Gune nudistak babestu

Gune nudistak babestu –

Rikardo Arregik Deia egunkarian.

Gune nudistak babestuUztailaren lehen egunean irekiko dituzte Gasteizen Gamarrako eta Mendizorrotzako igerileku publikoak, baita hainbat gizarte etxetako igerileku estaliak ere. Estadiokoa orain dela egun gutxi batzuk ireki zuten baina, Vital Kutxako Fundaziokoa izan arren, ez da publiko-publikoa (aberaskumeen igerilekua izan da betidanik Gasteizen).

Uztailaren lehen egunetik izango dute azkenik bakea Ullibarri-Ganboako urtegian Arroiabeko hondartza nudistara joaten diren nudistek, zeren orain arte ez baitute bakerik izan bistari berri ba-tzuen erruz. Arroiabeko hondartza da urtegietan dauden hondartza guztietatik Gasteizetik gertuen dagoena; besteak, ez-nudistak, Landa eta Garaio, handiagoak dira eta askoz prestatuago daude, baina Arroiabekoara (“presa” gasteiztar askorentzat) bizikletaz oso erraz iritsi ahal da hiritik bertatik.

Igerileku publikoak itxita egon diren bitartean, nerabe eta gaztetxo taldeak Arroaiabera joan dira beren bainujantziekin (oso adin puritanoan daude). Han inork ez die ezer esan (ezaguna da jende nudista ez-nudista baino toleranteagoa dela), baina beraiek ez dira hain jasanberak izan: bertakoak, nudistak, iraindu dituzte, biluzik egoteagatik, batez ere adinean sartuak eta emakumeak (emakume adinean sartuak izan dira kaltetuenak, jakina), eta zaborrez beteta utzi dute dena. Gaztetxo puritanoak Arrazuako hondartzara ere (Cibelesen hondartza, gasteiztar askorentzat), urrunago, iritsi dira haien bainujantziekin, haien buru gaixo eta irainekin. Agintariek ohar handi-handiak jarri beharko lituzkete sarreran, hori gune nudista dela zehazteko, “begirune” hitz ederra azpimarratuz.

Aro puritano berria al dugu aurrean? Ez dut uste berria denik, betikoa eta oso zaharra iruditzen zait niri. Eskoletan gehiago egin beharko dela? Bai, zalantzarik gabe, baina gorputz perfektu, ezinezko eta neurriz estaliaren diktadura hedatuegi dago. Ez naiz baikorra. Gune nudistak babestu egin beharko dira. Gazte horiek ere diktadura horren biktimak direla? Baliteke, baina beranduegi konturatuko dira, noizbait konturatzen badira; irainen erantzuleak haiek dira.

Gune nudistak babestu

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

3 pentsamendu “Gune nudistak babestu”-ri buruz

  • Pozten naiz jende gaztea ezker progreriaren diktadurari aurre egiten hasi bada. Ez da harritzekoa, hainbeste hondatu dute gizartea, dezentzia eskatzen hasi direla gazteak. Rikardo Arregi bezalako jenderik ez dugu nahi gure Herrian. Hondartza nudistarik ez!

  • Neu, seguru izterrak eta pantorrillak modu indezentean erakusten dituen ardi galdua zarela.
    Tapatu zaitez lepotik txorkatiletaraino, likits hori, eta ez eraman galbidera zure lagun hurkoa.

    PD. gaurko gaztetxoek izan dezaketen puritanismo hori puritanismo faltsua da, yankiena bezalakoa adibidez, edo kristau faltsuena bezalaxe.

  • juan inazio hartsuaga 2020-07-09 12:37

    Beste gaietan dugun adostasun maila ikusita, poztuko nintzateke Neu-k idatzitakoa ironiaz egin duela jakinda.