Coca-Cola: “Doako marketin garapenean Bildu da gure eredua”

Txantxa da. Coca-Cola konpainiak 125 urte bete berri ditu eta ez du marketin iradokizunik behar. Hala ere, zer pentsa ematen duen kontua da. Marketinaren oinarrizko araua: “onerako edo txarrerako, baina nitaz hitz egin dezatela”. Atera kontuak, aste betean 40.000.000 pertsonak ezagutu dute Bildu.

Baten batek esango du Bilduri buruz esandakoak beti kontu txarrak izan direla. Bildu biolentziarekin lotu dute behin eta berriz, Bildu=ETA eslogana haizeratu dute Espainiako eskuin muturreko egunkariek, bai atzo, bai bihar eta bai etzi. “Incidente” hitza, Otegiren ustezko adierazpenakpankarta… aitzakia franko euskal barbaroen kontura egunkariak puzteko.  PSOE eta PP mutur-joka  Bilduren kontura, ikuskizun bitxia hemendik begira.

 

 

 

 

 

 

Baina, pentsa: Nori zuzentzen zaio Bildu “produktua”? Euskaldunoi. Euskal Herrian ez dago txorimalorik berdinketa ekuazio hori sinesten duenik. Hortaz, produktua bera Euskal Herriko ia 3.000.000 biztanleei ezagutarazi zaie, eta, garrantzitsuena, premisa bat nagusitu da: “Bilduk kikilduta ditu espainiarrak, ikusiko dute M22an gainera etorriko zaiena “.

Proiektu, ideologia eta bake gogoez gain, ezin da ukatu bozka ematerako orduan eragina duen faktore bat: izorratzeko, “por joder”.

Euskal usaina duen guztiari zaunka egiten dioten medioak izorratzeko, gezurrak debalde ateratzen zaizkienak izorratzeko, Bildukoak “hiltzaileak” direla dioen politikaria izorratzeko, gizartea normaldu egin dela dioen Lehendakaria izorratzeko…

Aldagai hau aurka duena Aralar da, alegia,  “por joder” faktorea falta zaio. Gaur bertan El Mundo egunkariak Patxi Zabaletaren koherentzia goraipatu du Hego Euskal Herrirako estatutu proiektua kritikatu izanagatik. Ez dakit zer den okerrago, ETAko preso ohi batek Bilduri bozka eskatzea edo El Mundok Aralarri loreak botatzea.

Ados al gaude Bilduri doako marketina egin zaiola esaterako orduan?

 

 

Zer duzu buruan “Coca-Cola: “Doako marketin garapenean Bildu da gure eredua””-ri buruz

  • Amonamantangorri 2011-05-11 21:21

    Jendearen botatzeko asmoan “izorrai” faktorea hor egonen da, dudarik gabe. Aralarri dagokionez, jakin nahi nuke, orohar zer moduz hartu duten EAEko giro aralartzaleetan Aralar EAEn bakarrik joatearena, zergatik eta, iduri duenez, funtsean Nafarroatik datozen gorabeherengatik.