Asteburu honetan: Kakahuete pattar krematsua
Asteburu honetan: Kakahuete pattar krematsua –
Festa gogoz darraigu eta beste pattar RZ bat zeurekin konpartitzeko gaurkoan hemen dakarkizuguna, kakahuete pattar krematsua RZ, denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Animo, segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- 22,5 cl ur
- 75 cl esne
- Kakahuete gurina, 100 g
- 30 g azukre
- Kakao hauts zimiko bat
- Gatz pixar bat
- Ron urtetsua, 4 koilarakada handi
…
Errezeta
- Ura eta esnea irakinarazi eltze batean eta, borborka hasten den momentuan, gainerako osagaiak gehituko ditugu.
- Irabiagailu baten besoa sartu eta indar handienean egin dezala lan.
- Gero beste 5 minutuz irakiten utzi.
- Nahastura iragazkitik pasarazi eta hozten utzi baino lehenago, berriz irabiatu, bizi-bizi.
- Koilarakada batzuk ron isuri eta ongi nahasi.
- Botila batean sartu eta hozten utzi.
…
Kasu!
Behar adina botila …
larala! …
Kontuz, badakizu tentuz gehiago gozatzen dela …
Akaso!
CHOCOLATE LIQUEUR + NUTELLA CREME LIQUEUR + IRISH CREAM + COFFEE LIQUEUR
El kopon!! Bizkotxoa, anana, melokotoia, fana, esne-gaina eta izozkia duen kopa erraldoia egin dute Karlos Argiñanok eta Martin Berasategik ‘Kontrako eztarrian’, Bera Bera taldeko kideen laguntzarekin. Ikusi!
Kakahuete pattar krematsua
Errezeta gehiago … eta festa!!
…