Alemanak 2 euskarak 0, eremu mistoan

Alemanak 2 euskarak 0, eremu mistoan –

Alemanak 2 euskarak 0, eremu mistoan

 

ALEMANAK 2, EUSKARAK 0, EREMU MISTOAN

Ekainaren 1eko Aldizkari Ofizialean 3 lan deialdi argitaratu ziren. Horietan, 2 puntu ematen ziren alemana, frantsesa eta ingelesa jakiteagatik, bakoitzarengatik, Nafarroa guztian, eta ez zen punturik ematen eremu “ez-euskaldunean” euskaraz jakiteagatik. Hori ez da berria: UPNk egiten zuen, eta laukoak edo kuatripartitoak ere bai, Osasunbideko deialdietan. Baina PSNk haratago jo du: hasi da eremu mistoan ere euskara ez baloratzen.

Ez dago legerik edo araurik hori agintzen duenik, ez eremu mistoan ez eremu “ez euskaldunean”, eta epaile euskarafobikoen epaiek ere ez dute hartara behartzen. Hala ezarri zuen Nafarroako Kontseiluak martxoaren hasieran.

Gauza pozgarria izan zen PSNk UPN gobernuan ez jartzea, politika sozial batzuetarako, baina onartezina da euskararen arloan egiten ari dena: Hezkuntza Departamentuan, Gimeno kontseilaria bulldozer baten moduan ari da euskararen kontra, bakarka gobernatuko balute bezala, edo UPNren bazkideak balira bezala.

Eta euskararen puntuazioa lan deialdietan orain arteko okerrena da. Euskara errespetatzen duten alderdi politikoek planteatu beharko lukete ea merezi duen PSNren gobernu bat sostengatzea.



Estekak:

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2020/117/1
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2020/117/2
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2020/117/3

Administrazioan Euskaraz Taldea

2 pentsamendu “Alemanak 2 euskarak 0, eremu mistoan”-ri buruz

  • Plazara! ekimena 2020-06-04 22:11

    Lan bikaina, Joseba. Segi fin!

  • Gaur egungo nafarrei Nafarroa handi geratzen zaie. Hizkuntza galduz gero, besteei zer gertatuko zaien, abisu bat da gaur egungo Nafarroa.