Top Manta

Top Manta –

Top Manta

Atzo Bilbon izandako istiluen harira (“Kaleko saltzaileen aurka egin eta bi lagun atxilotu dituzte udaltzainek Bilbon. Bilboko Areatza inguruko gunean sartu dira udaltzainak kaleko saltzaileei materiala kentzera, eta tentsioa sortu da inguruan zirenen eta polizien artean.”), ondorengo eztabaida zabaldu gura nuke: Top Manta lez ezaguna den jarduera. Gure hiri eta herrietan oso ohiko bihurtu da, batez ere afrikarrak diren gizonezkoek egin ohi duten jarduera hau.

Ni jarduera honen aurka nago, uste baitut jarduera hori oso kaltegarria dela gure hiri eta herrientzat (herri txikientzat batez ere).

Honatx nire argudio batzuk:

  • Top Manta saltzaileek ez dute beraien salmentengatik inolako zergarik ordaintzen. Ez BEZ-ik ez ezer ez. Dena diru beltza.
  • Faltsifikazioak saldu ohi dituzte. Marka bat faltsifikatzea ilegala da eta hori egun argitan saltzea ez da onargarria, nire ustez.
  • Alokairuak, autonomoak, BEZ-a, eta dauden zerga guztiak ordaintzen dituzten dendariei konpetentzia ez leiala egiten diete. Gero eta produktu gehiago saldu ohi dituzte eta gero eta dendari gehiagori egiten diete konpetentzia. CD-ekin hasi ziren, baina zapatillak, aterkiak, zapiak, futbol kamisetak, kirol arropa, etb. ikus daitezke gaur egun manta gaineetan.
  • Jai egunetan eta lan ordu ohikoeteatik kanpo ere aritzen dira. Sindikatuek protesta egiten dute Merkatal Zentroak jai egunetan zabaltzekoak direnean, baina ez dute txintik ere esaten igande baten, arratsaldeko 8etan herriko plazan dozena bat Top Manta saltzailek beraien merkatutxoa zabalduta dutenean.
  • Espazio publikoaren okupazio bat egiten dute. Herriko plazan terraza jartzeko tabernek ordaindu egiten duten bitartean, kaleko saltzaileek espazio hori okupatu egiten dute.

Herrietan dendak ixten dabiltzan artean, gero eta ugariagoak dira Top Manta saltzaileak.

Arrazakeriarekin ez nuke hau guztia korapilatu nahi. Halere, Top Manta saltzaileak afrikarrak izan ordez, bertokoak balira, seguru nago herrietako Udaltzainek momentuan bertan esku hartuko luketela.

Atzo Bilbon izandako istiluen harira

9 pentsamendu “Top Manta”-ri buruz

  • euskaldun bat 2019-08-22 17:06

    Erabat ados!

  • Saltzaileak zigortu behar dira, baina baita erosleak ere. Eta jakina, faltsutzaile lantegi handiak ere.

    Denda txikiak, kate handi eta internetengatik, itolarrian daude. Eta manteroek ere min handia egiten diete.

    Artikulu interesgarria.

  • Erramun Martikorena 2019-08-23 09:13

    Iruzur fiskal ikaragarria. Hauek guztiek dagozkien zergak ordainduko balituzte zenbat diru gehiago egongo litzateke arka publikoetan?

    Gainera, saltzaileak mafien biktimak dira. Saltzaile hauei materiala ematen edo saltzen dietenak ere izugarri aberasten ari dira saltzaileen miseria eta beharrari esker tokiko merkataritza izorratzen duten bitartean. Horiexek nortzuk diren jakin nahiko nuke.

  • soinu banda artikulua osatzen laguntzeko: https://www.youtube.com/watch?v=KOKx1mxczkU

  • Ados denekin

  • Jipoitua ta ixildua. 2019-08-23 21:54

    Zorixonak zuzeu-ri artikulu hau ez ezabatzeagatik.

    Zentsuraz, euskarari hegoak moztu.

    Adierazpen askatasuna! Gora ideia aniztasuna! Gora euskara bizia!

  • Zentsura aipatu duzularik, gai honen inguruko albisteetan ezin da iruzkinik egin ez NAIZ ez DEIAn.
    Zergatik?

  • Gainera, gai honen inguruko albiste berriak daude.
    “SOS Arrazakeriak Top Manta saltzaileak babestu ditu bizirautea ez da delitua lelopean”.
    Bizirauteko supermerkatu batean jakiak lapurtzen dituena ere babesten al du Sos Arrazakeriak?
    Zortzi abizenak euskaldunak dituen batek, bizirauteko, Ternua marka faltsifikatuz, kalean Top Manta saltzaileen ondoan bere postutxoa inongo baimenik gabe montatuko balu, babestuko luke SOS Arrazakeriak?

  • Gehienbat ados esandakoarekin, naiz eta dela urte batzuk ezberdin pentsatu.
    Ia denak Senegalgoak eta gutxi batzuk Maliarrak izatearen zergatiak beti interesa sortu dit. Pentsatzen nuen bertako mafiek lortu zutela. merkatuaren zati hau hartzea, besterik gabe. Baina pixkat ikertu ondoren, Senegalen kofradia sufi islamiarrekin llotura handia dutela ikusi dut eta Senegal bertan ume asko guraso txiroek madrasetara bidaltzen dituztela ikastera. Baina askotan ikasi ordez diru eskean jartzen dituzte umeak. Senegal bertan polemika handia omen dago onekin.
    Nik uste dut, ta uste soil bat besterik ez da, europan egiten duten lana hango segida bat besterik ez dela. Diruaren zati bat kofradietara bidaltzen bait dute. Mafiakoak eta kofradiakoak berdinak ote diren? Aberasten direnak Morabito ismamiarrak dira? Auskalo, baina posible da.
    Hori bai,, kalean egiten duten salmetaren alde ez nagoen arren ulergarria da egiten dutena, pertsona banakoen aldetik ikusirik.