[Barruan Gaude] Harkaitz Cano – Lau urteko proiektu bateko lehen urtean bizi da
[Barruan Gaude] Harkaitz Cano –
Egia auzoan, igogailurik iristen ez den zortzigarren pisu batean du kabia Harkaitz Canok (Lasarte, 1975). Saizarbitoriak txabolismoaren Donostia deitu zuen teilatu itsasoaren ertz batean. Eguzkia islatzen du uralita zaharrak, eta argi paregabea sartzen da iluntzean. Sukaldetik bulegora pasatzeko derrigorrez makurtu behar da koskorrekoa hartu nahi ez baduzu behintzat. Bost axola zion horrek Canori, atezainaren etxearen erdia erosi zuenean. New Yorketik itzuli berria zen, eta EiTBren fikzioetako gidoien ordainsariarekin lortu zuen etxea erostea. Zenbat aldatu diren gauzak kamarada.
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox
Zein zail jartzen duzun Oier lan hau entzutea! Sarrera guzia, soinu, karramizta,…Aitzima segitzeko gogo guzia kendu didazu