iPhone eta iPadak egiten dituzten langileek baldintza negargarrietan dihardute
iPhone edo iPad berri-berri bat erosi duzu eta pozez txoratzen zaude. Bere diseinu harrigarriak maitemindu egin zaitu eta bere aplikazioek bizitza konpondu dizute hein handi batean. Baina ziur ez zaizkizula gustatuko zure gailu kuttuna egin duten langileen lan baldintzak.
Bi GKEren ikerketa baten arabera, Foxconn enpresak Txinako hegoaldean dituen bi fabriketako esku-langileen lanorduak amaiezinak dira eta arauak oso krudelak eta zorrotzak. Ikerketak Shenzhen eta Chengduko fabriketako 500.000 langileen egoera deskribatzen du, “makinak” bailiran tratatzen dituzte eta GKEek elkarrizketatutako langileek ondokoa salatu zuten:
- Astean 36 ordu (arauak jasotzen duena) baino gehiago egiten dituzte lan astean. Langile bat, gainera, 98 ordu lan egitera iritsi da.
- iPada fabrikatzen dituzten langileek 13 egun segidan lan egitera behartu dituzte eskariari aurre egiteko.
- Zenbait fabriketan, lan kaskarra egiten duten langileak umiliatu egiten dituzte beste lankideen aurrean.
- Langileen logeletan 24 pertsona lo egitera iritsi dira eta, gainera, arau oso zorrotzen pean. Langile batek adierazi zuenez, “aitormen gutun” bat sinatu behar izan zuen ile-lehorgailu bat baimenik gabe erabiltzeagatik.
- Langileek beren buruaz beste egingo ez dutela zin egin behar izan dute dokumentu baten bidez; izan ere, iaz zenbait langile oso egoera arraroetan hil ziren eta enpresak “beren biziak estimatzeko” eskatu die.
Zer, zure iPhone edo iPadak horren zoragarriak izaten jarraitzen al dute?
Badira aparagailu horiek ez erabiltzeko arrazoi gehiago ere:
Apple conpainiak, beste batzuk bezala, iraungitze aurreprogramatuan jauzi dira iPod-eko bateriak horren adibide dira iPod eta iPad-ek, aparagailu txiki askok bezala, koltana dute osagarri bezala eta horrek esklabutza, umeen lana eta hilketak esan nahi du.