Osasun aditua eskoletan

Osasun aditua eskoletan –

Martxelo Otamendik Berria egunkarian.

Jendaurrean aurkeztu dituzte azken egunotan Hego Euskal Herriko bi gobernuek eskoletako ateak zabaldutakoan, eta zabaldu aurretik, hartuko dituzten neurriak.

Osasun aditua eskoletanÑabardurak ñabardura, bide beretik jo dute bi hezkuntza administrazioek. Segurtasun planak berandu aurkeztu, eta hezkuntza komunitatearekin landu gabe osatu dituzten kexu ugari entzun ditugu egunotan hezkuntza eragile askoren ahotik. Eskoletako zuzendariek haserre eta ozen esan dute egoera berezi horretan ezin zaiola eskolari berari eskatu segurtasunaren kudeaketa eramatea, horretan adituak ez direlako.

Konfinamenduaren ondoren milaka eta milaka langile beren lantokietara itzuli zirenean baino kezka handiagoa sortzen du egun gutxi barru egingo den eskola itzulerak. Logikoa da, helduak baitziren orduan itzuleraren subjektuak, eta gazteak eta umeak baitira oraingokoak.

Eskema idealaren eta posiblearen arteko oreka bilatu beharko dute hezkuntzako mundua osatzen dutenek; eskola batzuek ematen dutelako aukera eraikinaren tipologiagatik— irtenbide irudimentsuak praktikan jartzeko. Beste batzuek, zoritxarrez, ez.

Garrantzitsua da irakasle eta langile gehiago kontratatzea, baina hori bezain garrantzitsua litatzeke eskola bakoitzean osasun aditu profesional bat jartzea lanean. Ez osasun etxera deituko duen irakasle bat.

Osasun aditua eskoletan

Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude