Altabizkarko kantua

Altabizkarko kantua –

Altabizkarko kantuak 778. urteko Orreagako gudua kontatzen du, euskaldunen ikuspegitik, eta zortzi bertsok osatua da.

Bertsoak lehendabiziko aldiz 1834. urtean argitaratu ziren, Institut Historique erakundeko idazkari François Eugène Garai de Monglave baionarrak idatzitako artikulu batean.

Garai de Monglavek berak idatzi bide zuen kantua. Asmatu zuenean, Parisen ikasten ari zen, eta ez zekien euskaraz. Ikasle euskaldunen bileretan kantatzeko egin zuen, eta Louis Duhalde Ezpeletako ikaskideak euskaratu zion.

1981. urtean, Benito Lertxundik Altabizkar / Itzaltzuko bardoari diskoan grabatu zuen, maisuki grabatu ere. Hona hemen bertsoak eta Benitoren grabazio paregabea:

I.
Oihu bat aditua izan da
Eskualdunen mendien artetik,
eta etxeko jaunak, bere atearen aitzinean xutik,
ideki tu beharriak eta erran du:
“Nor da hor? Zer nahi dautet?”.
Eta xakurra, bere nausiaren oinetan lo zaguena,
altxatu da eta karrasiz Altabizkarren inguruak bete ditu.

II.
Ibañetaren lepoan harrabots
bat agertzen da,
hurbiltzen da, arrokak esker eta eskuin jotzen dítuelarik;
hori da urrundik heldu den armada baten burrunba.
Mendien kopetetarik guriek errespuesta eman diote;
berek duten seinua adierazi dute,
eta etxeko jaunak bere dardak zorrozten tu.

III.
Heldu dira! Heldu dira! Zer lantzazko sasia!
Nola zernahi kolorezko banderak
heien erdian agertzen diren!
Zer zimiztak atheratzen diren heien armetarik!
Zenbat dira? Haurra, kontatzak ongi:
Bat, biga, hirur, laur, bortz, sei, zazpi, zortzi,
bederatzi, hamar, hameka, hamabi, hamahirur,
hamalaur, hamabortz, hamasei, hamazazpi,
hemezortzi, hemeretzi, hogoi.

IV.
Hogoi eta milaka oraino.
Heien kondatzea denboraren galtzea liteke.
Hurbilt ditzagun gure beso zailak,
errotik athera ditzagun arroka horiek.
Botha ditzagun mendiaren patarra behera
heien buruen gaineraino;
leher ditzagun, herioz jo ditzagun.

V.
Zer nahi zuten gure mendietarik
Norteko gizon horiek?
Zertako jin dira gure bakearen nahastera?
Jinkoak mendiak in dituenean, gizonek
ez pasatzea nahi izan du.
Bainan arrokak biribilkolika erortzen dira,
tropak lehertzen dituzte.
Odola xurrutan badoa, haragi puskak dardaran daude.
Oh! Zenbat hezur karraskatuak! Zer odolezko itsasoa!

VI.
Eskapa! eskapa! indar eta zaldi dituzuenak.
Eskapa hadi, Karlomano errege, hire luma beltzekin eta hire kapa gorriarekin;
hire iloba maitea, Errolan zangarra, hantxet hila dago;
bere zangartasuna beretako ez du izan.
Eta orai, Eskualdunak, utz ditzagun arroka horiek;
Jauts ghiten fite, igor ditzagun gure dardak eskapatzen direnen kontra.

VII.
Badoazi! Badoazi! Non da bada lantzazko sasi hura?
Non dira heien erdian ageri ziren zernahi kolorezko bandera hek?
Ez da gehiago zimiztarik ateratzen heien arma odolez betetarik.
Zenbat dira? Haurra, kondatzak ongi:
hogoi, hemeretzi, hemezortzi, hamazazpi, hamasei,
hamabortz, hamalaur, hamahirur, hamabi,
hameka, hamar, bederatzi, zortzi, zazpi, sei,
bortz, laur, hirur, biga, bat.

VIII.
Bat! Ez da bihirik agertzen gehiago.
Akabo da. Etxeko jauna, joaiten ahal zira zure xakurrarekin.
Zure emaztearen eta zure haurren besarkatzera.
Zure darden garbitzera eta altxatzera,
zure turutakin eta gero heien gainean etzatera eta lo itera.
Gabaz, arranoak joanen dira haragi puska lehertu horien jatera,
eta hezur horiek oro xurituko dira eternitatean.

Altabizkarko kantuaAltabizkarko kantua

Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Altabizkarko kantua”-ri buruz

  • Pello Eizagirre 2019-08-23 14:31

    Euskal Ortzi-Mari Jinko gurtzaile edo jauresleen artean jai-egunak finkatzeko tenorean, agorrilak 15ean eta Mari eguna izanik aintza harturik, arau bat izango litzateke kanta hau entzun-irakurri beharra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude