irakurri. Eta Oiartzun erdi-erdi zen karlista eta abertzalea. Soziologia elektoralaz ere oso flako ikusten zaitut.
    Poesia gehiago irakurri beharko zenduke, Euskal Herria ezin zuela maite eta ezin zitekeela beratik aparte bizi esan zuen, hori da poesia, kontraesanean mamia ateratzea. Zu, ordea, zurruna eta tajubakarrekoa zara eta noski hori ere ulertzera ez zara ailegatzen.
    Lete izan zen bera berpizkunde kulturala, euskal kanta eta euskal poesiaren belaunaldi loriotsu bateko kide zelako, Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Jose Angel Irigarai, Joxan Artze, Lourdes Iriondo eta beste batzuekin batera. Hori euskal berpizkunde bat iruditzen ez bazaizu, esango ahal didazu horiek baino kantari eta poeta hobeagorik duen giza-talde bat? Ez zara horretarako kapaza, ezjakin hutsa zarenez gero euskal literaturan eta kulturan. Eta ez duzu argudiatzen, gainera (eta huts garrafalak egiten dituzu inongo lotsarik gabe, hori bai, abertzaletasun eta poetatasunari buruz katedra jarri bitartean).
    Erramun, euskaldunak ez gara bitan banatzen (ETAkideak alde batetik, espainolak bestetik), hemen jende anitza dago. Eta jende abertzale eta euskaltzale gehiena ETAren kontra zegoen ETAk giza-eskubideak urratu egiten zituelako eta Euskal Herriaren izena alferrik erabiltzen zuelako euskaldunon gehiengoaren onespen batere gabe. ETA ez zen erakunde nazionalista, internaziionalista sozialista totalitario erahiltzailea baizik. Horregatik zituen abertzale benetakoak bere kontra.

  • Imanol Agirre 2020-09-10 16:40

    “Euskal herri nerea ezin zaitut maite
    baina nun biziko naiz zugandik aparte”
    Modu poetiko zoragarrian Xabier Letek esaten du ikaragarri maite duela Euskal Herria, bigarren lerroan azaltzen du modu superlatiboan lehenengoari kontraste eginez, zenbat maite duen gure Herria. Baina zu bezalakoak Erramun, lehen lerrora soilik atxikitzen zarete, hain zuzen ere Bentazarrek diona baieztatuz.
    Bentazarren egia borobila eta zuri Erramun hainbeste min ematen dizuna: “Eta horregatik sortzen dira zu bezelako pertsonak, ETA-Euskal Herria identifikazio faltsu eta gaitzesgarria egiten dutenak.
    Zuetakoei Lete abertzale, euskaltzale, poeta eta kantari handi, gizalegezko gizona izatea oso kaltegarria zaizue, zuen engainua begibistan uzten baitu.” Bi esaldi hauek ezin dituzu ez ukatu ezta gaitzetsi ere. Zure poro eta lerro guztietan tarteka azaltzen dira.
    Lete ulertzeko ez da lerro bakarra irakurri behar, bere obra osoa baizik, baita bere elkarrizketak eta esanak ere bai.
    Argi eta garbi nabaritzen da Erramun, zuk oso gutxi irakurri duzula, bai Lete eta bai bestelakoak ere. Hortaz, umilagoa azaldu beharko zenuke eta ez hain oldarkor. Ez dituzu datu egiazkoak erabiltzen, dena faltsua zure esanetan, horrela erraza da ustezko arrazoia edukitzea. Lehenago irakurri, gero hausnartu, eta ondoren hitz egin.
    Zu bezalako kateto español lotsabakoak ezin dute sudur puntatik haratago ikusi eta entzun. Ziur nago zuretzat gudari salbatzaile abertzaleak direla Barrikada, El Drogas, eta antzekoak, eta deskuidatzen bazara ere Rosendo gustukoa izango duzu. Segi ba horretan Erramun. Bejondaizula txapeldun!
    Eta euskal kulturaren panorama hain tristea da zu bezalakoak gehiengo izaten hasi direnean; Telecinco ikustea nahiago dutenak euskal poesia irakurtzea baino. Hasteko ia ez da irakurtzen, eta poesia ezer ez. Ezagutzen ditut bai, bere burua euskal idazle eta poetatzat dutenak eta Susa, Txalaparta eta Elkar argitaletxeko liburuak soilik irakurtzen dutenak. Horixe da panorama! Klaro, horren erru guztia Xabier Letek dauka. Oso argigarria dena.
    Apaltasun pixkat beharko genuke aurrena, gehiago irakurri ondoren, eta inor baztertu gabe denon artean korpus euskaldun potente bat eraiki inor baztertu gabe, denen beharra baitago kulturaren kinka larri honetan. Zu bezalakoak beraz, soberan daude.
    Benetan harrigarria garai berri hauetan, ezker abertzaletik ere garai berrian gaudela etengabe esaten digutenean, zu bezalako baten agerpena, eta holako diskurtso zaharkitu eta naftalinikoa purrustan botatzen diguna. Ederra, oso ederra eta eredugarria zure jarrera (ironia!).
    Espero dut gaur egungo gazteriak bestelako izpiritu eta filosofia batekin hurbiltzea euskal kulturara. Horrela bakarrik izan baitezakegu etorkizuna herri bezala.

  • Erramun, egitate bat da kulturalki Euskal Herria sano ez dagoela, baina arrazoi exogenoak ere aipatu behar dira. Ez dakit Telesforo Monzonek zertan izan zuen arrazoia eta, egiatan diotsut, azalduko bazenit (edo bazenigu) eskertuko nizuke, azken finean, gauzak baieztatzen zabiltza momentu oro baina zure argumentuek ibilbide motza daukatu. Halaber, kritika zorrotzen ostean proposamen eraikitzaileak gustoko ditut jasotzea, gure endekapen kulturalari aurre egiteko proposamenik bazenu gustora irakurriko nituzke. Diktadura kulturalaren kontzeptu horrekin ez nago ados. Zeinena? Alberdaniarena? (barkatu txantxa). Baldin eta Letek eta “enparauek” egindako kultura atsegingarri ez baduzu ez nahiz horretan sartuko, baina ezin daiteke esan euskal kulturaren aurkakoa izan denik. Eusko Jaurlaritzaren politikez ari bazara adostasun batera heldu gaitezke non gobernu hau beti egon den Madrilen mesedetara, baina zirrikituak badira lan egiteko ere (zuk aipatu subentzioak esaterako, tamalez). Hau ez da euskaldun “onen” eta “txarren” arteko barne borroka bat izan, baizik eta kultura merkatuaren interesetara deriban uztearen ondorio lazgarri bat (eta non zegoen herria hura defenditzeko?). Horrela, merkatarien aldamenera amildegian goitik behera erori gara… Eta gure gazteek entzuten duten zaborra hor daukagu froga gisara, eta berdin zait izan trapa, rocka, reggaetoia edo bestelako edozein musika (eta hauen euskalduntze zatarrak). Nik Ipar Euskal Herrian oraindik badaukat esperantza, bertan gauza onak egiten baitira oraindik.

    PD: Azkenaldian kexuak baino ez ditut entzuten eta lanerako grinik ez. Horretarako hobe ez kexatzea, aspergarriak baitzarete.

  • Diktadura kulturala ezarri zuten, noski, Diputazioko ardurapeko bibliotekatan ez zuten erosten euren gustuko ez ziren euskarazko libururik.Behin baino gehiagotan jaialdiak egiteko debekuak ezartzen zituzten. Ikastetxeetara euren sokako idazleak txarlak ematera eramaten zituzten. EITBn leku gehiago ematen zioten Rosendori Errobiri baino. PNVko mitinetara Miguel Ríos eramaten zuten. Bere garaiko euskal rock oparoa boikoteatu egiten zuten ( euren itxikeria kulturalaren beste adibide bat). Eta ondorioz fenomeno horren lekukotasun bisualik ia ez dago.
    Euren gustuko editorialen liburuz gainezka daude EAEko ikastetxe publikoak. Orain, garai bateko artista euskaldun kategoriakoak, amortizatuta daudenean, jubilatuta… eramaten dituzte EITBera.
    Noski, euskaldun formalen erreferentea Euskal Herria ezin zuen maitatu tipo bat izan behar. Nik ez dut esaten “euskal kulturaren aurkakoa” izan zenik, zipaio kultural bat izan zela baizik. Francoren aldeko eta Espainiaren aldeko euskarazko bertsoak ere egin dira eta ez gutxi gainera.
    Funtsean Monzonek zioen Espainiaren menpeko estatutuaren bidea hartuz gero herri moduan desagertu egingo ginela. Eta errealitatea zein da gaur egun? Komentarioetan ondo azaldu duzue egungo egoera. Hori horrela izanda zergatik eta zertarako tematzen dira gezur pilo batekin Leteren irudia goraipatzen?

  • Imanol Agirre 2020-09-10 17:49

    Ez ditut gauzak berriz errepikatuko.
    Erramun, ez duzu ezer ulertzen, eta hemen esan direnak ere ez dituzu ulertu.
    Zure errealitatearen ikuskera okerra da, zirrikitu estu batetik ikusten duzu euskal mundua eta kultura, eta datu asko falta zaizkizu.
    Domage pour toi!

  • Ene! En nuen uste Xabier Leteri buruzko halako eztabaida sor zitekeen. Izan ere, ematen du nire iritzia haitzaki dela izan dela Xabier Leteten inguruan ezkutuan zeuden zenbait iritzi azaltzeko. Nire aldetik ohartxo batzuk, besterik.
    Aldez aurretik, argitu nahi dut Xabier Lete poeta handitzat eta gustuko kantaria dudala, eta horrela agertzen dela nire artikuluan, berau manipulatu nahi ez bada. Eta hori onartzen ez ez didanak ez du irakurri nire iritzia edo begi okerrekin irakurri du. Xabier poeta bezala aztertzeko eta iritzi bat emateko ez dut gai ikusten nire burua, eta gainera eztabaida hori ez zait axola. Mundu honetan poeta eta idazle on asko daude oso desberdinak, askok gustuarena arabera laudatzen direnak, eta oro har iritzi desberdinak sortzen dituztenak.
    Ildo horretatik,Iraultzaile edo kontserbadore izateak ez du zer ikusterik poeta on edo kaskar izatearekin, gauza bera esango nuke idazleekiko. Bakoitzari legea hori da giza legea. Maikoski surrealista eta Xabier Lete poeta mistikoa bikainak bakoitzak bere estiloarekin. Maiakoski iraultzailea zen ideologiaz eta poesiaz -surrealista- Xabier ez.. Ezingo nuke konparaziorik egin kalitatearen aldetik, bai ordea, gizartearekiko zuten jarrerarekin. Louis-Ferdinan Céline baino fatxagorik zaila aurkitzea eta hala ere idazle handia zen, bere “Gauaren muturrerainoko bidaia” bost sei aldiz irakurri dut eta beti harrapatu nau naiz eta bere ideologiarekin ados ez egon. Xabier eta Aresti. Bi poeta handi, baina Gabriel gorria genuen. Nik ez dut uste Xabier jazartua izan denik bere ideologiagatik, bai ordea Aresti eta Oskorri (Gogoratze zarete kontziertoetan gorriak kanpora! ohiu egiten zioten garaiak?. Orain Aresti ohoratua da -hil da gero, salda bero- baina komunista deabrutzat salatua bere garaian. Jon Miranderi buruz zer esan. Handia poeta eta idazle bezala, ideologikoki nazi xamarra. Sektakeriak iturri askotatik edaten du.

    Xabier idazleari buruz esan dudan iritzi kritiko bakarra izan da, nahiago nuela enfant terrible zenaren garaiko poesia eta jitea zahartzaroarena baino. Puntu eta aparte. Gazte garaian ere existentzialista zen baina ateoa, izarren hautsa poesiari dagokionez behintzat. . Existentzialismoa eta erlijioa lotzea pitokeri hutsa da: Unamuno eta Jean Paul Sastre XX. Mendeko existentzialista ospetsuenak ez dute antzik alde horretatik. Sastre ateoa zen eta gainera iraultzaren aldekoa, zer esanik ez Fran Fanon, kolonialismoaren aurkako iraultzaile sutsua- Eta Albert Camus, ez zen marxista iraultzailea baina bai errebelde borrokalaria armekin borrokatua berea aberriaren alde (eta Algeriaren independentziaren aurkakoa, bide batez). Beraz, Xabier kristau sinisduna zen, baina ez dut uste hori esentzialismoarekin lotzerik ote dagoen, bere existentzialismoarekin agian. Esentzialismoa marxismoa eta (kristautasuna) bezala anitza da, eta Bentazarrek marxismoari dioen erra (berak jakingo du zergatik), garai bateko Eladioek gogoratzen didate. Baina bere salaketak ez du zer ikusterik Marx zionarekin. Gogoratu beharko dugu erlijio guztiek duten alde edo adar fundamentalista intolerante, autoritarismo eta hiltzeko joera?. Inkisizioa, yihadistak, sorgin erretzaileak… Horrek ez du esan nahi erlijioek nahi ta nahiez horrelakoak direla. Ezta sozialismo guztiak, utopikoak, demokratikoak eta estalinistak oso desberdinak dira. Ahaztu gabe liberazioaren teologoeek iraultza sozialaren aldeko zuten jarrera: Cardenal, Ellakuria, Frai Beto…

    Beste gauza bat. Haur Andaluz bati egindako poesia zoragarria iruditzen zait. Abesti horretan Xabierrek etorkinen seme alabak nola integratuko diren kezkaz ari da. Kezka hori nire egiten dut

    Iraultzari buruz. Bentazar jauna, zure ustez Franco iraultzailea (eta bere erregimena) zela sinisten baduzu edo edo iraultzak eskuinekoak eta ezkerrekoak direla uste baduzu, ez duzu “puta idearik”. Betaurrekoak aldatu eta ez nahastu iraultza eta kontra-iraultza. Franco, Pinochet, Hitler, Musolini eta enparauek kontrairaultzaileak ziren, kapitalismoaren txotxongiloak. Ezkerra, Marxismoa, Iraultza hitzak eztuten dituzunean, lerdea besterik ez zaizu ateratzen, argumenturik ez. Nire bizitza politikoan justizia soziala, herri honekiko askatasuna, ekologismoa, feminismoa, euskaltasuna landu dut. Agian, ez zure gustuko moduan, baina jakin nahi duenak azter beza nire nondik norakoak, nire tibilbide osoa. Eta bidez batez ETArekiko nire jarrera. Baina zein errez den izen orde asmatu baten mozorroak baliatuz kristorenak eta bost botatzeak, dena debalte.

    Hots: berriro esango dut. Iraultzak ez dira asmatzen edo abangoardia baten bidez egiten (naiz eta abangoardiak bere papera bete, gauza guztietan, artean ere, bezala) egoera jasan ezina delako eta herritarrek aski da! esaten duelako. Iraultzak giza eztandatik sorturiko mugimendu telurikoak dira

    Bukatzeko. Iraultzak egin ondoren okerreko bidetik jo dezakete Errusiakoa kasu, baina, ezin ahaztu ez dela izan iraultza bat (Errusiakoa, Nikaraguakoa , Kuba) bakean utzi dutena bere baitan jarduten. Kanpotik eta barrutik erasotuak izan dira bere izaera gaiztotzea lortu arte.

    Xabier Letek ez zuen maite iraultza, hori zen nire gaia: orri honetan azaldu diren gainontzekoak ikusten denez, bere obraren eta bizitzaren inguruan dagoen aldeko eta kontrako ika-mikaren ondorioa da .
    Eta konitseilu bat Bentazarraeri. Xabier defendatzeko ez dakit zergatik kustionatu behar duzu Koldo Izagirreren bikaintasuna.

  • Gauzak esateko momentuan demostratu behar dira eta ez huts hutsik baieztatu eta hori ez duzu egiten, Erramun. Zer liburu ez zituen erosten diputazioak? Hori Xabier Leteren ardura izan zen? Nola dakizu hori? Hori arrazoi aski da Leteren obra literarioa mesprezatzeko? Nik dakusadana da hor badagoela tartean ezker abertzalearen agenda politiko-kulturala, oso zehatza, oso sektarioa, eta horren arabera Lete deskalifikatu nahi da, baina gainera ezer zehatzik aipatu gabe. Leteren ardura ahal da Rock talde zoragarri horien testigantza bisualik eza? Gauza ikaragarria iruditzen zait horrelako baieztapen biribilak botatzea eta ez inolako demostraziorik ematea. Kriston aurpegi gogorra duzu, Erramun. Dena den, Lete eta Ez Dok Hamairutarrek euskal kulturari egin dioten ekarpena ez duzu aipatzen eta ezta ez duzu baloratzen ere euskal kulturaren benetako mugarrietaz tutik ere ez dakizulako.
    Gero bazatoz “zipaio kulturala”ren kategoria estrainioarekin eta horreta kokatzen duzu Xabier Lete. Literatura ezin daiteke horrelako kategoria merkeekin juzkatu. Kulturaren okerrerako da eta sektarismo politiko-kulturalaren onerako, ezker abertzaleak betiro eraman duena. Sektarismo horrek eraman zuen Imanol Lartzabal (beste “zipaio kulturala” seguru asko zuretzat) erbestera eta beste hainbat talde, bertsolari eta idazle katakunbeetara. Hori noski gertatu zen ETAk jendea dozenaka erahil egiten zuenean. Eta gogorkeria ikur bihurtu zen estrategia baten baitan dago, gainera. En fin, Erramun, porrota politiko-militarra jasan duzue eta Xabier Leteren iraupena abertzale, euskaltzale, poeta eta kantari handi bezala oso gauza gaitzesgarria zaizue. Horregatik zu bezalako ignorante sektarioek kakaztu nahi dute bere irudia.
    Gernikako Estatutuaz Monzon txotxeanteak nahi zuena esan zezakeen berak onartu baitzuen 1936ko estatuto are murritzagoa. ETAren erradikalismo abertzalearen ustearen azpian erori ziren hainbat abertzale eta Monzon ere. Baina ETA eta ezker abertzaleak ez dute abertzaletik ezerrez eta beraien ekarpena horren lekuko da. Gure herria zatitu, izorratu eta kakaztu egin dute eta Erramun dabil traineru horren txalupa mutil bezala.
    Ez dakizu Patziku Perurena eta Aingeru Epalza nafarrak direla eta Joseba Sarrionaindia eta Manu Ertzilla bizkaitarrak direla, ez dakizu ezerrez euskal kulturaz eta ayatola baten moduan botatzen dituzu ezker-eskuin eskomikuak. Baina kondairaren zabortegitik mintzo zara, Erramun, porrotaren hondamenditik eta horrek jada ez du beldurrik ematen farra eta nazka baizik. Xabier Leteren irudiak eta obrak iraungo du Euskal Herria irauten dueneino eta zu bezalako ezjakin sektarioek ez dute hori galeraziko.

  • Peru_Gabiriko 2020-09-10 20:36

    Zure iritzi batzuekin (ez denekin) bat egiteko arazorik ez dudan arren, uste dut batzuetan pasatu egiten zarela, “benta”.

  • Ene Peru, ikusten duzunez Erramun eta nire artekoa nahiko eztabaida gogorra da. Eskertuko nizuke (jakin badakit nahiko ekuanimea zarela) zertan pasatzen naizen eta zertan ez zauden konforme esatea. Akaso eztabaida honi beste maila bat emateko gauza izango ginake.
    Eskerrik asko eta ondo izan.

  • Peru_Gabiriko 2020-09-10 21:19

    Ba, ulertzen dut esaten dituzun zenbait gauza;
    Adibidez, zenbait hamarkadatan MLNV taldean hoolingan itsu eta zoro batzuk ibili dira gorrotoz betetako nausikerian bazterrak harrotzen. Nik neuk ere jasan behar izan dut behin edo beste Leteren harako “anaien aurpegian/begirada hotza/ ezpainetan iraina/ harrizko bihotza” hori. Batzuetan tabernetan kalapita bat edo beste izan dut gai honen inguruan.
    Beste garai batzuk izan ziren haiek. Orain ni maila pertsonalean zoriontsuago bizi naiz. Nire seme-alabek, zorionez, euskal sektarismo setatsu hori ez dute euskaldunen artean jasan behar izango.

    Ezker Abertzaleak hain handi batean apaldu edo ematu dela esango nuke. Beste diskurtso batzuk entzuten ditugu gaur egun haiengandik.

    Baina zuk oraindik ez dakit zer nolako mendeku gosez-edo, sua botatzen jarraitzen duzu.

    Uste dut Letek berak poesi batean “bizitza izorratu didazue edo oso-oso antzeko espresioa erabili zuela.

    Ez zaitez zu, Bentazar, halako tematan betiko korapilatu. Begira zazu aurrera, gizona! Ezker Abertzalean gaur egun (beste nonahi bezala) badaude zinez pertsona adoretsu, langile, hizketabide eraikitzailean lagun hitza merezi dutenak.

    Cheguevarista zozo-ergel haiek zorionez bazter batera egin dute.

    Ah, eta ez ahaztu EHBildu Euskal Herriaren zati handi bat ordezkatzen duela, bozkek erakusten dutenez. Ez dezagun mundu guztia zaku berean sartu, eta aurrean dugun banakako pertsonarekin lan egin dezagun.

    Ondo izan zu ere

  • Peru_Gabiriko 2020-09-10 21:23

    Barkatu nire iruzkinean eskapatu zaizkidan akats gramatikalak. Korrika eta presaka idaztearen ondorioak..

  • Bueno Benta eman aipamen bakarra Lete abertzalea zela demostratzeko. Ez duzu aurkituko. Euskeraz egiten zuen español ernegatu bat zen . Baina maila intelektual eskasekoa eta horregatik jardin zuen euskeraz, erderaz ez zuelako zer eginik.
    Bere lan literarioaren gaia bere burua zen. Egolatra. Eta bere lana eta bilakaera pertsonala horrela esplikatzen dute aztertu dutenek.
    Letekeriak zorionez baztertuta daude. Ez dakit nola onartzen duzuen tirano kultural horren pitokeriak. Espainian gustura jarraitzeko ez daukazue teatro hori egin beharrik. Letek ezer interesgarririk egin zuenik sinistaraztea hain zuzen.

  • Erramun, ezker abertzalearen konsignak lorito bat bezala errepikatzea ez da abertzalea izatea eta horretan ez duzu sekula Xabier Lete harrapatuko. Aberzale izatea ez da politika sektario baten mesedez diskurtso demagogiko bat eramatea eta urkoari “zipaio kulturala” deitzea zure alderdikoen egitasmo kulturalarekin lerrotzen ez delako.
    Lete abertzalea zen praktikaz, izatez eta tradizioz, bera kantak eta bere poemak hor dira horren lekuko, frankismoaren errepresio pean euskaldunari eta euskal izateari hitza eman zion eta gero bi partido abertzaleetan militatu zuen (EAJn eta EAn) nahiz eta berak beti eduki irizpide independiente bat eta ez izan, beste hainbat diren bezala, artalde baten ardi txintxoa.
    Maila intelektual eskasa? Horrelako txatxukeri bat esateko zer argudio duzu? Irakurri ahal duzu Letek zer dioen poesia eta Lizardiri buruz? Zer poeta-kantari espainol iruditzen zaizu Xabier Lete baino hobea? Liga horretan, espainol eta katalanekin konparatuta, Lete txapeldun da eta bestela esateko arrazoien bat eman beharko didazu, nahiz dakidan horretarako ez zarela kapaza.
    Lete zorionez inoiz baino biziago dago eta kolore guztitako euskaldunek kantatzen dituzte beren kantak eta literatura gustatzen zaion jendea pozik irakurtzen ditu bere poemak. Hemen tirania politiko-militar-kulturala ezker abertzaleak eraman nahi izan du pistola eskutan. Zorionez porrot egin duzue eta autodebaklea da zuen gaurko ondarea. Ni ez naiz Peru Gabiriko bezain baikorra ezker abertzaleari begira. Bai, noski, ETAren desagerpenak disziplinaren beldurra uxatu du eta ezker abertzaleko jende jator asko libre da bere iritzia emateko, komisario politiko benetakoen beldurrik eduki behar gabe. Baina zoritxarrez, Peru, Sortu eta Arnaldo Otegi ditugu ezker abertzalearen jabeak. Beldur naiz oraindik denbora falta zaigula ezker abertzale zinez abertzale bat ezagutzeko.
    Eta Erramunen kasua, zoritxarrez, sintomatikoa da. Espainiarekin oso gustora dago eta espainol intelektualak euskarazko intelektualak baino hobeak direla iruditzen zaio. Horrelako pitokeriak entzun behar ditugu.

  • Leterenak egin du Ventazahar. Eta zergatik sailkatzen nauzu ezkertiarren alorrean.? Ni ez naiz ezkertiarra, ezkertiarrak zuek zarete Pnvruok. Demostratu Letek bere buruaz aparte beste ezer maitatzen zuenik. Eta ez hadi ibili inor iraindu guran. Edukaziorik ere ez daukak eta.

  • Ene Erramun, ez zarela ezkertiarra? Zu zara listo bat, abertzaletasun erradikalaren piurak egiten dituena bere benetako edukia ezkutatzeko. Bai noski Leteri diputazioko politikari egiten diozun kritika eskubitik egina dago eta euskal Rock radikala defendatzen duzu karlistak zirelako! Ez duzu inor engainatzen, Erramun, ezjakin bat izateaz gainera Sierra Morenako bandolero bat baino faltsuago zara.

  • Eztabaida hau agortutzat nuen arren hurrengoa onargaitza da, Erramun:
    “Euskeraz egiten zuen español ernegatu bat zen. Baina maila intelektual eskasekoa eta horregatik jardin zuen euskeraz, erderaz ez zuelako zer eginik.”
    Ez da onargaitza Leteri egiten diozun gaitzespenagatik, baizik eta euskarari egindako gaitzespenagatik. Espero dut gaizkiulertua izatea, baina zure hitzetan euskara espainolaren gutxiagotzat hartu duzula iruditu zait. Maila intelektual eskasagoa behar al da euskaraz jarduteko edo literatura egiteko espainolean baino? Zer da espainola (nahiz eta nik gaztelera deitzea nahiago dudan), euskara baino jasoagoa ala? Espainolek berauek gure hizkuntzaren aurka erabiltzen duten argudio bera erabili duzu, hots, gure hizkuntza gutxitu duzu zure Leteren gaineko apreziazio horrekin. Ez dut espero erantzunik, egia esan, berdin zait, segi zuen bion arteko eztabaida antzuan Erramun eta Bentazar, ea behintzat katarsia aurkitzen duzuen sarean eta kalean bake!

    Joxe, barkatu zure artikulua eztabaidaren erruz desbirtuatu bada. Eskerrik asko zure bizipen eta iritzia Zuzeuko irakurleon artean plazaratzeagatik.

  • Ene Bikila, lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizut eztabaida hau plazaratu duzulako eta iraultza eta Leteren gaiak uztartu dituzulako. Eskertzekoa da ere urruntasun ideologikotik idazten baduzu apreziazio estetikoa beste gauza bezela kontsideratzen duzula. Ikusten da, beste batzuek, Leteren politika, diputazioko bere aldia, lehenesten dutela eta horren arabera kondenatu egiten dutela bere poesia. Pena da oraindik gure artean horrelako setakeriek arrakasta edukitzea.

    Erlijioa eta existentzialismoa batzea ez da, zuk esan bezala, pitokeria, lehen existentzialista pentsalari erlijiosoa izan zen era eta modu berean, Soren Kierkegaard daniarra hain zuzen, eta honen bideari jarraitzen dio Unamunok eta gero gerokoak datoz, Sartre bera ere. Existentzialismoa subjetibitatearen -hau da, norbanakoaren- sensibilitatearen aintzat hartze berezia da. Kierkergaard-ek, Unamunok eta Lete berak erlijioan eta kristau erlijioan aurkitu zuten existentziaren misterioaren giltzaren maratila. Subjetibitateak zer esan nahi du? Horrek lotzen gaitu idazle hauen beste maisu-filosofiko kristau batekin, Blais Pascalekin: “bihotzak arrazoiak ditu arrazoiak ulertzen ez dituenak” esan zuen hark. Sartre ateoaren bihotzak babesa partido komunistan bilatu zuen eta besteek Kristorengan. Hor dago elkarren arteko diferentzia.

    Nabaritzekoa da Leteren lehen poema jainko-gabe ala jainko-kontra horietan arazo hau ez dela txantxetakoa eta giza ikuspegia jantzi egiten duela. Horregatik, Leterentzat Jainkorik gabeko unibertsoak gizakia”makurka ta poliki” heriotzara doan “giza-aberea” izatera deliberatzen du. Nire ustez kristautasunera eman zuen jauzia desesperazio honi eman zion erantzuna izan zen.

    Nik ez diot zuk esan bezala inolako errarik Marxismoari, baina, klaro, ideologia horrek gure herrian utzi duen heriotz eta hondamendi arrastua aipatu nahi dut, ideologia politiko bat berak emandako frutuen arabera juzkatu behar baita.

    Ene Bikila, iraultza ez da bakarrik ezkerrekoa, eskubikoa da, naziek iraultzailetzat zuten beren buruak eta benetan iraultzaile izan ziren Alemaniako demokrazia, bere gizartea eta bertako erakundeak ankaz gora jarri zituztelako. Francok gauza berdina egin zuen Espainian, bertako alderdi politikoak, erakunde sindikalak, prentsa askea, unibertsitatea, estatua eta gizarte zibila astindu eta eraldatu zituen. Kapitalismoa? Baina kapitalismorik gabeko gizarterik sortu ahal dute zuk hainbat maite dituzun iraultza sozialista horiek? Inolaz ere, bertan estatu-kapitalismo sistema bat sortu delako. Sozialismo/kapitalismo kontraesana erabat faltsua da, gaurregungo erregimen sozialistek estatuaren monopolio bihurtzen dituzte produkzio bitartekoak eta merkatua bera baina jabegoa eta dirua bertan irauten dute, bai, noizbehin, beste mundu bateko intxaurretan, hori (eta estatua ere) desagertzen den arte. Baina Kuban eta Ipar Korean estatua sekula baino indartsuago dabil eta estatuak aktibitate ekonomikoen monopolioa mantentzen du, hori da egia.

    Zuretzat iraultza ente platoniko ideal bat da, mundu ikuspegi polit bat, ametsetan bizi dena eta sekula horrela gauzatu ez dena. Nik errespetatzen du asmo txintxo hori. Baina iraultzek eta abangoardiek ekarritako iraultzak mundu honetan, ezker eskuin, diktadura, monopolio estatala, askatasun eza eta errepresioa dute ezaugarri.

    Azkenik, Koldo Izagirrek Leteren poesiei egindako aurre hitza oso gauza ankerra iruditu zitzaidan. Letek bi poema liburuetan hainbat poeten itzulpenak tartekatu zituen bere originalen artean. “Zentzu Antzaldatuen poemategia”-n 41etik 15 itzulpen dauzka jarriak. Eta “Biziaren ikurrak” kasuan, 33-tik 14. Koldo Izagirrek afera horretaz egiten duen interpretazioak ekidin egiten du itzulpen horiek gauza on bat ekarri zutela: batetik, Lete poesia berriz ere egiterako inspirazio iturri izan zirela. Era berean, bere pentsakera erlijioso aldaketa suposatu zutela; Rilke eta Riba-ren itzulpenek aldaketa horretara moldatzen ziren. Leteren bizitzaren koadernoa ala errezu moduan ulertu behar dira, eta irakurri dituenak hori sumatzen du. Izagirrek jabego intelektualaren arazoa azpimarratu egiten du eta irakurleari ohartu beharra. Ez du esaten, ordea, (Letek lehenago egin zuen bezala) poeta handi horiek bere subjetibitatearen eboluzioan txertatu eta euskal poema zoragarriak egin dituela horri esker. Nire ustez Izagirreren jokabidea nahiko mezkinoa izan zen eta mendeku literario usaia dario (poeta ez entzutetsu eta ez kantatu batek poeta entzutetsu eta kantatu bati egiten diona).

    Eskerrik asko, berriz ere, Bikila, zuk egindako artikulu eta emandako arretarengatik.

  • Gaizkiulertua bai

  • bandolerus SierraMorenensis 2020-09-11 15:52

    Numquam nostro in universo quemquam vidi neque videndum puto qui Xaviero Leteo pari gradu adsequi valebit; omnes quippe hoc in Foro Bentazari judicio pedibus ire coacti sumus, nonne?

  • Bentazar eta enparauak; ezin ukatuko diat ikamika honek ale politik utzi duenik, baina harritu egiten naik edozein probokatzaile merke eta maila eskasekori ematen diozuen garrantziak.

  • Nik nire aldetik bukatutzat ematen dut eztabaida. Ondo esanak onartu eta gaizki esanak barkatu. Eta bakoitzari berea, hori da gizalegea.

  • Peru_Gabiriko 2020-09-11 18:01

    Ados Bikila Nahi duzun bezala

    Baina gogora gaitezen beti Leteren bertso-lerro berezi honetaz
    “Karta bat idatziko dut norbaitek erantzun dezan*

    Giza komunikazioaren misterioa oraindik ezin itxi dugun zirkulu perfektu hori.da.

    Halabiz eta Osagarri on guzieri

  • Mesedez ahaztu ezazue Lete! on egingo dizue eta.

  • Lete ahaztezina da benetako euskaldum batentzat. Ilustratu piskat eta ez kakarik eman.

  • Peru_Gabiriko 2020-09-17 19:54

    Euskal Herrian ez dago lekurik Lete bezalako idazle zintzo batentzat. Hemen batez ere ideologo sasi-letrau txorizero hipokritak dira arrakasta lortzen dutenak. Letek bazekien hori ere.

  • Ez hemen eta ez inon plagiatzaile batentzat. Eta Bikilaren titulua ere ez da egokia, Leteri ez zitzaion gustatzen Bikilak eta bere garaiko Liga Komunista Iraultzaileak proposatzen zuen iraultza baina nonbait Txilen Allende burutu guran zebilena bai.
    eta Lete baino sasiletraurik ez dakit ba izan ote zen: existentzialista, Nietszcheren jarraitzailea…Gurrutxagaren hagiografia irakurri dut (lete santuaren bizitza) eta saiatu da Zarautzko idazlea baina ez du lortzen oiartzuarra Zeruan sartzen. Uste dut gurrutxagak bere buruari debekatu egin diola Leteren biografia psikoanalisitik bideratzen. Eta noski ez da ausartu Leteren lana materialismo kulturaletik aztertzen ere. Santu bat behar dute euskal kulturetek. Egia ez zaie interesatzen.

  • Peru_Gabiriko 2020-09-18 20:44

    Buenooo..
    Sierra Morenako bandolerue azaldu da berriz nonbaitetik.
    Zer degu hau, jefe? Xaxiyak pixteko asmoz berriz ere?

    Psikoanalisia…
    Materialismo kulturala…eta bedeinkatuak. Herorrek ba al dakik zer diren horiek?
    Jau xitik, demonio olkiya

    jau xitik, demonio olkiya!

  • Erramun, zure gusto poetikoa oso txarra dela demostratu duzu, ez dakigu gustatzen zaizun Maiakovsky edo Luis Eduardo Aute baina euskal benetako poeta handi bati tokatzen zaionean orduan ateratzen dituzu zure errai ez oso gustagarriak. Txileko iraultzak eta euskal poesia ez dute zerikusirik baina zu porrusalda horretan oso alai bizi zara. Bejondeizula.
    Portzierto, poesia eta materialismo kulturala bi arlo desberdin eta inkonpatibleak dira.

  • Leteren psikokritika bat egitea oso erraza da, bere lanak irakurtzea eta bere garaian kokatzea besterik ez da egin behar. Ez dakit horren bidez zer aurkitu zitekeen dena den, gizatiarra zela, akaso? Bazuela bizitza eta heriotzaren gaineko sentiberatasun bat? Bere garaiko noraezak akitzen zuela? Uste dut inork ez duela santu bihurtzeko nahirik ez baitzuen inongo mirakulurik egin, baina bere musika eta hitzak utzi zizkigun ondare, eta plagio eta bere afiliazio politikoaren gainetik batzuk hori baloratu egiten dugu. Nahiz eta batzuek ikusi nahi izan ez arren gure “santorala” ezker-eskubi oso anitza da (ikusi Aresti-Mirande koalizio arraro hori), baina garrantzitsuena utzitako hizkuntza ondarea da. Ah! eta santuetaz hitz egiten ari garela, nik ez diot elizari berebiziko amodiorik, baina eskerrak eliza gizon batzuek euskaraz noiz behinka idazteko ahalegina egin zutela, bestela latza! Utzi sektarismoak alde batera eta lotu euskarak duen aniztasunari, arren.

  • Erramun, zure iruzkinak irakurri ditut eta esan beharra daukat Ezker Abertzaleko pertsonai patetiko bat zarela. Zeharo patetikoa! Zuen mundua amaitu da zorionez, jada inork ez zaituzte ikusi ere egin nahi. Eta Bikila gure iraultzaile mitikoa, beste hainbeste. Gloria zaharrak, inoiz gloria izan bazerate behintzat.

  • Izugarri pozten nau euskaldun formalen gorrotozko berba horiek. Hiztegian begiratu behar dut zer esangura duen patetiko berbak. Baina piropotzat hartu beharko dut.
    Otsa: Ez da erraza Leteren lana psikiatriatik aztertzea. Eta ondorioa ez da izango gizatiarra zela jainkotiarra sentitzen zuela bere burua baizik.
    Ni ez naiz ezkertiarra.
    Eta Bikilaren iraultza ez da amaitu, bere kideak Madrilgo gobernuan daude eta EHan indar dezente daukate.
    Ez duzue ezer ulertzen. Ezta Lete bera ere.Horregatik erabiltzen dituze irainak, zuen maila intelektual apala agerian jartzen delako.

  • Euskaldun formala… ala, txabal, joan adi popatik hartzera! Modan zegok eta! Xabier Letek zuek denak baino askoz gehiago egin zuen Euskal Herriagatik!

  • Noski, noski, Erramun, ez zara ezkertiarra, ez zara mundu hontakoa, baina Leteren diktadura kulturala diputazioan zegoenean galaxia honetako ez den planeta batetik juzkatzen duzu.
    Zure maila intelektuala ikusi dugu, ez dakizu ezer poesiaz, euskal kantaz ezta ere, materialismo kulturalaren zientzia esoterikoa aipatu diguzu baina bere oinarriak ez dira inon ageri, eta euskal informala zara, ente likido bat, en fin, a ze enpanada mentala eta ze oilobustikeria, Lete iraintzeko eta ez ezer aportatzeko.

  • Peru_Gabiriko 2020-09-20 20:45

    Kaixo Bentazar
    Badirudi gai honek soka luzea duela oraindik, zenbaitek bezala nik ere agortutzat emana nuen baina…

    Gauza bat esan behar dizut.
    Batetik, etzazula uste hura akatsik gabeko santua zenik. Diputazioan sartu zenean Kultur ardurak zuzentzera, badirudi han ikusi zituen politikeoak, interesak eta gorabeherak atzera eragin ziotela. Bere buruari esan bide zion “hemen politikan ez dugu gauza politikan”.

    Bestetik, badakigu Lurdes Iriondok zenbat sufritu zuen bolada batean gure artistaren zenbait ibilera medio. Suposatzen dut zuk, Oarsoaldekoa izanik, horren inguruan badakizula zerbait. Biak orain hilda daude. Utzi ditzagun beraz bakean.

    Honekin zera esan nahi dizut. Artista bezala nik leku altuan daukadan arren, ez zela Santu bat izan alegia.

    Alderantziz, bere alderdi gizatiarrak poesia bikainez adierazten jakin zuela uste dut. Bere sentimenduek badute, nire ustez, gordintasun puntu pertsonal bat. Niretzat nahiko nabarmena gainera.

    Horretaz gain, bere azken poesia ez da erraza. Rilke-eta aipatzen dituzte batzuek.. Beharbada bere esanahiaren klabeak propio izkutatzen ibili zen.
    Beno, ondo izan

  • Kaxo Peru:

    Erakundeen lanetan sartu eta nahasi egiten dira burokrazia eta politikeoa eta, noski, militantzia eta eskuzabaltasun dohanekoaren bidetik ibilitako Leterentzat ez zen oso gauza xamurra izango mekanika horretan sartzea. Irakurri ditut bere autobiografiaren puskak eta ondorio gazi-geza du esperientzi horietaz. Bera txori libre bat zen eta horrelako kaiolarik ez zitzaion ondo egokitzen.

    Besteaz badakit zuk adina eta hori ondo ageri da bere azken poema liburuaren zenbait pasarteetan. Gora-behera guztiak direla, Lurdes Iriondorekin izan zuen maitasunezko eta izpiritualitatezko kondaira gauza ederra da. Hutsegin bazuen ere azkenean maitasunak eta eritasunak batu egin zituen eta jakin nahiko nuke euskaraz baden “jardin bat zuretzat” maitasun kanta baino hoberik.

    Noski ez zela saindu bat, kantari eta poeta handi bat baizik, Txirrita eta Brassens batzeko gauza izan zena. Niri gutxienez euskal kulturaz jabetzeko eta gozatzeko aukera handia eman izan dit betiro.

    Ondo izan zu ere.

  • Pena ematen didate tirano kultural baten esklabo mentalak.

  • Benat Castorene 2020-09-21 09:15

    “jardin bat zuretzat”
    Poesia arloan barbaro bat naiz, baina, kontsiderazio politikoak istant batez baztertuta, hunkigarria zaut bere sinple-sinplean amodiozko deklarazio hura, bukatzen dena agnostiko askok bere kondu parteka lezaketen dudaz eta esperantzaz beteriko interrogazio erradikal horrekin.

  • Itzal bat bihurtuko naiz zu galtzen bazera….Leteren ohiko egolatria eta itxurakeria.Gezur bat gehiago.

  • Poesia dena gezurra da sensibilitate kamutsa daukan materialista kulturalarentzat.

  • Nik ere bukatutzat emana nuen, baina, pare bat argipen: Erramun: nik nahi dudan iraultza eta gutxio nire kideak (podemos-ekoak zure ustez?) ez daude Madril begira, Euskal herria baizik eta hemendik mundura. Usten dut ni buruz garai zaharreetan gelditu zerala. Zutik desagertu zenetik Alternatiba eta EHBilduren kide naiz, baina munduko hainbat experientziari buruz solidarioa. Zapatistak burutzen dutena, esate baterako. Bentazar ni ez naiz inoiz glorian edo aintzan egon, purgatorian edo infernuko atarian askotan, horregatik bihurtu nintzen iraultzaile eta saitzen naiz bere horretan jarraitzen naiz eta jubilatua (baian ez erretiaratua) egon. Horregatik poesia alorrean Aresti zale naiz (norbait izan bada jazartua, Miranderekin batera, hori Aresti izan zen- gorriak kapora, ohikatzen zuten batzuk- ez lete). Baina baita ere Lete zale, Kirmen uribe zale, Koldo Izagirre zale, eta abar. Hots: Iraultzak inoiz ez dira zaharkitzen, beti daude aladaketa prozesuan mudua bezala, (satorra lagun zahar hori gutxi usten denean muturra agertzen du). Aldatzen dira modeloak, eskemak, horregatik inoiz ez da jakiten nolakoak izango diren etorkizunbeko iraultzak. Datorrena, seguru feminismoarekin eta ekologiarekin zer ikusterik izango duela. Ota orain bai, bukatua se akabo.

  • Bikila, zu ez zara iraultzailea, inoiz ez zara izan. Akaso, oportunista. Zuk ez duzu aldaketa bilatzen, zuk boterea bilatzen duzu, zure arerioak bezalaxe. Iraultza, benetako iraultza, jendeak bere agunero gauzak asmo onez egiten dituenean ekinaren ekinez poliki-poliki egiten dena da. Zuri gazte garai txar bat tokatu zitzaizun, hor kanpoko idolo batzuk hartu zenituzten eta gurpiletan baino haize gehiagorekin ibili zarete. Hori da zuena.

  • Jone Arrula 2020-10-28 20:17

    Baina poeta izateko iraultzaile izan behar al da?
    Ez al dago futbola gustatzen ez zaien poetarik?
    Edo aeromodelismoa gustatzen ez zaien poetarik?
    Nondik ateratzen du Bikilak derrigorrezkoa dela iraultzailea izan beharra poeta ona izateko?
    Non dago Bikilaren baieztapenaren kausa eta efektua?
    Zertara dator halako argumentu xaloa eta okerra?
    Galdu al dugu arrazoitzeko ahalmena?
    Ala benetako helburu ezkutua Xabier Leteren memoria astintzea eta jipoitzea al zen?
    Ez gaitezen inozoak izan!
    Agian Bikila, ez aldago jada zaharkitua bere iritzia emateko?
    Hemen esandako guztiarekin erlazioa izan dezakeen artikulu interesgarria:

    http://www.arteliteratura.eu/literatura/mistikoak-eta-iraultzaileak/

  • Erabakia nuen gai honetaz ezer gehiago ez idatzea. Baina hilabete pasatxo, hara eta Jone Arrulak aurpegiratzen dit: : Nondik ateratzen du Bikilak derrigorrezkoa dela iraultzailea izan beharra poeta ona izateko?. Bistan da Jonek ez duela irakurri eztabaida horretan esandako guztia eta betez ere nireak. Izan ere, eztabaida erdian hauxe idatzi baituen:

    “Mundu honetan poeta eta idazle on asko daude oso desberdinak, askok gustuaren arabera laudatzen direnak, eta oro har iritzi desberdinak sortzen dituztenak.
    Ildo horretatik, iraultzaile edo kontserbadore izateak ez du zer ikusterik poeta on edo kaskar izatearekin, gauza bera esango nuke idazleekiko. Bakoitzari berea hori da giza legea. Maikoski surrealista eta Xabier Lete poeta mistikoa bikainak bakoitzak bere estiloarekin. Maiakoski iraultzailea zen ideologiaz eta poesiaz -surrealista- Xabier ez.. Ezingo nuke konparaziorik egin kalitatearen aldetik, bai ordea, gizartearekiko zuten jarrerarekin. Louis-Ferdinan Céline baino fatxagorik zaila aurkitzea eta hala ere idazle handia zen, bere “Gauaren muturrerainoko bidaia” bost sei aldiz irakurri dut eta beti harrapatu nau naiz eta bere ideologiarekin ados ez egon. Xabier eta Aresti. Bi poeta handi, baina Gabriel gorria .

    “Niri iraultzak ez zaizkit gehiegi gustatzen. Egitura bat ipurdiz gora jartzea da iraultza, modu bortitz batean”. Hori idatzi zuen X. Letek, eta nik iritzi hori juzgatzen dut nire artikuluan. Aitzitik lerro asko daude artikulu horretan Xabierren poetikotasuna eta bere erreferentziak nire egiten ditudanak. Ni ere askotan Aiako harria eta Biandiz mendira egoten naiz so, eta al dudanean bi mendi horien gailurra egiten dut.

    Nire aldetik erantsi bat besterik ez. Edadetua nago gorputzen aldetik (75 urtera iritsi naiz eta) ez, ordea, borondatez eta ideiaz.. Salvador Allendek esan zuen badirela gazteak mentalki zaharkituak daudenak eta baita ere adinekoak mentalki gazte direnak. Ni bigarren alorren kokatzen dut nire burua, Jonek jakingo du berea non jarri. Bestaldetik ohikoa da esatea, gaztetan gorri izatea ondo dagoela zahartzaroan berriz gaizki. Ni ez nago ados, ezta ere zahartzaroan mistikoa bihurtzea normala dela heriotzara hurbiltzen garelako. Gaur bertan bukatu dut Ainhoa Urien Poesia zaurien ukendu, Xabier Leteri dedikatutako liburu zoragarria une askotan hunkitu nauena. Izan ere, poeta bezala asko miresten du Xabier (ez konfunditu nire iritzia eta Xabierri buruz esandako kontrako iritzi askorekin) baina gustukoago nuen gazte errebelde zen ateo-agnostiko garaian. Heriotzari hurbiletik begiratzen dut jada, baina nire kezka bitala gizarteari begira jarraitzen dut ez zerura. Eta ateoa izaten jarraitzen dut, agian inoiz baino gehiago, ikusirik ze papera betatzen ari diren (diferentziak diferentzia) erlijio genienak.

  • Ateoatasunaren aldarri. Horra hor Leon Troskiren testamendu ideologikotik ataratako iritzia (itzulpen neumolaralerin egina, bereaz barkanea eskatzen dut ez bada oso fina, ni ez bait naiz gai itzulpen laneretarako))

    “Iraultzaile proletarioa, marxista, materialista dialektikoa eta, ondorioz, ateo adiskidetzezina edo baterezina izanda hilko naiz. Gizateriaren etorkizun komunistan dudan fedea ez da gaur egun gaztaroan baino sutsuagoa, baina bai sendoagoa.”

  • Nire ustez Xabier Letek, Mikel Laboarekin eta Benito Lertxundirekin batera, mendebaldeko musikari ospetsuagoak gainditu ditu euren sentsibilitate poetikoagatik. Zoritxarrez, hemen AEBetan, misikaran hitz gehienak zentzurik gabeko dira.