[Uztaritze Iraultza Garaian XXV] Emigratuen zerrendaren ezeztatzea (1796)

[Uztaritze Iraultza Garaian XXV] Emigratuen zerrendaren ezeztatzea. 1796 –

Uztaritze iraultza garaian

1796ko ekainaren 14an, Salhako Pierre Harriet notarioak, Udalkontseiluari aurkezten zion emigratuen zerrenda behin betikotz ezeztatzearen aldeko petitzio bat. Udal Kontseiluak suharki sustengatu zuen petizioa eta okasio horretaz az baliatu zen aurreko Administrazioaren kontrako eraso sistematikoa egiteko, egiazko aiherkunde libratze batean:

«Gauza jakina da…, aintzindari jazarleek igorri zizkigutela1793ko ekainaren bukaeratik III urteko Thermidoraren 9 raino, mugarik gabeko boterekin etorri ziren ordezkari horiek. Aintzindari jazarle hauek zituzten Konbentzio Nazionalean eragin 1793ko maiatzaren 31ko, ekainaren 1 eta 2ko gertakariak, alegia, «Girondin»en erorikoa. Gauza jakina da delako ordezkari horien misioaren helburua zela gure kantonamenduetan, onez onean ez bada bortxaz onar araztea haien partidoak eginikako 1793ko Konstituzio hura, zeina, euskaraz itzulia ez izanik, guretzat ezin konprenituzkoa gelditzen baitzen. Jakina da sartzen ziren gure herri guzietan, Libertatearen arbolen ondoan «Montagne» deitzen zuten lur meta tipi batzu eraik araztzen zituztela, lur meta horiek zirela beren partidoak bilatzen zuen garaipen bortitzaren sinboloa, sinbolo horren izena «Montagne» zinez sobera erridikulua zelarik Pireneoko mendiek eta ozeano itsasoak inguraturiko Herri batean.

Horrengatik, Herrian gure herrikide anitzen kontra egiten zituzten autoritate egitate arbitrario guziak, populuak hautaturiko funtzionario publikoen kargugabetzeak, hauen ordeztea herrian harraparu ergel tzar eta inutil guziekin….urritik geroz arrastatze guziak egin zirela ozarkerian eta arrazoirik gabe, herritar arrastatuei mandatu ofizialik presentatu gabe, etxean egoiten zirenei mandatuaren kopiarik utzi gabe,… Dithurbide eta Haitze anai herritarrek deklaratzen dute gainera arrastatuak izan zirelarik, 1793ko urriaren 2an, Garat etxeko jaun herritar presidentarekin batera, denak ereman….beraiek entzun zutela Monestier Garati erasialdi bat emaiten Erregimen zaharreko gobernadore despote baten estilo berberekoa, zeinean, akusazio lauso eta zentzugabeko anitzen artean, honako hau hauteman baitzuten…Garat herritarra present zela 1793ko Konstituzioaren euskarazko testu inprimatu bat eduki artio onarpena suspenditua izan zen Kantoinamenduko lehen Asanblada horretan. Monestierren aburuz, Garatek ez zion Konstituzioari laido hori ekidin, edo berak segituan euskaratuz, edo bere herrikidei zen bezala mementoan berean onartaraziz, haien gainean zaukan ezaguturiko eragina erabiliz 1»

[Uztaritze Iraultza Garaian XXV] Emigratuen zerrendaren ezeztatzea. 1796

1796ko pesta zibikoak (79.orrialdean)

Robespierren erregimenak bezainbat Direktorioaren Gobernamenduak bazuen pesta zibikoen kultua Iraultzaren aldeko suhartasuna mantentzeko. Horra zergatik hitzordua emana izan zen biztanlegoari Hiribehereko plazan, 1796ko uztailaren 18an, arratsaldeko 4etan. Aintzinetik ongi iragarria izan zen motiborik gabeko ausentzia guzia zigortua izanen zela. Gutik egin du egun horretan Irunean izan zen oihanzain batek ezbaitu horrengatik galdu bere lanpostua. Haitzostoz, ogiburuz eta hirukoloreko xingolez ederturiko laborantzako gurdiek, 24 laborari bana zekarzkienek, osatzen zuten segidaren aitzindaria. Gero etortzen zen berdin ostoilez eta xingolez ederturiko golde bat idi pare batek tiratua, ondotik armetan zen Gardia nazionala, eta azkenean Herriko kontseilariak haien xarpa eta guzirekin. Prozesioneak egin zuen plazaren hainbat itzuli bi atabalen eta danborina baten soinuan.

Dominique Joseph Garaten deskripzioaren araberan, danborina da xibalet gabeko biolin motako musika tresna bat zeinean erritmoa markatzen baita hariak joz larruz estaliriko zotz labur batekin.

Lau laborari hoberenak ospatuak izan ziren, Uztaritzeko auzo bakoitzetik bat jeloskorrik ez egiteko. Dominique Garat presidentak euskarazko hitzaldi luze bat egin zuen zeinean zehar ospatu baitzuen laborantxarekin batera Errepublikaren armaden garaipenak, eta, aipatu zuen ere:

«bake orokor baten urrengo iritsiera, gure Gobernu errepublikarrari zor dizkiogun zorion guzien gozamen luzearen iragarpena»

Txinako2Enperadoraren etsenplu ederra orroit arazi ondoren, ondoan zen Sorthako pentzera ereman zuen populu guzia. aipaturiko lau laborari hoberen horiez inguratua, «laguntzeko prest sekulan indarrak faltatzen balin bazitzaizkion»

Garatek goldea hartu zuen eta esku irmo batez ildo luze bat egin zuen.

«…herrikide guziek pozez oihu egiten zutela Gero, anitz pilota partida sendok, anitz motatako dantza arin askok, denak batera nahasiek jarraitu dute eguna iluntzeraino eta denak kontent eta ase etxeratu ziren»

Ospatu behar ziren Uztailaren 14a, abuztuaren 10a, thermidoreko 9a eta 10a. Asko zen eta lurreko lanari kalte egiteko arriskua bazen. Horrengatik deliberatua izan zen ospakizun horiek oro egun bakar batean ospatzea, hau da, thermidoreko 13an, bestela esanda, 1796ko uztailaren 31an.

Garatek haundi ikusi zuen. Elgarretarratzea, Herriko etxeko aurrean egin zen. Kantonamenduko lau Udalerrien Gardia nazionala hor zegoen, armak erramu ostoz apainduak, funtzionario publikoak zaldiz, beren zaldia errekisiziotik salbatu zutenak bederen, Baionatik jinaraziak izan ziren musikariak, gei Uztaritzeko atabal eta danborinak. Jende lerroa joan zen Purguko bi plaza publikoetara : lehenbizikoa Buskoabaitako, Adamaeneko eta Antsagazteluyako etxez mugatua zen. Bigarrenak errektangulu bat egiten zuen oraiko Purguko plazari perpendikularra, Mordochobaitak mugatua hegora, eta, Marieneko Bidegarayeko etxeek eta oraindik gelditzen diren frontoineko paretaren arrastoek mugatua iparrera3. Gero jende tropa joan zen Hiribehereko plazara buruz, musikak aldizka jotzen zuela «Marseilles»a eta «Le Reveil du Peuple 4».

Garaten euskarazko hitzaldia entzun ondoren, «sexu bietako herritar gazteak» dantzan aritu ziren eguraldi tzarrarengatik ere. Ospakizuna bukatu zen Herriko etxeko bilkura aretoan nun arno barrika bat idekia izan baitzen dantzarien eta pilotarientzako zintzur freskagarri.

Garatek imaginatu zituen Hiribehereko plazaren buru batean bi troinu Erregearen eta Robespierren tiraniak ordezkatu beharko zituztenak. Plazaren beste buruan eraikitako Patriaren aldaretik lasterka etorritako populuak delako bi troinu horiek suntsitu bekarko zituen. Horretarako behar ziren artista gei faltaz, egitasmo horiek ezin ziren gauzatu ahal izan.

Artista falta berak zion Uztaritzeri eragotzi gaztetasunaren pesta ospatzea. Andre esposen pestari dagokionez, ez zen inolako ekitaldirik egin. Departamenduko Direktoriaren errietei, 1796ko abuztuaren 28an Herriko Kontseiluak argudiatu zuen :

«Greziako andereek bezalatxe publikoaren aintzinean agertzea batere maite ez duten gure andreen joera»

.

1MD : Bere lekukotasunean Garatek geitzen zuen Pierre Harrieten etxea debaldetan arakatu ondoren 40 jandarmako talde batek, arrastatu zituela Pierre Dithurbide, Pierre eta André eta bera batera ; Lau presoek Uztaritze trebesatu zuten jandarmez inguratutik « sabreak ateraiak et tronpetak jotzen zituztela» zirko bera egin zen Baionako bortara orduko Pineten et Monestieren etxeraino. Goi agintzako ofizieren aintzinean Monestierrek bortizki oihukatuak izan ondoren, dohakabeak «Château vieux» gaztelura ermanak izan ziren » zelda higuingarri batera. Alkiz edo ohez beste zur ultelduz egindako altzari bat ere ez zeukan zelda horretan, gau guzian borrokatu behar izan zuten zelda higuingarri hura atxiki nahi zuen garatoin tropa baten kontra.»

Atxilotuek erraiten zuten haien artean: «Harrietek jakietn badu nola garen tratatuak, ²segur da bere burua begiratuko duela hartua izaitetik» Artxibo nazionalak F75491 Pierre Houmatek aipatua «  les amis des archives des Pyrenées Atlantiques” 198 » N°6

2 Espero ez ginuen aipamen honek «  L’orphelin de la Chine » Voltairen antzezlana orroit arazi nahi zuen behar bada. Antzezlan horrek Gengis Kan enperadorearen bihotz ona irudia arazi nahi zukeen. Jean Bapptiste Du Halden jesuita famatuaren obrak ideia eman zion obra Vomtairi. Anzezlan horrek arrakasta haundia ukan zuen.

3MD : Oraiko phurguko plaza XIX mendean egina izan zen, hainbat etxe sunsituz.

4 MD : Hain segur Garatek iritzi guziak kontentatzea espero zuen. Izan ere «Le reveil du Peuple» bilakatu zen Parisen Thermidoreko erreakzioaren hymnoa, .Jakobinoak sobera orroit arazten zituen Marseillesa urte batez baztertua izan zelarik.

Emigratuen zerrendaren ezeztatzea Emigratuen zerrendaren ezeztatzea Emigratuen zerrendaren ezeztatzea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude